Irailaren 10etik 20ra jardunaldi laburra (bazkalordura arte) izango dute HH eta LHko ikasleek. HH eta LHko zerbitzuei dagokionez, kontuan izan, beraz:
- Zaintza-txokoa eta jangela-zerbitzua ikasturteko lehen egunetik eskaintzen dira eta ohikoak (ikasturte osoan zeharrekoen berberak) izaten dira. Ikus hemen xehetasunak.
- Jangelan geratzen diren HHko haurrak 14:30-15:00ak artean jaso ahal izango dira.
- Jangelan geratzen diren LHko haurrak 15:10-15:30erako jaitsiko dira autobusez beren goizeko igoerako ohiko geltokira. Garraio erabiltzaileak ez diren haurrak Tulleko geltokira jaitsiko dira. Familiak Añabitartera ere etor daitezke seme-alaben bila.
- Goizeko eta eguerdiko (jangela aurreko) garraio-zerbitzua ohikoa izango da (ikusi xehetasunak).
OHARRA: DBHko ikasleek lehen eguna (irailaren 10a) bakarrik izango dute jardunaldi laburrekoa. Haur Eskolako eta HH2ko haurrek ikasturte hasierako beren egutegi propioa dute, egokitzapen-aldiagatik.