Ikasturte honetako Urdaburuko 5. etapa izango da datorren apirilaren 3an, igandean. Oraingo honetan, Arbasoen aztarnak jarraituko dituzte.
Kontuan izan gaur irekitzen dugun izen ematea apirilaren 3rako dela; oraindik martxoaren 27ko irteera egin gabe dago, eta horretarako ere izen ematea irekita dagoela. Beraz, izen ematean kontuz datekin.
Gogoratu LH3tik DBH4ra bitarteko gure ikasle eta zuen seme-alabei mendiaz lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea dela.
Gainera, oraingo honetan, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Irteerarako hainbat ohar:
● Irteera ordua: Goizeko 08:00etan Iztieta autobus geltokian.
● Iritsiera ordua: Eguerdiko 14:00ak aldera, geltoki berera.
● Irteeraren prezioa: Ikasleek: 5 € (anai arreben kasuan, bien kuota 8 €koa izango da), gurasoek 13 €. Errezibo bidez kobratuko zaizue.
- Irteera honek domina lortzeko bi puntu balio ditu.
- Eraman beharrekoa: botak eta motxilan ura eta ogitartekoa. (Ez da inor onartuko aldatzeko oinetako eta arropik gabe).
Apirilaren 3ko irteeran izen emateko, inprimaki honetan: