HIZKUNTZAK

Zerbitzuak/administrazioa asteko oharrak (25.02.14)


IKASTOLA MAILAKOAK


Otsailak  21 – Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna: proposamena Ongi etorri Oreretara! lantaldetik

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a (hurrengo ostirala). Ongi etorri Oreretara! lantaldea, Ikastolan dugun hizkuntza aniztasuna islatzeko asmoz, ikasleekin lanketa xume bat egiteko proposamenarekin gatozkizue. Izan ere, euskaraz gain beste hamaika hizkuntza ditugu inguruan eta horiek ezagutu eta balioa eman nahi diegu. Ikastolan ere, gure familietan hamaika izango dira ama hizkuntzak. Ama hizkuntzak duen garrantzia azpimarratu eta gurean zenbat diren eta zein diren jakin nahian gabiltza. Horretarako, hementxe duzue proposatze dizuegun lanketaren gidoia. Ekin diezaiogun eta ikus dezagun zer dugun gure artean!

Eskerrik asko,

Ongi etorri Oreretara! lantaldea

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2025: deialdia bazkideei

Otsailaren 26an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako langile eta bazkide zaretenek zein langile eta guraso zaretenek aste honetan jaso duzue Inikaz Batzar Nagusirako gonbita eta bilkuraren gai-ordena.

Matrikulazioa 2025-26: emaitzak

Gaur arratsaldean itxiko da 2025-26 ikasturterako matrikulazio-kanpaina. Anartzek, zuzendaritza-taldearen izenean, emaila bidaliko du emaitzen berri emanez.

Komunikazio asertiboa: 2. fasearen hasiera

Gogoratuko zaretenez, lehen hiruhilekoan komunikazio asertiboari buruzko formazioa egin genuen OPE Consultores-eko Jone Garcíaren eskutik. Saio teoriko horien ostean, bigarren faseari ekingo diogu orain. Orereta Ikastolako komunikazio eta bizikidetza marko propioa (praktika onen gida propioa) diseinatzea izango da bigarren fase horren helburua. Hau da, Ikastolako kideek beren egunerokotasunean komunikazio asertiboa txertatzeko eta gatazken prebentzioa lantzeko praktika onen gida osatzea, aurretik jasotako formazioari amaiera eman eta probetxua ateratzeko.

Bigarren fase honetako bidea etapa eta sail ezberdinetako hainbat lankidek (zuzendaritza-taldeko kideak ez direnak) osatutako taldeak egingo du OPE Consultores-eko Jone Garcíarekin batera. Hiru lan-saio egingo dituzte eta amaieran Ikastolako langile denek izango dugu emaitzaren berri.


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri