ETAPA MAILAKOAK
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- Hazten: Kontsumobideko tailerrak
- LH: Matematikako mintegia
- LH: Lantaldeak
- Hazten: Alvaroren deboluzioa
- LH: Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
Baserri ingurua
Dakizuen bezala, azken aldian, gure ikasleak baserri inguruan daudenean, harriak eta makilak botatzen aritzen dira beheko etxeetara. Jolasgaraian zaintzan gauden irakasleok erne egon behar dugu horrelakorik berriro ez gertatzeko. Honetarako ezinbestekoa da jolasgaraiko zaintza baserri inguruan egokitzen zaion irakasleak inguru horren zaintza zorrotza egitea.
Zubiak Eraikiz: Aurrez aurreko topaketak
Aste honetan bilkura egin dugu Ipar Euskal Herriko irakasleekin elkartrukeen balorazioa egin eta hurrengo urratsak zehazteko asmoz.
Trukeen balorazio positiboa egin dugu orokorrean, ikasturte hasieratik data batzuk finkatzea lagungarria egin baitzaigu guztioi zerbait bidali edota jasotzeko. Nahiz eta gela batek oraindik ez duen ezer jaso, hau ere lortzea espero dugu!
Hiruhileko honen amaieran, eta Lehen Hezkuntzako kasuan lehen aldiz, ipar EHra irteera egingo dugu Zubiak Eraikizeko lagunekin harremana dugun gela guztiok. Irteera apirilaren 7an, astelehena, izango da, gela bakoitza harremana duen ikastolara joango da eta haiek prestatuko duten egitarauan parte hartuko dugu. Ikastola bakoitzak prestatutako egitaraua zein izango den aurrerago aipatuko dizuegu.
Azkenik, jakizue Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gela banak Berako Labiaga ikastolarekin harremana izatea lortu duela.
Ikasturtez ikasturte Euskal Herriko txoko desberdinetara iristen ari gara, honek gure ikasleei Euskal Herria bere osotasunean ulertzen lagunduko die, euskal identitatea indartuz.
Klaustroak
Martxoan bi klaustro egingo ditugu, martxoaren 13an eta 20an. Euskararen erabileraren neurketen deboluzioa egiteke dugu batetik eta bestetik euskararen erabileraren inguruko lanketari lekua egin nahi diogu.
Antola zaitezten abisua eman nahi izan dizuegu aurrez.
Areto nagusia
LH3ko ingeleseko antzerkia dela eta, otsailaren 20tik martxoaren 6ra areto nagusia ez da erabilgarri egongo ondorengo ordutegian. Gogoratu espazioen erreserba Inikako baliabideen atalean egin dezakegula. Komeni zaigu bide horiek erabiltzen hastea denon erraztasunerako.
Asteko kanta
Datorren astean Blaitu Klubeko 2. Busti! saioko abestirik bozkatuena entzungo dugu. Gaur arratsaldean izango dugu horren berri.
IKASTOLA MAILAKOAK
Otsailak 21 – Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna: proposamena Ongi etorri Oreretara! lantaldetik
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a (hurrengo ostirala). Ongi etorri Oreretara! lantaldea, Ikastolan dugun hizkuntza aniztasuna islatzeko asmoz, ikasleekin lanketa xume bat egiteko proposamenarekin gatozkizue. Izan ere, euskaraz gain beste hamaika hizkuntza ditugu inguruan eta horiek ezagutu eta balioa eman nahi diegu. Ikastolan ere, gure familietan hamaika izango dira ama hizkuntzak. Ama hizkuntzak duen garrantzia azpimarratu eta gurean zenbat diren eta zein diren jakin nahian gabiltza. Horretarako, hementxe duzue proposatze dizuegun lanketaren gidoia. Ekin diezaiogun eta ikus dezagun zer dugun gure artean!
Eskerrik asko,
Ongi etorri Oreretara! lantaldea
Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2025: deialdia bazkideei
Otsailaren 26an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.
Ikastolako langile eta bazkide zaretenek zein langile eta guraso zaretenek aste honetan jaso duzue Inikaz Batzar Nagusirako gonbita eta bilkuraren gai-ordena.
Matrikulazioa 2025-26: emaitzak
Gaur arratsaldean itxiko da 2025-26 ikasturterako matrikulazio-kanpaina. Anartzek, zuzendaritza-taldearen izenean, emaila bidaliko du emaitzen berri emanez.
Komunikazio asertiboa: 2. fasearen hasiera
Gogoratuko zaretenez, lehen hiruhilekoan komunikazio asertiboari buruzko formazioa egin genuen OPE Consultores-eko Jone Garcíaren eskutik. Saio teoriko horien ostean, bigarren faseari ekingo diogu orain. Orereta Ikastolako komunikazio eta bizikidetza marko propioa (praktika onen gida propioa) diseinatzea izango da bigarren fase horren helburua. Hau da, Ikastolako kideek beren egunerokotasunean komunikazio asertiboa txertatzeko eta gatazken prebentzioa lantzeko praktika onen gida osatzea, aurretik jasotako formazioari amaiera eman eta probetxua ateratzeko.
Bigarren fase honetako bidea etapa eta sail ezberdinetako hainbat lankidek (zuzendaritza-taldeko kideak ez direnak) osatutako taldeak egingo du OPE Consultores-eko Jone Garcíarekin batera. Hiru lan-saio egingo dituzte eta amaieran Ikastolako langile denek izango dugu emaitzaren berri.
BESTELAKOAK
Hainbat artikulu interesgarri
- Ikastolak, etorkizuneko proiektua (Tasio Erkizia eta Josu Txapartegi, Berria)
- Euskal eskola (Itxaro Uriarte)