HIZKUNTZAK

[DBH1] Erasmus+ elkartrukea: izen-ematea [2026]

Familiak

2026/03/25 12:00 am

Aurten bigarren aldiz, Euskal Herritik haragoko zubiak eraikitzen saiatuko gara DBH1eko ikasleekin: Txekiar Errepublikako Brno hiriko ikasle batzuk izango dira gurean astebetez maiatzean (hilaren 19tik 22ra).  Txekiarrei Ikastolan harrera egiteaz harago, ekimenaren helburu nagusia honakoa izango da: elkarlanean gure ondareaz dugun ezagutza aztertu, ikertu eta sakontzea; UNESCO ondarearena, batik bat.

20 bat ikaslek izango dute elkartrukean parte hartzeko aukera. Izan ere, proiektua aurrera eramateko talde murritza behar dugu. Izena emateko inprimaki hau bete behar da. Apirilaren 15a da horretarako azken eguna.