HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.09.26)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • Bakarkako guraso bilerak: 1. mailako bakarkako guraso bilerak HASI
  • LH4: Bertsolaritzako saioekin HASI
  • Lan erregistroak: Irailak 30
  • LH2: Bizarain
  • LH: Prestakuntza A.I.
  • LH: Lantaldeak
  • LH: Blaitu bilera
  • LH1: Lagun handi, lagun txiki

HAZTEN: Kirol hastapenak

Urriaren 6tik 31ra, 2. eta 3. mailakoek kirol hastapeneko saioak izango dituzte: kirol egokitua eta irristaketa.

Hori dela eta, saio horietan goiko eremua erabiliko dute, eta beraz, gainontzekoek kontuan hartu beharko duzue eta espazioa partekatu.

Calendarren xehetasun gehiago dituzue (ordutegiak, taldeak…)

0 ebaluazio bilerak

Azaldu izan dizuegun bezala, 0 ebaluazio bilerak egingo ditugu ikasturte hasieran. Bilera horien helburua ez da gelako ikasle guztiei buruz hitz egitea, zailtasunak dituzten ikasleak detektatzea baizik. Aspektu hauek hartuko ditugu kontuan:

  • Alderdi emozionala
  • Soziala
  • Hizkuntza
  • Akademiko/kurrikularra ( lan ohiturak, autonomia…)

Ohiko txantiloia erabiliko dugu. Aipatu beharreko ikasleak zerrendatu eta zein aspektutan duen zailtasuna adieraziko dugu. Baita hartuko ditugun neurriak ere.

Gogoratu, ohi bezala, ebaluazio bilerak baino 24 ordu lehenago txantiloiak prest egon behar duela, baita irakasleekin, koordinatzailearekin, zuzendariarekin eta orientatzailearekin partekatuta ere. Beraz, hau baino lehenago gela horretan sartzen diren irakasleek barne oharren bidez egingo dituzte beren ekarpenak.

Eskolaz kanpokoen espazioak

Irakasle geletan jarri badugu ere, taula honetan, eskolaz kanpoko ekintzak zein egunetan, ordutan eta espaziotan egingo diren ikusteko aukera duzue.

Guraso ordezkariak

Guraso bilera orokorrak eginda, taula honetan gela bakoitzeko guraso ordezkaria(k) idazteko eskatu nahi dizuegu.

Horrez gain, bileren asistentzia zenbatekoa izan den jakin nahiko genuke, beraz, taula honetan, zuen geletara zenbat guraso etorri diren adierazi, mesedez.

Blaitu Kluba

Datorren ostegunean, urriaren 2an, 10:30ean, Blaitu Klubeko ordezkari berriek bilera egingo dute Blaitu gelan.

Asteko kanta

Urriaren 5ean, KILOMETROAK 2025 ospatuko dugu Elgoibarren. Hori dela eta, datorren astean “Elkarrekin, salto euskarara!” kanta entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Idazkaritza akademikoa: 2025-26 egutegia

Ikasturte amaieran hainbat lan akademiko pilatzen zaizkigu; tartean, ikasturte amaierako ebaluazioari lotutakoak. Zuzen eta garaiz betetzea garrantzitsua denez, lan horiek burutzeko 2026ko ekaineko kronograma egin eta adostu dugu zuzendaritzan eta pedagogia batzordean. Langile atarian duzue; informazio praktikoa atalean, hezkuntza-baliabideen sailean. Gogoan izan eta aintzat har ezazue, mesedez.

Lagun handi, lagun txiki: egutegi-taula osatzeko LOTURA ZUZENA

Pasa den asteko oharretan, irailaren 1eko langile batzarrean taldetan banatuta egindako “Lagun handi, lagun txiki” egitasmoko topaketen egutegia lainoan erregistratzeko eskatu genizuen idazkari lanak egin zenituztenei, taula bat betez. Taula ezin zen editatu eta, mesedez, hemen egiteko eskatzera gatozkizue gaur. Eskertuko genizueke taula irailaren 29rako betetzea.

