ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
12: Iñaki Zapirain
Datorren asteko ekintzak: Ikus Calendar
- LH2: Baso eskola
- LH: Lantaldeak
- LH5: AGIFES hitzaldia
- LH5-LH6: gurasoek sexu heziketa hitzaldia
- LH: Ezohiko klaustroa
Practicum
Datorren astean, Unai Palacios hasiko da praktiketan Ainhoa Larrazekin.
Bestetik, datorren ostiralean amaituko dute Naiak eta Markelek beraien lehen practicuma. Eskerrik asko, bikote!
Dokumentazioa
OIKS txukuntzen eta garbitzen aritu gara eta etapa mailan erabiltzen ditugun dokumentu guztiak karpeta honetan jaso ditugu (hizkuntza markoak, dekretuak, minimoak…). Lehen, dokumentu bakoitza bikoiztua genuen ziklo bakoitzeko karpetetan, eta egokiagoa iruditu zaigu dokumentazio guztia karpeta berean gordetzea.
Ezohiko klaustroa
Azken klaustroan landu genuen aniztasunaren gaia dela eta, gaia berhartu, lantzen jarraitu eta itxiera ematea beharrezkoa zela iruditu zaigu. Horiek horrela, datorren ostegunean, hilak 13, ezohiko saioa antolatu dugu xede horrekin. Ohiko ordu eta lekuan egingo dugu.
Jarraipen Batzordea: ikasturteko lehen bileraren deskargua
Astelehenean, azaroaren 3an, Jarraipen Batzordearen ikasturteko lehen bilera izan genuen. Hemen duzue landutako gai nagusien deskargua.
Asteko kanta
Musikaz Blai atalean bozka gehien lortu duen abestia entzungo dugu. Ea asmatzen duzuen zein den!
IKASTOLA MAILAKOAK
Osasun azterketa osagarriak: kobrantza
Pasa den ikasturtearen amaieran osasun azterketa osagarriak egin zenituzten langileei datorren astelehenean, azaroak 10, kobratuko zaizue azterketa horien kostuaren %50a; langileari ordaintzea dagokiona, hain justu.
Gau Beltza: argazki eta bideo galeriak eta balorazio inkesta
Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu ostiraleko festan parte hartu zenuten denei; modu batera edo bestera jaia zuena eginez, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.
Bide batez, proposamen eta iradokizunak jaso eta arian-arian jaia doitzeko eta hobetzeko asmoz, Gau Beltzeko lantaldeak balorazio-inkesta prestatu du; besteak beste, langileek erantzuteko. Langile atarian topatuko duzue aipatu inkesta. Asko eskertuko genizueke erantzuteko tarte bat hartzea. Mila esker, aldez aurretik.
GOGORATU!
Errigora eta Zubiak Eraikiz: Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Ikastolak laguntzeko hainbat proposamen
Azaroaren 9an eta 13an amaituko dira, hurrenez hurren, Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko eskaintzak (Hendaiako Gure Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia, Ziburuko Kaskarotenea Ikastolako kirol-jertse, elastiko eta telazko poltsa, eta Seaskako egutegia) eta Errigorako saskiak eskatzeko epeak. Ikaskoliko, Xiberoko Ikastolen aldeko, otarreak eskatzeko azken eguna, aldiz, azaroaren 23a da. Denak ala denak Ipar Euskal Herriko nahiz Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko Ikastolak laguntzeko ekimenak direnez, oraindik egin ez baduzue, zerbait eskatuz haien alde zuen hondar aletxoa jartzera animatu nahi zaituztegu. Langile atarian topatuko dituzue proposamen guztien xehetasunak eta eskaerak egiteko aukera.
BESTELAKOAK
2026ko Nafarroa Oinez aurkeztu berri dute
Aste honetan aurkeztu dute 2026ko Nafarroa Oinez. “Bidean bat gara” lelopean, Erentzun Ikastolak (Viana) eta San Fermin Ikastolak (Zizur Txikia) antolatuko dute elkarrekin. Urriaren 18an izango da festa. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.