HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.02.21)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

27: Leire Mañes

28: Marian Goenaga

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Inauteritako entseguak
  • LH3: Topik museoa
  • LH1: Baso eskola
  • LH: Bazkaria
  • BATZAR NAGUSIA

MoreretaON

Aurten martxoaren 8a larunbata denez, guk Ikastolan martxoaren 7an ospatuko dugu, gela barruko lanketaren bitartez eta arratsaldean, herrian, MoreretaON ekimenaren bitartez.

Datorren astean egun honen inguruko xehetasun gehiago emango dizkizuegu.

Hezkidetza lantaldea

Zubiak Eraikiz: topaketa

Aurreko astean aipatu genizuen bezala, apirilaren 7an irteera egingo dugu Zubiak Eraikiz-etik Ipar Euskal Herriko lagunak bisitatzera.

Hori dela eta, gure ikasleek baimen berezia beharko dute, eta horregatik, datorren asteazkenean, gurasoei baimen hori lortzeko eman beharko dituzten urratsak zeintzuk izango diren komunikatuko diegu. Baimen hori eskuratzeaz gain, ikasleek NAN edota pasaportea ere ekarri beharko dute egun horretan.

Momentuz, ez diegu ezer ere ez aipatuko gure ikasleei, aurrerago jakinaraziko diegu.

Asteko kanta

Inauteriak badatozenez, ikasleek inauterietarako emankizunerako prestatutako kantak entzungo ditugu datorren astean zehar. Ostegun eta ostiralean, aldiz, herriko Inauterietako Diana entzungo dugu.

  • HAZTEN: Mari Kalanbre, Aralarko dama eta Izan gira.
  • HELTZEN: Ilargi berriak, Hil arte dantzan eta Goazen.

Herrigintza taldea

Santa Ageda bezpera pasa da eta egunari buruzko irakasleon iritzia jakin nahiko genuke. Bete inprimaki hau, mesedez.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScnPkWsusLh06rC9rzoa8Ud40yXxsXqvQF5U8CjK0cLVUWR9A/viewform?usp=dialog

Bestetik, inauterietako ostiralean, irakasleok egingo dugun desfilerako honela antolatuko gara (Zentenariorako eta Dianarako):

  • Eguraldi ona eginez gero: aldageletatik urrutien dagoen porteria atzean elkartuko gara. Zelai erdiraino egingo genuke paseoa eta buelta.
  • Eguraldi txarra eginez gero: baserri aldeko ataka gorrian elkartuko gara, aterpe erdiraino joan eta buelta.

IKASTOLA MAILAKOAK


Blaitu – Euskaraz Bizi | Bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa, otsailaren 24tik martxoaren 2ra

Blaitu Klubak ikasturteko bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa antolatu du otsailaren 24tik martxoaren 2ra. Inauterien bueltan, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Otsailaren 24tik 28ra bitartean, Blaitu MHLZ jolas bat eskainiko da egunero Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira martxoaren 2an, inaute-igandean, jokatuko den lehiaketa handirako. Martxoaren 2ko finalean parte hartzen duten lehiakide guztien artean, Urruñako WoWpark-erako sarrerak zozketatuko dira, etxeko kide guztientzat. Langile atarian dituzue xehetasun gehiago eta lehiaketan parte hartzeko aukera.

Familiei eman zaie Blaitu MHLZ bigarren lehiaketaren berri eta zuek ere geletan ikasleekin entrenamendu saioetan jokatzera animatzen zaituztegu, inaute-igandeko lehiaketa handirako prestatu eta momentu atsegin eta dibertigarria pasatzera! Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

Ikastolako gela eta espazioen erreserbak Inikaz egin behar dira

Akatsak ekidin eta barne funtzionamendua optimizatze aldera, bilera-gela, areto edo Ikastolako dena delako espazioak erreserbatzeko Inika erabili behar dugu (menuko baliabideen atala > erreserbak aukera). Bakarkako guraso bilerak egiteko Lino edota Esmalteriako gelak ere modu berean erreserbatu behar dira.

2025-26 ikasturtea: baimen eskaerak 

2025-26 ikasturtea antolatzen hasteko garaia hurbiltzen ari denez, plangintza eta antolaketarik egokiena egin ahal izateko, langileen asmoen berri izan behar du zuzendaritza-taldeak. Horiek horrela, datorren ikasturterako aparteko eskaerarik egiteko asmoa izango bazenu, bete langile atarian topatuko duzun inprimakia. Martxoaren 9a da horretarako azken eguna.

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2025: langile bazkideei gogoratzea

Otsailaren 26an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko 2025eko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Gogoratu Batzar Nagusian parte hartzeko ezinbestekoa dela aurrez izena ematea. Batzarrera joateko aukerarik ez baduzu, joango den bikotekidearen edo beste bazkide baten esku utzi zure botoa. Izena emateko zein botoa delegatzeko (bazkide bati) / lagatzeko (bikotekideari) aukera duzu langile atarian. Otsailaren 23a da horretarako azken eguna.

Bide batez, jakizu, Aurrera! memoria 2025 (urtekaria) jada ikusgai dagoela. Langile ataritik hel zaitezke bertara ere.

Ikastolaren Eguna 2025, igandez

Azken urteetan Ikastolaren Eguna ekaineko lehen larunbatez ospatu izan badugu ere, aurten igandez egingo dugu: ekainaren 8an. Gure Esku ekimenak ‘Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki’ lelopean, «herri oso bat martxan irudikatzeko» mobilizazioa du deitua Bilbon ekainaren 7an, eta Ikastolaren Egunak hitzordu horrekin bat ez egitea eskatu digute Gure Eskutik. Eskaera aztertu eta onartuta, esan bezala, aurtengo Ikastolaren Eguna igandez, ekainaren 8an, ospatuko dugu. Ohi bezala, aurrerago emango dizkizuegu Ikastola Egunaren gaineko xehetasunak.

Anartz Muxika, Ikastolako zuzendaria, Onda Vasca irratian

Konfekoop-en (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) bitartez, Onda Vasca irratiko “Euskarazko hezkuntza jomugan: digitalizazioa, hezkuntza lege berria eta matrikularen jaitsiera” tertulian hartu du parte Anartzek kooperatiba diren beste bi ikastetxetako ordezkariekin batera. Finantziazioaz, doakotasunaz, herri onurako eta irabazi asmorik gabeko izaeraz… ere jardun dira. Entzun tertulia osorik hemen.