ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
14 Maitane Sanchez
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH1: Igeriketa saioak
- LH2: Herrira
- Hazten: Alvaroren deboluzioa
- LH6: AGH formakuntza
- LH: Klaustroa
Ama hizkuntzen txarteltxoak
Oraindik gela batzuetako txartelak falta dira entregatzeko. Hauexek dira gelak: 2C, 3A, 3B, 5A, 5B, 5C, 6B eta 6C. Nahiz eta talde osoaren txartelak ez bilduak izan, mesedez, ahal duzuen bezain azkar entregatu irakurketa egiten hasi ahal izateko.
Practicum
Martxoaren 10etik ekainaren 6ra Urtzi Irurieta ikasle ohia izango dugu gurekin praktikaldian. Printzipioz, gorputz heziketako irakasle zenbaitekin arituko da praktiketan.
Baserri ingurua eta bizilagunak
Aste honetan, berriro ere, gure ikasleak 6cm-ko harriak jaurtitzen aritu dira baserri inguruko bizilagunen etxeetara eta gure futbol zelai handiko aldageletako teilatura. Egoera larria dela ikusirik, datorren astetik aurrera ikasleek ezin izango dute baserriaren atzean ibili. Baserri inguruan zaintzan dagoen irakaslearen ardura izango da ikasleak baserriaren atzealdean eta alboetan ez dabiltzala ziurtatzea. MESEDEZ, seriotasun handiz, geletan ikasleekin gaia landu.
Asteko kanta
Añabitarte baserria eta haren ingurua kultur ekintzekin ere lotzeko ahaleginez, datorren martxoaren 14an, 18:30ean, Robotia filma euskaraz ikusteko aukera izango da Baserrian. LHko haur eta familiei zuzendutako proposamena da. Hau dela eta ondorengo bi abestiak entzungo ditugu astean zehar.
IKASTOLA MAILAKOAK
Langile ataria: eguneratzeak informazio praktikoa atalean
Langile atariko informazio praktikoa saileko bi atal eguneratu dira:
- Ongizatea eta garapena atalera Ikastolako organigrama eta harreman hierarkiko eta funtzionalen taula gehitu da.
- Bestelakoak atalera, Hezkuntza Sailaren finantziazioa azpiatalera, azalpen bideo orokor eta eguneratua gehitu da. Izan ere, Ikastolen Elkartetik lehendik eskura genuen informazioa baino gehiago iritsi da modu erraz eta ulergarrian, eta guztiaren gaineko azalpenak ematen dituen bideoa gehitu da langile atariko esandako lekura.
Blaitu Kluba: erreportajea EnpresareanTBn
Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak EnpresareanTB kanala du, besteak beste entitate eta enpresek euskara sustatzeko egiten dituzten ekintza eta egitasmoen praktika onak ezagutzera emateko. Blaitu Klubari egin berri diote tartetxoa beren saioan. Hemen duzue ikusgai Blaitu Klubaren EnpresarenTBko erreportajea.
Zinema familian Añabitarten
Añabitarte baserria eta haren ingurua kultur ekintzekin ere lotzeko ahaleginez, datorren martxoaren 14an, 18:30ean, Robotia filma euskaraz ikusteko aukera izango da Baserrian. LHko haur eta familiei zuzendutako proposamena da. Filma ikusi bitartean, Baserrian bertan Lapurdiko Pizzak eskatu eta jateko aukera izango da.
Edukiera arrazoiengatik, ezinbestekoa da aurrez izena ematea (langile atarian duzue horretarako aukera). Lekua betetzean (50 pertsona) itxiko da izen-ematea.
BESTELAKOAK
Errigora: udaberriko kanpaina 2025
Errigoraren udaberriko “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina martxan izango da martxoaren 10etik 26ra.
Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, arbendolak eta ardoa eska daitezke. Auzolanari esker, norbere herrian euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa bidoietan banatzen da; ardoa sei botilako kutxetan; pasta, lekaleak eta kontserbak hamabi ontziko sortetan; eta arroza hamabi edo sei poltsako sortetan. Izan ere, proposamena urte osorako beste eskatzea da.
Eskaerak www.errigora.eus webgunetik egin daitezke (langile ataritik ere egiteko aukera izango duzue astelehenetik, martxoaren 10etik, aurrera). Eskaera horrela eginez gero, Ikastolan bertan jaso ahal izango duzue eskatutakoa.
Anima zaitezte kanpainan parte hartzera eta zuen ekarpena egitera!
Herri Urrats 2025ek badu abestia
Atzo aurkeztu zuten 2025eko Herri Urrats jaiaren abestia. Dupla x Pisoo x Pantxoa ta Peio-rena da Elgarrekin kanta. Hemen duzue entzungai/ikusgai.
Saharako errefuxiatuak: janari-bilketagatiko eskertza
Urtarrilean Saharako errefuxiatu kanpamentuetarako janari eta baliabide bilketa egin genuen Ikastolan. Kanpaina antolatzen duen elkartetik esker-mezua jaso dugu eta parte-hartzaileen artean zabaltzeko eskatu digute. Beraz, mila esker kanpainan parte hartu zenuten langile denei! Aurtengoan Durangotik irtengo dira kamioiak Saharara orain, martxoan.
Oarso 2025 urtekarirako lanak aurkezteko epea zabalik
Ohi gisan, Oarso urtekaria uztailean emango da argitara, Madalenak hasi baino lehentxeago. Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak bertan parte hartzeko deia zabaldu dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaitzen da. Xehetasunak eta oinarriak: herribizia.errenteria.eus