ETAPA ARTEKOAK
MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
9: Axier Luluaga
Asteko ekintzak: Ikus Calendar
- LH2: Amazonia gara
- LH: Lantaldeak
- LH4: HH3koekin “Lagun handi lagun txiki”
- UEK: 1. topaketa
- LH4-5-6: MHLZ grabaketa
- LH3-4-5: Klera emanaldia
- LH: Dinosauroen proiektua
Bakarkako guraso bilerak
Kontuan hartzekoak: Inikan bakarkako guraso bilerak erregistratzen ditugunean, lauki hauek “klikatuta” izan behar ditugu:
- Norekin bildu naiz: Bildu naizen pertsonak klikatu eta idatzi (espezialistak).
- Publikoa:
- Ikastetxea: BAI; garrantzitsua izango da hau klikatuta izatea, datorren urteko tutoreek bilera ikusi ahal izateko.
- Familia: EZ DUGU KLIKATUKO
- Izendatua:
- Irakaslea: BAI
- Familia: Familiarekin bildu bagara BAI
Familia laguna – bidelaguna bikoteak
Hementxe dituzue egin ditugun familia laguna – bidelaguna bikoteak.
Euskararen Eguneko ebaluazioa
Euskararen Eguna joan zaigu eta lantaldean, balorazioa egiteko, zuen iritzia ere jakin nahi genuke. Horretarako, balorazio hau betetzeko eskatzen dizuegu.
Mila esker.
Eguberri bezperako kalejira
Euskararen Eguneko karaokeak pasata, lehengo astean aurreratu bezala, gabon kantekin hasteko garaia iritsi zaigu. Zerrenda lehengoan pasa genizuen, eta horiekin batera, kalejiran zehar, beste hiru jotzen ditu gure ikasle-gurasoen txarangilak. Horiek ere geletan pixka bat lantzea ongi legoke, hauexek dira kantak:
- Ikusi mendizaleak
- Agur Zuberoa (behintzat leloa eta ahal bada lehenengo bertsoa)
- Euskaldunak gara
Ahotsak berotzen gozatu!
Asteko kanta
Gabonak gerturatzen ari direnez, abenduaren 9tik aurrera, Gabonetako abestiak entzungo ditugu.
- Olentzero: https://www.youtube.com/watch?v=hrS_Isjlu4g
- Ole-olentzero: https://www.youtube.com/watch?v=T05a8M8TGqY
- Mari Domingi: https://www.youtube.com/watch?v=4pv-nRwcmHs&list=PL_8egW9eqpbPK8UNry2F006A4007ByQf0
- Olentzero ta Astoa: https://www.youtube.com/watch?v=H2tFdCqaZdg&list=PL_8egW9eqpbPK8UNry2F006A4007ByQf0&index=3
IKASTOLA MAILAKOAK
1kastolak: 29. Jardunaldi Pedagogikoak
Pasa den azaroaren 26an, Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen 29. edizioa egin zen Donostiako Kursaal-ean. Orereta Ikastolako hainbat irakasle eta orientazio departamentuko kide bertan izan ziren: Ainhoa Albizuri (HH), Maialen Gurrutxaga eta Maddalen Iriondo (LH), eta Ane Igarzabal (DBH).
“Bagatoz, inklusiotik ekitatera” goiburua izan dute Ikastolen aurtengo Jardunaldi Pedagogikoek eta hezkuntza inklusiboaren eta ekitatezkoaren ikuspegia izan da hizpide nagusia. Gizarte gero eta anitzagoan, ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko apustu partekatua azpimarratu zen Kursaal-ean.
Jardunaldietako egitaraua lau ardatz nagusitan banatu zen:
- Lehenbizikoa, ikasgelaren barneko egokitzapenak eta irisgarritasuna. Frantziako Arte eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionaleko irakasle Serge Ebersoldek hainbat gako azaldu zituen baliabideak ikasle bakoitzaren beharretara jartzeko, eta irisgarritasuna baliabide bat bezala ikusi ahal izateko.
- Kulturaniztasuna eta identitatea izan zen jorratutako bigarren ardatza. Kultur aniztasuna eta identitate-errealitate berriak modu inklusiboan jorratzeko gakoak azaldu zituen Ane Urizar Zugazagoitia doktoreak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak.
- Hirugarrenik, eskola erakunde bezala hartuta begiratu zitzaion inklusioari. Nola bihurtu gure eskola, bere egitura eta kudeaketa guztian, are inklusiboagoa. Horretaz aritu zen Mel Ainscow, Manchesterreko Unibertsitateko irakasle emeritua.
- Laugarren ardatza, azkenik, aisialdia eta jarduera fisikoa izan ziren. Jarduera fisikoaren arloko ‘argi-itzalak’ azaldu zituen Uxue Fernandez Lasak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktore eta EHUko Heziketa Fisikoa eta Kirola saileko irakasle-ikertzaileak.
Norbaitek informazio gehiago edota bestelako xehetasunik nahi izango balu, Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartu zuten lankideengana jo dezake.
BESTELAKOAK
Kilometroak 26 aurkeztu berri dute
Pasa den ostiralean aurkeztu zuten 2026ko Kilometroak. “Ibilian-ibilian, buelta!” lelopean ospatuko da hurrengo urteko urriaren 4an Lazkaon. Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia sorlekura itzuliko da 50. urteurrenean: Lazkaon izan zen lehen edizioa, eta hantxe izango da 50.ena ere. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.
Hainbat artikulu interesgarri
- “Poto“ iritzi artikulua (Itzea Urkizu Arsuaga | Berria egunkaria)