HIZKUNTZAK

Zerbitzuak/administrazioa asteko oharrak (25.10.03)


IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: iraileko bileraren deskargua

Urriaren 1ean egin zen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako lehen bilera. Irailari dagokion bilera da, nahiz urriko lehen egunean egin. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian.

Urriak 5: Irakasleen Nazioarteko Eguna

Azken urteetako ohiturari jarraiki, aurten ere egingo diogu keinu Irakasleen Nazioarteko Egunari. Etzi (igandea) izango denez, astelehenean “ospatuko” dugu. Norberak bere eraikineko irakasle edo kafe gelan sorpresa txiki bat izango du zain. Zerbitzuetako nahiz administrazio eta mantenuko langileak ere pasa ongien datorkizuen lekutik, zuentzako ere bada eta! Irakasleen Nazioarteko Egun on, denei!


ETAPA ARTEKOAK


LH | Irailak 29, izendatzen zaitugu Euskal Komiki Eguna

Hainbat komikigile eta komikizaleren ekimenez, Euskal Komiki Eguna izendatu dute irailaren 29a, Antton Olariaga ilustratzaile usurbildarrak Zakilixut pertsonaiaren lehen zinta argitaratu zuen urteurrenarekin bat. LHn ospatu dute eguna, irakurri nola langile atariko albisteen atalean.


BESTELAKOAK


Herriko Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen Mintzalaguna kanpaina

2025-26 ikasturteko jardunari laster ekingo dio herriko Mintzalaguna egitasmoak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta. Interesik izanez gero, hemen (Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea) eta hemen (Oarsoaldeko Hitza) topatuko dituzue xehetasun gehiago eta izena emateko aukera.