HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.05.09)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

12: Ainhitze Larrañaga

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Barne oharrak-Hitzorduak eskaini
  • Heltzen: Guraso bilera orokorrak
  • LH3-6: Taldekatzeak egiten hasi
  • LH3: Bertso eskolako aurkezpenak
  • LH6: Gureak bisita
  • LH: Euskaraldia
  • LH1: Bizarainera irteera
  • LH2: Maddalen Dorronsororekin saioak

Dokumentazio akademikoa

Klaustroan emandako azalpenak dokumentu honetan jasoak dituzue. Espero dugu baliagarria izatea. Edozein zalantza baldin baduzue, ez izan zalantzarik gugana jotzeko. Animo azken txanpa honetan!

Bakarkako guraso bilerak

Dakizuen bezala, maiatzaren 19tik aurrera, bakarkako guraso bilerekin hasiko gara. Hori dela eta, irakasleek barne oharrak sartu beharko ditugu Inikan, tutoreek gurasoei komunikatuko diotena azalduz. Hemen laguntza bideoa duzue hori guztia nola egiten den azalduz.

Bestetik, gogoratu baita ere, tutoreek datorren asteazkenerako Inikan hitzorduak eskainiak izan behar ditugula. Horretarako laguntza bideoa hau duzue.

Azkenik, klaustroan aipatu bezala, familia bakoitzaren hizkuntza profila zein den jakin behar dugu. Horretarako, bakarkako guraso bilerak erabiliko ditugu eta informazio guzti hori taula honetan erregistratu.

Taldekatzeak

LH3. eta 6. mailetan taldekatze berriak egiten hasteko garaia iritsi da. Gutxi gorabehera ekainaren 20rako taldekatzeak eginak izan beharko genituzke. Taldekatze berriak dokumentu honetan jaso, mesedez. Gogoratu taldekatzeak egiteko irizpide hauek darabilzkigula:

  • Hizkuntza
  • Generoa
  • Hezkuntza Premia Bereziko ikasleak
  • Maila akademikoa

Euskaraldia

Asteazkenean Badator unitatea agurtuko dugu eta ostegunetik aurrera, Hemen da proposamenarekin, ongietorria emango diogu Euskaraldiari.

Zubiak Eraikiz: TOPAKETA

Datorren maiatzaren 20an, gure Ipar Euskal Herriko lagunak Añabitartera etorriko dira eguna pasatzera.

Hori dela eta, hona hemen egun osoko EGITARAUA. Xehetasun gehiago aurrerago emango dizkizuegu. Horrez gain, antolakuntzarako laguntza behar izango dugu, herri kiroletarako; beraz, datozen asteetan zuekin jarriko gara harremanetan.

Jakin ere, 12:30ean, Euskaraldiko ekimen txikitxo bat egingo dugula eta bertan LH osoak hartuko dugula parte.

Errenterian 11 kolore

Datorren maiatzaren 21ean, Kulturaniztasunaren nazioarteko eguna ospatuko dugu herrian. Hori dela eta, herritik jarraian azalduta dagoen proposamena luzatu digute 1.eta 2. mailako ikasleekin landu eta aurrera eramateko:

  • Alde batetik, datorren astean zehar, gaia landuko dugu: kultura desberdinen inguruan hitz egin, herrialde desberdinak ezagutu eta horien ohiturak partekatu…
  • Jarraitzeko, datorren astean iritsiko zaizkigun karetak banatuko dizkiegu ikasleei, maiatzaren 23an herrian egingo den kalejiran hauek jarrita parte hartzeko.
  • Amaitzeko, datorren astean iritsiko zaizkigun gonbidapenak banatuko dizkiegu ikasleei, kalejiraren deialdia etxeetara iritsi dadin.

Materiala 1. eta 2. mailakoentzat bakarrik iritsiko da, baina edonork erabili dezake material hau geletan gaia lantzeko; karpeta honetan duzue eskuragarri.

Asteko kantak

Maiatzaren 17a HOMOFOBIAREN, LESBOFOBIAREN ETA TRANSFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, datorren astean abesti hau entzungo dugu:

Horrez gain, EUSKARALDIA datorrenez, datorren astean abesti hau ere entzungo dugu:


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: Irale 2025-26 (irakasleentzako)

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, 2025-26 ikasturteko Irale programaren gaineko xehetasunak topatuko dituzue. Datorren ikasturtean Irale programan parte hartu nahi duen irakasleak bere etapako zuzendaritza-taldeari eman behar dio horren berri. Maiatzaren 20a da horretarako azken eguna. Ostean, eskaerak aztertu eta hala dagokion arduraduna eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarriko da.

Artezkaritza Kontseilua: apirileko bileraren deskargua

Herenegun, maiatzaren 7an, egin zen Artezkaritza Kontseiluaren 2024-25 ikasturteko apirileko bilera (maiatzean, pasa den asteko apirileko azken asteazkena jai bezpera zelako). Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian.

Udal Aurrekontu Proiektua 2025: hezkuntza eremuetarako diru partiden laburpena langile atariko informazio praktikoan

Udalaren webgunean zintzilik dagoen 2025eko aurrekontu proiektua dokumentutik abiatuta, hezkuntza eremuetan egiten dituen ekarpen ekonomikoen bilduma egin du Ikastolak, informazio interesgarria eta baliagarria delakoan. Langile atariko “informazio praktikoa > Bestelakoak” atalean duzue, hala nahi duzuen momentu eta aldiro eskura.

Errigora: udaberriko kanpainako saskiak hemen dira

Errigoraren udaberriko kanpainan eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi zenutela esan zenutenek ostegunetik (maiatzak 15) aurrera jaso ahal izango duzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.

Euskaraldia: txapak eta herriko egitaraua

Euskaraldiko txapak heldu dira Ikastolara. Jada jaso ditzakezue hala dagokizuen ikas-etapako zuzendaritzan/sailean. Bide batez, hemen herriko Euskaraldiko batzordeak hainbat eragilerekin elkarlanean ondu duen egitaraua. Ikastolak ere jarri du bere hondar alea Blaitu Erronka kolektiboarekin. Elkar mugituz eta bustiz egingo dugu!


ETAPA ARTEKOAK


HH4 | Hamaiketako osasuntsua

HH4n “Gorputza eta elikagaiak” gaia lantzen aritu dira bigarren hiruhilekoan, eta proiektu ederrarekin eman diote amaiera: HH5eko lagunentzako hamaiketako osasuntsua prestatu dute. Nola? ikasketa modu osasungarriak, beren beharren eta erritmoen baitakoak, esploratu, deskubritu eta erabiliz. On egin diezaiola sabelari, eta ikasitako guztiari! Ezagutu ikasketa- eta hamaiketakoaren prestaketa- prozesua langile atariko albisteen atalean.