HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak 26.02.27

ETAPA MAILAKOAK

MILA KILO ZORION

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

28: Marian Goenaga

4: Maialen Gurrutxaga

5: Ainara Urdanpilleta

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Pedagogia IHMO
  • LH 3: Zegamara irteera
  • LH 6: AGH formakuntza
  • LH 6: Gureak bisita
  • LH: MoreretaON
  • UEK: 3.topaketa (martxoak 4)

Practicum

Datorren astean, Onintza Garmendia eta Julen Oskoz hasiko dira gurean praktiketan. LH1en arituko da Onintza eta bere tutoretza lanak  Jon Alustiza Gorriak egingo ditu. Julen berriz, LH5en arituko da eta bere tutoretza lanak Ainara Urdanpilleta Hurtadok egingo ditu.

Ebaluaziorako Inikan koadernoen kudeaketa (HELTZEN)

Martxoaren 4an 5A gelan bilduko gara 13:30ean Inikan ebaluaziorako koadernoak nola prestatu gogorarazteko. 14:00etatik aurrera IHMOri eskaini ahal izango diogu denbora. Martxoaren 5ean ere pedagogia arduraduna irakasle gelan egongo da 13:35etatik aurrera zalantzak argitzeko. IHMOren beste ordu erdia hurrengo astean erabili genezake lan-taldeen aurretik.

Asteko kanta

Martxoaren 8a dela eta, kanta hauek izango ditugu datorren astean entzungai:

Baita 2. Busti! saioko abesti bozkatuena ere:


IKASTOLA MAILAKOAK

Ikastolen Lan Hitzarmena: behin-behineko soldata-igoera

Otsailean, %2,5eko igoera aplikatuko zaie lan-kategoria guztiei oinarrizko soldatan. Antzinatasunari dagokionez, lan-kategoriaren arabera igoera egon daiteke edo ez, eta igoeraren portzentajea ere ezberdina izan daiteke (2025eko urtarriletik 2026ko urtarrilera bitarteko atzerapenak barne).

Jakin badakigu Ordainketa Eskuordetzatik, batetik, otsaileko nominan igoera aplikatuko dutela eta, bestetik, 2025eko urtarriletik 2026ko urtarrilera bitarteko atzerapenak ere otsaileko nominan bertan ordainduko dituztela.

Horiek esanda, kontuan izan ondorengoak:

  • Nomina Ikastolatik jasotzen baduzu, batetik, otsaileko nomina jasoko duzu, eta, bestetik, 2025eko urtarriletik 2026ko urtarrilera bitarteko atzerapenak, nomina bakarrean edo gehiagotan (izan duzun kontratu kopuruaren arabera).
  • Nomina Ikastolatik eta soldataren zati bat Ordainketa Eskuordetzatik jasotzen baduzu, otsaileko nomina eta atzerapen guztiak batera ordainduko zaizkizu. Ordainketa Eskuordetzak dena batera ordaintzen duenez eta Ikastolak, aldiz, nomina eta atzerapenak bereizi egin behar dituenez, baliteke otsaileko nomina negatiboa izatea. Hala bada, ez egin itzulketarik; Ikastola bera arduratuko da hurrengo egunetan dagokien kargua egiteaz.

Errigora: udaberriko kanpaina 2026

Udaberriko Errigoraren “Eskutik eskura egiten dugu herria” kanpaina martxan da jada.
Eskaerak egiteko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko sortutako kanpaina honetan, Nafarroa hegoaldeko honako produktuak eska daitezke: olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, almendrak eta ardoa. Auzolanari esker, produktuak norberaren herrian jasotzen dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Banaketa honela egiten da:

  • Olioa, bidoietan.
  • Ardoa, sei botilako kutxetan.
  • Pasta, lekaleak eta kontserbak, hamabi ontziko sortetan.
  • Arroza, sei edo hamabi poltsako sortetan.

Proposamena urte osorako eskaera egitea da.

Eskaerak www.errigora.eus webgunean egin daitezke. Horrela eginez gero, eskatutakoa ikastolan bertan (Esmalteriako eraikinean) jasotzeko aukera izango duzue.

Maiatzean jarriko gara eskatzaileekin harremanetan, banaketa-eguna eta ordua zehazteko. Herrian, ikastolaz gain, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartean eta Alabergako Auzo Elkartean ere jaso ahal izango dira kutxak.

Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean aurkituko duzue.

Errigora eta ikastolak

Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa erdialdea eta hegoaldea ditu ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuetan eragitea du helburu, bai euskarari dagokionez, bai bertako elikagaiei eta lehen sektoreari Euskal Herrian bidea emanez.

Ohi bezala, aurten ere saskien salmentatik lortutako diruaren %25a Agerraldia indartzera eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzera bideratuko da; tartean, bertako ikastolak laguntzera.

Animatu kanpainan parte hartzera eta zuen ekarpena egitera!

Enpresa Batzordea: Asebetetze-galdetegia

Mila esker asebetetze-galdetegietan parte hartu duzuen guztioi. Lanean jarraituko dugu ikastolako langileon beharrak ahalik eta ondoen asetzeko.