HIZKUNTZAK

[DBH3-DBH4] Atzerrian ingeleseko eta frantseseko ikastaroak egiteko dirulaguntza deialdia

Familiak
Esmalteriako bulegoa

2025/12/10 12:00 am

2025/12/17 11:00 pm

2026ko udan atzerrian ingeleseko eta frantseseko bi asteko ikastaroa eta egonaldia egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdia martxan da.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu izana, eskaera aurkezten den dataren aurreko bi ikasturteetan.
  • Epe barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.
  • Aurreko urteetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko.
  • 2026an, gehienez, 19 urte betetzea.

FAMILIAK EGIN BEHARREKO DIRU-EKARPENA

  • 140 € (2024-25 ikasturtean ikasketa-beka jaso duten ikasleek)
  • 560 € (bekarik jaso ez duten ikasleek)

ESKAERA EGITEKO BIDEA ETA EPEA

  • Dirulaguntza eskatu nahi izanez gero, Inikaz bidali den inprimakia bete eta ikasle eta gurasoen sinadurak jasota, entregatu Ikastolaren Esmalteriako bulegoan (15:30-17:30). Eskaera aipatu berri den moduan egiteko zailtasunak dituzten familiak zuzenean Esmalteriako bulegora joan daitezke, handik bideratuko da eskaera.
  • Sinadura digitala baduten familiek beren kabuz kudea dezakete eskaera, hala nahi izanez gero.
  • 2025eko abenduaren 17a da eskaerak egiteko azken eguna.

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian egiteko Eusko Jaurlaritzaren bekaren gaineko informazio eta xehetasun gehiago, hemen.