HIZKUNTZAK

Zerbitzuak/administrazioa asteko oharrak (25.09.19)


IKASTOLA MAILAKOAK


Lainoko “partekatu eta borratzekoak” karpeta hustuko da

Memoria eta edukiera mugagatik, lainoko “partekatu eta borratzekoak” karpeta hustuko dela jakinarazten dizuegu: 2025eko irailaren 1a baino data zaharragoa duten dokumentuak ezabatu egingo dira.

Gogoratu “partekatu eta borratzekoak” karpeta lantalde, komisio, egun berezietako… materiala lankide askorekin/denekin partekatzeko sortu genuela, baimen arazorik ez izateko. Berdin funtzionatzen jarraituko du aurten ere; hori bai, dokumentuak iraungitzean, arduratu, mesedez, ezabatzeaz.

Komunikazio ez-bortitza: egoera zail eta deserosoak kudeatzeko bideo-pilulak

Pasa den ikasturteko azken langile batzarrean esan bezala, iaz komunikazio ez-bortitzaren gainean egindako ikastarotik azpibatzorde bat sortu zen, ikastaroan landutako hainbat gauza praktikara eramateko ekintzak pentsatu eta diseinatzeko.

Proposamen horietako bat da Ikastolan sor daitezkeen egoera zail eta deserosoak kudeatzen laguntzeko bideo-pilulena. Bideo-pilulak ikusgai izango dituzue hala behar edota nahi duzuen aldiro langile atariko informazio praktikoa atalean, ongizatea eta garapena sailean. Oraindik hasita, hilabeteko hirugarren ostiralean, pilula bat gehituko dugu bildumara.

Lagun handi, lagun txiki: egutegi-taula osatzeko laguntza eskaera

Irailaren 1eko ikasturte hasierako langile batzarrean, taldetan banatu ginen “Lagun handi, lagun txiki” egitasmoaren topaketak irudikatzen hasi eta topaketa horien egutegia zehazteko. Lainoarekin arazoak izan genituen egun hartan eta ez dugu inon erregistratuta talde haietan landutakoa. Horiek horrela, talde bakoitzean idazkari lanak egin zituenari ondorengo mesedea eskatzen zaio: taula honetan bileran hitz egindakoa jartzea. Irailaren 22a da horretarako azken eguna.

Lantaldeen gaineko oharra: langile ataria eguneratuta | lehen bilerak

Langile atariko etapa arteko lantaldeen informazioa (taldeen zerrenda, bakoitzaren helburuak eta partaideak…) eguneratu dugu. Hor duzue ikusgai hala behar edota nahi duzuen aldiro.

Bestalde, lantaldeen ikasturte honetarako helburu eta ekintzen proposamena urriaren hasierarako prest eduki behar denez, lantalde bakoitzaren arduraduna jarriko da (jada jarri ez bada) hala dagokien partaideekin harremanetan lehen bilera egiteko. Bigarren ohar hau lantaldeetan parte hartuko duten lankideentzako da; ez ekarpen-ordua beste modu batera beteko dutenentzako.

Irailak 27 | Auzolanerako deia: Añabitarteko berdeguneak garbitzea

Ikasleek erabiltzen dituzten baso-eskola, baratzea, zelaiak, adaxkak eta zuhaitzak ikasturtean zehar txukun mantentzeko lanak egiten dira, eta behar bezala zaintzeko noizbehinkako garbitze-lan sakonagoak ere behar izaten dituzte. Uda pasa berritan, belarra hazita, berriz ere badute horretarako beharra.

Garbitze-lan sakonago horiek auzolanean egiten dira eta uda osteko lehen hitzordua irailaren 27an jarri dugu (08:00etan, Baserriaren atarian). Eguna alda daiteke eguraldiaren arabera. Sasi-garbitzeko makina (desbrozadora) erabiltzen dakien jendea etortzea asko eskertuko genuke; eta ahal balitz, norberak sasi-garbitzeko makina ekartzea ere bai (boluntario denentzako adina erreminta ez baitaude Ikastolan). Bete langile atariko hala dagokion inpimakia eta lagundu Añabitarte polit eta zainduta mantentzen! Irailaren 23a da izena emateko azken eguna.

Garbitze-lanak egiteko talde eragilea osatuta dago. Gisa horretako lanetan eskarmentua duten ikastolakideak dira eta zehaztua dute zer lan eta nola egin. Laguntzaileak behar dituzte egitekoak errazago eta azkarrago egiteko.


BESTELAKOAK


Zuzendari berria Konfekoop-ek

Erreleboa dator Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko zuzendaritzara. 2026ko urtarrilaren 1ean, Mikel Larrea Azpeitiak Iñaki Nubla Otaolaren lekukoa hartuko du, erretiroa hartuko baitu Nublak. Mikel Larrea Azpeitia kooperatiben mundutik dator, EROSKI S.COOP-en egin du orain arteko bere ibilbide profesionala.

Hainbat irakurgai interesgarri