HIZKUNTZAK

[DBH3] AGIPAD hitzaldia familientzako

Familiak
Esmalteria

2025/01/13 5:30 pm

2025/01/13 7:00 pm

AGIPADeko (drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkartea) adituen gidaritzapean, DBH 3. mailako ikasleen familientzako hitzaldia antolatu du Ikastolak.

Drogen prebentzio eta kontsumoaz jardunaldia familientzako
(AGIPAD)


· Norentzako: DBH3ko familientzako
· Lekua: Ikastolaren Esmalteriako eraikina
· Eguna: urtarrilak 13
· Ordua: 17:30
· Hizkuntza: euskara (aldibereko itzulpena Telegram bitartez). Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.
· Izen-ematea: beheko inprimakia betez

“Familia eta drogak: zer egin dezakegu?” izenburupean, alde batetik, Ikastolan ikasturte honetan egin den lanaren berri emango da; bai tutoreek bai AGIPADeko hezitzaileek ikasleekin egin dutenaren berri. Horrez gain, gaur egun nerabeek duten kontsumo-egoeraz arituko gara, eta bukatzeko, familiak eragile prebentibo moduan duen garrantzia aipatuko dugu (droga-mendekotasunen prebentziorako arrisku eta babes faktoreez jardungo dugu, hain justu).

Saioan parte har dezakeen pertsona-kopurua mugatua delako eta ikastaroa prestatzeko ere lagungarria delako, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Beraz, saioetan parte hartu nahi izanez gero, bete beheko inprimakia. Urtarrilaren 10a da horretarako azken eguna.