Irakurriz gozatu proiektuaren bigarren hiruhileko saioen hasiera. Proiektuaren helburua ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da. Horretarako, eskola-orduetan liburu bat irakurtzeko bakarkako lau saio eta taldeko bat, amaierakoa (elkarrekin istorioak partekatu eta gomendioak ematekoa), izaten dituzte. Bigarren hiruhileko Irakurriz gozatu-ren berritasuna liburuaren hizkuntza da: lehen hiruhilekoan euskarazkoa izan behar zuen liburuak, bigarrenean norberak hauta dezake liburuaren hizkuntza.