2025eko udan atzerrian ingeleseko eta frantseseko bi asteko ikastaroa eta egonaldia egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza deialdia martxan da.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK
- Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
- Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu izana, eskaera aurkezten den dataren aurreko bi ikasturteetan.
- Epe barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.
- Aurreko urteetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko.
- 2025ean, gehienez, 19 urte betetzea.
FAMILIAK EGIN BEHARREKO DIRU-EKARPENA
- 140 € (2023-24 ikasturtean ikasketa-beka jaso duten ikasleek)
- 560 € (bekarik jaso ez duten ikasleek)
ESKAERA EGITEKO BIDEA ETA EPEA
- Dirulaguntza eskatu nahi izanez gero, Inikaz bidali den inprimakia bete eta ikasle eta gurasoen sinadurak jasota, entregatu Ikastolaren Esmalteriako bulegoan (15:30-17:30). Eskaera aipatu berri den moduan egiteko zailtasunak dituzten familiak zuzenean Esmalteriako bulegora joan daitezke, handik bideratuko da eskaera.
- 2024ko azaroaren 15a da eskaerak egiteko azken eguna.
Hizkuntza-ikastaroak atzerrian egiteko Eusko Jaurlaritzaren bekaren gaineko informazio eta xehetasun gehiago, hemen.