ETAPA MAILAKOAK
Asteko ekintzak: Ikus Calendar
- LH5-6: Agedaren saioak
- LH: Gau Beltza eta ipuin kontaketak baserrian (DBH eta AEK-ko ikasleen eskutik).
- LH: Lantaldeak
- LH: Klaustroa
- LH2-3: Kirol hastapenekin amaitu
Tinko
Azaroaren 3an, Hazteneko ikasleak herrira jaitsiko gara “Igelak eta zapoak” filma ikustera jaitsiko dira. Ordutegiak eta joango diren irakasleen informazio guztia Calendarren duzue eskuragarri.
Prestakuntza
Bertan behera gelditu zitzaigun Adimen Artifizialaren inguruko 3. saioa errekuperatzeko moduan gaude. Abenduaren 2an izango da, ohiko ordu eta gelan.
Ikasleen sarrerak
Egoerak hala eskatuta, datorren astetik aurrera ikasleen sarreren antolaketa aldatuko dugu eta iazko antolaketara itzuliko gara. Goiko eremuan hainbeste ikasleren pilaketarekin gerta daitezkeen bultzakada eta istripuak ekidin nahi ditugu, eta ikasleak lasaiago sartzea bermatu. Mesedez, geletan landu eta ikasleei jakinarazi. Inork beste proposamenik balu, ez izan zalantzarik; zatozte!
Asteko kanta
Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko dugunez, datorren astean ere Pirritx eta Porrotxen “Arimen gaua” entzungo dugu.
Horrez gain, urriaren 28an, Simunen eguna denez, Xabier Leteren San Simon eta San Juda abestia ere entzungo dugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Urriaren 15eko greba: deskontua ordainsarian
Pasa den urriaren 15eko greba-deialdiarekin bat egin zuten langileei azaroko ordainsarian aplikatuko zaie deskontua. Ordainketa eskuordetuak ere orduan aplikatuko du.
Berrikuntza: programazio didaktikoak
Azken urteetan programazio didaktikoak webgunean publikatu izan ditugu. Aurten, Inikako dokumentuen atalean dituzte ikusgai familiek.
Gau Beltza
Gau Beltza gainean dugu eta oraindik ardura dezente hartu gabe daude. Mesedez, eman izena arduren taulan. Boluntarioak beharrezkoak dira festa egin ahal izateko.
Bestetik, beste dokumentu honetan, festaren xehetasunak dituzue: hitzorduak, desfileko kokalekuak… Jakin, aurten lehenengoz, Koldo Mitxelena ikastetxea eta Koldokide guraso elkartea eragile parte-hartzaileen taldera batu direla. Azkenik esan, aurten ez dela kalabaza-pastelik izango amaieran (antolaketa lantaldeak hala baloratu eta erabakita); gaztainak janez emango zaio amaiera festari.
Langile atariko gainaldeko azpimarren gunean ere eskura dituzue goiko bi dokumentuak. Anima zaitezte Gau Beltzean parte hartzera!
Prestakuntza eta jardunaldiak: IKD (Digiprest) akreditazioak
Eusko Jaurlaritzak ireki ditu IKD (garai bateko Digiprest) akreditazioak lortzeko txandak. A1, A2, B1 eta B2 mailak lortzeko aukera izango dute irakasleek. Urriaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Hemen xehetasunak.
Gogoratu Ikastolek (Ikastolen Elkarteak) gure irakasleei ematen zien laguntza- eta tutoretza-zerbitzua amaitu zirela eta, iaztik, akreditazio horiek lortu nahi dituzten irakasleek euren kabuz egin behar dutela ikastaroa.
Urteko Kudeaketa Plana 2025-26: ekarpenak egiteko aukera
2025-26 ikasturteko kudeaketa plana langile atarian dago ikusgai (Ikastolaren izana eta izaera atalean). Langile askoren eta askoren ekarpenak eta ideiak jada barne biltzen dituelakoan gaude, lantaldeen iazko lanaren balorazioa eta hemendik aurrerako asmoen zerrenda izan baitira kudeaketa plana osatzeko iturrietako bi. Ekarpen gehiago egin nahi dituena jar dadila harremanetan hala dagokion etapako zuzendaritza-taldearekin edo saileko arduradunarekin, mesedez. Urriaren 31 da horretarako azken eguna.
Errigora: “Euskarari puzka” 2025
Errigorako udazkeneko kanpaina atzo, urriaren 23an, jarri zen martxan. Azaroaren 13ra arteko epea dago saskiak eskatzeko. Kanpainaren gaineko xehetasun gehiago eta saskiak eskatzeko aukera langile atarian dituzue. Anima zaitezte!