HIZKUNTZAK

[DBH4] Familientzako orientazio-saioa

Familiak
Esmalteria

2024/02/06 5:30 pm

2024/02/06 7:30 pm

DBH 4. mailatik aurrerako aukerak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko asmoz, urtero legez, aurtengoan ere antolatu du Orereta Ikastolak familiei zuzendutako orientazio-saioa.

Batxilergoko aukerez jardungo da saioaren lehen zatian (Oiartzo Ikastolako ordezkariek lagunduta); eta lanbide heziketaz, ondoren (18:15etik aurrera, gutxi gorabehera). Saioa euskaraz izango da eta hala behar duenak edukia gaztelaniaz jasotzeko aukera izango du.

Bilera ahal bezain ongi antolatu eta prestatzeko, orientazio-saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Beheko inprimakia bete behar da horretarako. Otsailaren 5a da horretarako azken eguna.