Kilometroak: ikasgelarako lanketa-proposamena

Dakizuen bezala, datorren igandean, urriaren 5ean Kilometroak jaia ospatuko da Elgoibarren. Geletan horren lanketa egiteko, LHko Euskaraz Bizi taldeak dokumentu hau prestatu du. Beste etapetarako ere interesgarria izan daitekeelakoan, hortxe duzue.

Kilometroak: autobusa Ikastolatik | boluntario-eskaera

2025eko Kilometroak festa urriaren 5ean ospatuko da Elgoibarren, hango Ikastolak antolatuta eta “salto-saltoka” lelopean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du, Elgoibarko eta Gipuzkoako Ikastolek guztion babesa eta ekarpena zinez eskertuko baitute.

Autobusa Niessengo geltokitik (Donostiarako noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Elgoibartik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 10€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Kilometroetara Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, Esmalteriako (15:30-17:30) edo Añabitarteko (08:00-16:30) bulegotik pasa zaitezkete txartelak erostera (oso gutxi geratzen dira).

Bide batez, gogoratu Orereta Ikastolako komunitatekideoi txosnako lanetarako (goizeko eta arratsaldeko txandetan) laguntza eskatu digutela elgoibartarrek. Orain bi urte guk bezala, Elgoibarren boluntarioak behar dituzte Kilometroak Eguna nahi eta behar bezala antolatzeko. Eta orain bi urte guk bezala, zinez eskertuko dute Gipuzkoako gainontzeko Ikastoletako kideen laguntza. Beraz, urriaren 5eko Kilometroak Egunean boluntario lanean aritzeko prest baldin bazaude, bete, mesedez, langile atariko hala dagokion inprimakia. Gero jarriko gara izena eman dutenekin harremanetan, informazio xeheagoa helarazteko.


ETAPA ARTEKOAK


HH-LH-DBH | Lagun handi, lagun txiki; elkarrekin bizitzen ikasi

“Lagun handi, lagun txiki” proiektuko lehen topaketak aste honetan egin(go) dira: LH3ko eta DBH3ko taldeak atzo elkartu ziren, HH5ekoak eta LH6koak gaur elkartuko dira. Horren aitzakian, proiektuari buruzko artikulu laburra idatzi dugu; langile atariko albisteen atalean duzue irakurgai.


BESTELAKOAK


Lan eskaintza EHIn: Identitatea eta komunikazioa arloko arduraduna

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak identitatea eta komunikazioa arloko arduraduna kontratatzeko prozedura hasi du. Lehenengo urratsa deialdia Ikastolen Elkarteko eta Ikastoletako langileen artean zabaltzea da. Interesik izanez gero, hemen eskaintza bera, bete beharreko baldintzak eta lanpostuaren funtzioak.

Euskal Herriko Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldia

Euskal Herriko Ikastolok atzo, irailaren 25ean, egin genuen ikasturte hasierako ekitaldia Bergaran, Seminarixoan, agintari, hautetsi eta alderdi, sindikatu, gizarte eragile eta hezkuntza, euskalgintza eta kulturgintzako hainbat ordezkari bertan zirela.

Ekitaldiaren azpimarretako bat Euskal Herriko Ikastolon marka/irudi berriaren aurkezpena izan zen. Hemen ikastola.eus webgune berria eta marka/irudi berriaren hausnarketaren eta emaitzaren xehetasunak. Ikastolen Elkartetik hori garatzen eta mamiz betetzen saiatuko dira, eta guri, Ikastola bakoitzari, gure egitea eta gure iruditeriarekin uztartzea tokatuko zaigu.

Urriak 19: I. Gipuzkoako emakumeen mendi ibilaldi neurtua

Urdaburu mendizale elkartetik jakinarazi digute, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean eta Foru Aldundiaren babesarekin, I. Gipuzkoako emakumeen mendi ibilaldi neurtua egingo dutela urriaren 19an. Hemen topatuko duzue informazio xehea eta izena emateko aukera.