IKASTOLA MAILAKOAK
Hezkuntza Batzordea: apirileko bileraren deskargua
Hilaren 2an egin zen Hezkuntza Batzordearen apirileko bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).
Ikastolaren Berdintasun Plana: berritzea
Ikastolaren Berdintasun Plana iraungi egin da eta berritzeko prozesua jarri da abian. Horretarako, besteak beste, Ikastolako langile GUZTIEN ikuspegia jaso nahi du gaia kudeatzen laguntzen ari zaigun erakunde aholkulariak galdetegi bitartez. Hortaz:
- Bete, mesedez, galdetegi hau. Maiatzaren 4a da horretarako azken eguna.
- Ikusi bideo hau galdetegia bete aurretik. Galdetegia testuinguruan kokatzeko baliagarri da eta, esan bezala, komenigarria galdetegia bete aurretik ikustea.
Ikastolako udalekuak 2025
Urtero legez, Ikastolak aurten ere antolatuko ditu Udalekuak. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra izango dira, 2 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako (HH2-LH6). Maiatzaren 13ra arteko epea dago izena emateko. www.oreretaikastola.eus –en topatuko dituzue xehetasun gehiago eta izena emateko aukera, hala nahi izanez gero.
Euskaraldia: izen-ematea – estatistikak [GOGORATZEA]
Martxoaren 28ko asteko oharretan esan bezala, Orereta Ikastolak entitate gisa parte hartuko du Euskaraldian eta eskatuta daude jada langileentzako txapak, entitate horretako partaide izango baitira. Ikastolako langileentzako txapak Ikastolak eskatu ditu eta txapa Ikastolan jasoko dugu, beraz.
Horiek esanda, Euskaralditik norberak www.euskaraldia.eus webgunean ere izena eman behar duela esan digute, datu eta estatistika iturri izango direlako beraientzat erregistro horiek. Erregistro horri lotutako ohar bat: “herria” atalean nongoak zareten jarri, ez txapa non jasoko duzuen. Dagoeneko izena eman baduzue, listo, egin dituzue etxeko lanak 🙂
ETAPA ARTEKOAK
LH | Zubiak Eraikiz: ikasturte amaierako topaketak, eguzkia zubi
Pasa den astelehenean, apirilak 7, LHko hainbat ikasgela Hendaia, Ziburu eta Biriatuko Ikastoletako beren zubi-lagunekin elkartu ziren eguna pasatzeko. Eta eguzkiak ere ez zuen hitzordua galdu nahi izan 🙂 Jolasen bidez elkarren arteko harremanak indartu dituzte eta elkarren Ikastolak ezagutuz Euskal Herriko errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Hurrengoan, gehiago!
DBH2 – Sormen Tailerra | Paperezko soinak eta botila tapoizko kortseak
Balenciagaren mailara ez dira heldu, baina moda diseinuan fin aritu dira DBH 2. mailako Sormen Tailerreko ikasleak. Birziklartean murgilduta, jantzi ederrak diseinatu dituzte, edozein moda aldizkariren azalak betetzeko modukoak! Ikusi argazki-galeria langile atarian (albisteen atalean).
BESTELAKOAK
Konfekoop aldizkariaren 104. zenbakia
Konfekoop-ek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, aldizkaria argitaratzen du hiru hilabetero. Hemen duzue irakurgai azken alea. Irakaskuntza-kooperatiben atalean gure Ikastolako zuzendari Anartz Muxikari eta Donostiako San Patricio ikastetxeko Urko
Larrea eta Gasteizko Olabide Ikastolako Mikel Makazagari egindako elkarrizketa topatuko duzue. Irakaskuntza-kooperatiben egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez dihardute.
Opor onak pasa!
Nora Salbotxen “2361” iritzi-artikuluaren aitzakian, opor onak opa dizkizuegu. Eskerrik asko orain arte egindako lanagatik. Gozatu oporrez, eta bueltan jarraituko dugu denon artean Ikastola egiten, aurrera egiten.