HIZKUNTZAK

Zerbitzuak/administrazioa (26.05.08)


IKASTOLA MAILAKOAK


LANTALDEEN BALORAZIOA

Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen honetan, lantalde bakoitzaren urteko ibilbidea baloratzeko unea iritsi da. Ikasturtean zehar egindako lanketa, bileren dinamika eta urteko planean jasotako helburu eta ekintzen garapena aztertzeko, lantalde bakoitzak bere auto-balorazioa osatzea eskatzen dizuegu.

Auto-ebaluazio honen helburua ez da soilik egindakoa jasotzea; baita ikasitakoa identifikatzea, indarguneak aitortzea eta datorren ikasturterako hobekuntza-aukerak proposatzea ere. Horrek guztiak lagunduko digu ikastolako lantaldeen funtzionamendua eta eragina hobetzen.

Mesedez, lantalde bakoitzak erantsitako eredua osatu eta zuzendari pedagogikoari helarazi maiatzaren 31 baino lehen.

Eskerrik asko urte osoan egindako lanagatik, konpromisoagatik eta elkarlanagatik.

ENPRESA BATZORDEA

“MAIATZAREN 21ean LANUZTEA!!!

EAE-ko Ikastola guztietan, maiatzaren 21ean ordu beteko lanuztea deitu du LAB-ek Hezkuntza Saila interpelatzeko asmoz. Akordio Laboralaren eta lanuztearen inguruko informazioa langile guztioi helarazi nahi dizuegu. Horregatik, maiatzaren 14ean 17:30ean Linon langile batzarra burutuko dugu. Eskerrik asko aldez aurretik!”