HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak 26.06.19


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION.

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

20: Ibane Dorronsoro

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Aktak sinatu
  • LH: Klaustroa
  • Azken bazkaria
  • Kike Amonarrizen galdetegia

Aktak

Oraindik, guk ere ez dakigu ziurtasunez noiz jaso ahal izango ditugun akten zirriborroak. Jaso bezain pronto bideratzen ahaleginduko gara.

Aldez aurretik eskerrik asko zuen ulermenagatik.

Auzolana

Ikasleekin egin dugun bezala, oraingoan gure txanda da! Gelak txukun uzteaz gain, irakasle gelak eta espazio komunak txukun utziko ditugu.

Kike Amonarriz

Aurtengoan Langile batzarrean Kike Amonarriz izango dugu gurean. Bere interbentzioa prestatu ahal izateko aurrez galdetegi bat betetzeko eskatu digu. Hau horrela, astelehenean IHMOko saioa amaitzean, areto nagusian bertan,  galdetegia betetzeko tartea hartuko dugu. Beraz ez ahantzi ordengailua eramatea!

Eraikina itxi

Ainhoak hartu ditu ondo merezitako oporrak. Egunero ziurtatu beharko dugu eraikin osoa ondo itxita uzten dugula. Leihoak, ateak,  atakak… Azkenak alarma jarri beharko du. Mesedez har dezagun denon artean ardura!

ETN!

Aurten ETN! Saioetan Yoga egiteko aukera izan dugu. Duela aste batzuk galdetegi bat bidali genizuen, orain arte nahiko txukun ibili zarete, baina bete ez duzuenok ekainaren 26 arte izango duzue betetzeko aukera. Hemen galdetegia.

Bestetik, datorren urteari begira ETN! Saioetarako proposamenik baldin baduzue hemen duzue aukera hori plazaratzeko. Oraingoz erantzun gutxi jaso ditugu, animatu zaitezte!


IKASTOLA MAILAKOAK


Osasun azterketak

Datorren astetik aurrera osasun azterketak egingo dira. Jakinarazten dizuegu hitzordura ez agertzeak edo hitzordua gutxienez 2 laneguneko aurrerapenarekin bertan behera ez uzteak 22 €-ko kostua eragingo duela.

Ikasturte amaierako batzarra

Ekainaren 30ean, asteartez, egingo dugu ikasturte amaierako batzarra. Goiza 09:00etan hasiko da eta harreraren ondoren, Kike Amonarrizek «Ikastolatik harago ere irakasle» hitzaldia eskainiko du. Ondoren, talde-lana, ikasturtearen balorazioa, datorren ikasturteko lehentasunen aurkezpena eta ohiko esker on eta aitortza tartea izango ditugu. Jardunaldia 12:45ean amaituko da otamenarekin.

Irakasleek jardunaldi osoan parte hartuko dute, 09:00etatik aurrera. Zerbitzuetako langileek, berriz, 11:00etatik aurrera izango dute parte hartzeko deialdia; hala ere, aukera izanez gero, 09:00etatik aurrera bertaratu eta goiz osoko saioan parte hartu ahal izango dute.

Bertaratzea eta parte-hartzea eskertzen dizkizuegu. Egun horretan elkarrekin egingo dugu ikasturtearen itxiera eta hurrengoaren abiapuntua prestatzen hasiko gara.

Ikasturte amaierako batzarra: galdetegia

Langile Batzarrean Kike Amonarriz soziolinguistaren hitzaldia izango dugu eta aurretik, ondorengo galdetegi hau betetzeko eskaera egin digu.

Galdetegia anonimoa izango da beraz lasai erantzun galderak, beldurrik gabe eman zuen iritzia. Galdetegi honetan jasotako erantzunak baliatuko ditu hitzaldia antolatzeko.

2026-2027 ikasturteko eskola-egutegia

Duela egun batzuk 2026-2027 ikasturteko eskola-egutegiaren zirriborroa partekatu genizuen. Egutegia behin betiko onartuta dagoenez, datozen egunetan bertsio definitiboaren esteka bidaliko zaizue, kontsultatu eta erreferentzia gisa erabili ahal izan dezazuen.