Irailaren 12tik 23ra jardunaldi laburra izango dute ikasleek (HH eta LHn, bazkalordura arte; DBHn, 08:00etatik 12:00etara). HH eta LHko zerbitzuei dagokionez, kontuan izan:
- Zaintza-txokoa eta jangela-zerbitzua ikasturteko lehen egunetik eskainiko dira eta ohikoak (ikasturte osoan zeharrekoen berberak) izango dira. Ikus hemen xehetasunak.
- Jangelan geratzen diren HHko haurrak 14:30-15:00ak artean jaso ahal izango dira.
- Jangelan geratzen diren LHko haurrak 15:10-15:30erako jaitsiko dira autobusez beren goizeko igoerako ohiko geltokira.
- Goizeko eta eguerdiko garraio-zerbitzua ohikoa izango da (ikusi xehetasunak). Arratsaldeko garraio-zerbitzurik ez da izango egun osoko jardunean hasi artean.