ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
19: Ainara Aranburu
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH: Akrobatikako ikuskizuna
- HH5-LH1: Gurasoei aurkezpena
- LH: Dokumentazio akademikoa
- LH6: DBHra bisita
- LH6: Taldekatze berriak eginak
- San Juan sua eta LH6ri agurra
- LH: Buletina, Hazten 2.ebaluazioa eta Heltzen 3. ebaluazioa
Dokumentazio akademikoa
- JPP: JPPak baloratu eta doitzen amaitzean kopia bat eginez 2025-2026 ikasturtetik 2026-2027 ikasturtera, hurrengo ikasturterako irekiko ditugu. Hemen, laguntza bideoa. Gogoratu, ikasturtean zehar ikasleren bati JPPa zabaldu badiogu taulan erregistratzea garrantzitsua dela jarraipen egokia egin diezaiogun.
- Banakako txostenak: Gogoratu, 2., 4. eta 6.mailako tutoreek bete beharko duzuela. Laguntzarik behar izanez gero, jarraian duzue laguntza bideoa. Hemen banakako txostenak betetzeko esaldiak.
- Notak:
- Buletinak: Hauen errepasoa.
- Oharrak:
- Arloren bat gainditu gabe geratu den kasuetarako ohar berria sortu dugu:
- Gainditu gabeko arloak indartzeko, udan errefortzu-lanak egitea gomendatzen diogu.//Le recomendamos realizar las actividades durante el verano para reforzar las asignaturas suspendidas.
Non jarri ohar hau? Azkena boletinean_ Tutoretzan: 14. oharra
- Bakarkako guraso bilerak: Aktak Inikan erregistratuak
- Ebaluazio bilerako aktak: Irakasleen sinadurekin Inikan igoak, hau egin ostean tutoreak Hodeiko karpetatik ezabatuko du.
Klaustroa
Aurrez ekaineko klaustroa 25ean izango zela esan bagenizuen ere, bezperan egingo dugu, ekainaren 24ean 12:30ean, areto nagusian.
Taldekako argazkiak
Ikasturtero bezala ikasturte bukaeran talde bakoitzaren hiruzpalau argazki (taldekoak) eskuragarri izaten dituzte gurasoek. Horretarako gela bakoitzari dagokion karpetan gorde beharko dituzue argazki hauek. Hementxe karpeta.
Apirileko Klaustroan aipatu bezala, aurten tutoreek bidaliko dituzue. Ekainaren 18an bidaliko dizkiegu argazkiak gurasoei.
Aurrekontuak
Ekainak 15 baino lehen etapako zuzendaritzari helarazi.
Ekaineko goizak
Hemen duzue ekaineko goizetarako aurreikusi dugun egutegia.
San Juan sua eta LH6koei agurra
Datorren ostiralean, ekainaren 19an 12:00etan goiko eremuan bilduko gara San Juan suaren inguruan 6.mailako ikasleei agurra egiteko. Hemen prestatu dugun egitaraua. Hemen dituzue abestuko dizkiegun bertsoak.
Asteko kanta
Datorren astean entzungo dugun kanta Musikaz Blai! ataleko irabazlea izan den ETS taldearen “Konkista” abestia entzungo dugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Eskola egutegia
Hemen duzue datorren ikasturteko eskola egutegia.
Erriola gunea bueltan da!
Aurten ere Erriola Guneari kolorea jartzeko asmoz hasi gara lanean. Hori horrela, ohiko gastronomia gunea antolatu nahi dugu eta gure kultura eta hizkuntza balioan jarriko ditugu 5 egunetan zehar.
Horregatik, denon laguntza ezinbestekoa izango zaigu. Erriola Gunean parte hartu eta txandaren bat egiteko prest al zaude? Bete honako galdetegia. Tradizioz uztailaren 25eko afari bitarteko txanda langileek osatu izan dugu. Giro paregabea izaten da eta lankideak beste modu batera ezagutzeko aukera paregabea. Hala ere, beste egunen bat hobeto badatorkizu ere ongi etorria izango zara.
Horrez gain, urtez urte gaztetxoak ere auzolanean hezteko asmoarekin, pixkanaka lan gehiago egiteko aukera izaten dute. Aurten, muntatze eta desmuntatzean, goizeko prestaketetan, afarietarako mahaiak eta aulkiak kokatzen, afari bitarteko txandetan edota uztailaren 25eko bazkaria zerbitzatzen laguntzeko aukera eskainiko zaie. Horregatik, DBHkoen kasuan ikasleekin gaia lantzea eskertuko genuke eta gainontzekoei inguruko gazteak animatzea. Horretarako, honako galdetegi hau bete beharko dute.
Edozein zalantza, proposamen edo iradokizun izanez gero, idatzi erriolagunea@oreretaikastola.eus helbidera.
Denon artean Erriola Gunea eraikiko dugu!
Erriola Guneko lantaldea
Euskaltzaleon Martxara eta Araba Euskarazera bat egiteko deialdia
Zuzendaritzatik dei egin nahi dizuegu datozen egunetan egingo diren euskararen aldeko bi hitzordu garrantzitsutan parte hartzera.
Batetik, ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Mobilizazio honek euskaltzaleak elkartu nahi ditu, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta euskararen etorkizunaren aldeko konpromisoa indartzeko.
Bestetik, ekainaren 14an Amurrion ospatuko den Araba Euskaraz 2026 jaian parte hartzeko deia ere egiten dizuegu. Aresketa Ikastolak antolatutako aurtengo edizioak “Taupadak berpiztu!” leloa du, eta euskararen erabilerari eta komunitatearen indarrari bultzada berria ematea du helburu. Egunean zehar adin guztietarako jarduerak, kultur ekitaldiak eta ospakizunak izango dira.
Ikastola gisa, euskararen transmisioa eta erabilera sustatzea dugu oinarrietako bat. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela gure konpromisoa ikasgeletatik harago ere erakustea, euskararen aldeko ekimen hauetan parte hartuz eta babesa emanez.
Animatu eta parte hartu. Elkarrekin, euskararen taupadak indartsu mantentzen jarraituko dugu.
Ikastolaren Eguneko balorazio galdetegia
Ikastolaren Eguna pasa berritan, joan den larunbateko festan modu batera edo bestera parte hartu eta ospakizuna posible egin zenuten guztioi eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. Zuen inplikazioari eta ekarpenari esker, beste behin ere egun berezi eta eder bat bizitzeko aukera izan genuen.
Era berean, festan parte hartu zenuten lankide guztiak ondoko galdetegia betetzera animatu nahi zaituztegu. Zuen iritzia, balorazioak eta proposamenak oso garrantzitsuak dira guretzat, datozen urteetan ere denon gustuko eta denon artean eraikitako Ikastola Eguna antolatzen jarraitzeko.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen denboragatik eta ekarpenengatik.
Ikastolaren eguna lantaldea
Asteko prentsa bilduma
Hemen duzue ikusgai Ikastolen Elkarteak argitaratu duen asteko prentsa bilduma.