HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.01.10)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

15 Ane Beltran

Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH1: Baso eskola
  • LH2-3: Bakarkako guraso bileren hitzorduak Inikan eskaini eta barne oharrak sartu
  • LH1: AGH formazioa

Bakarkako guraso bilerak eta barne oharrak

Urtarrilaren 20tik otsailaren 14ra, 2. eta 3. mailako tutoreek bakarkako guraso bilerak egiteko tartea izango dute. Hori dela eta, hona hemen kontuan hartzeko hainbat ohar:

  • Inikan hitzorduak eskaini: Urtarrilaren 15erako, Inikan hitzorduak eskainiak izan beharko dituzue. Gurasoei urtarrilaren 15ean bidaliko zaie komunikazioa.
  • Barne oharrak: Tutoreak familiari komunikatu beharrekoa barne oharren bitartez jasoko du. Horretarako, irakasleek dagokion ikasgaiaren barne oharrak sartu beharko dituzte urtarrilaren 17rako. Hemen duzue laguntza bideoa.

JPPen taula

Klaustroan aipatu bezala, JPPen taula eguneratua izatea oso garrantzitsua da, baita JPPa zein ikasgaietan irekita duen adieraztea ere X baten bidez.

Ebaluazio bileretako akta

Abenduan aipatu bezala, ebaluazio bileretako aktak Inikara igo behar ditugu, koordinatzaileari bidaltzeaz gain. Oraindik gela batzuetako ebaluazio bileretako aktak igo gabe daude. Honako hauek dira pausuak:

Tutore bezala – Jarraipena – ebaluazio bilerak – Gehitu

Santa Ageda

Aurten, aspaldiko partez, Santa Ageda bezperan koplak abestuko ditugu. Azken urteetan asteburuan tokatu delako egin ez badugu ere, aurten otsailaren 4an, arratsaldez, ikasleekin koplak kantatzera aterako gara baserriz baserri. Eguneko antolaketa aurrerago adieraziko badizuegu ere, informazio hau partekatu nahi dizuegu. Hona hemen kantatuko ditugun koplen letrak, ikasleekin entseatzen joateko: SANTA AGEDA eta OLES OLES (letra eta bideoa).

Egun horretan ikasleek ekarri beharko dute: makila, txapela eta eta lepoko zapia.

Inauteriak

Oraindik urruti ikusten dugun arren, hasiak gara inauterietako antolaketarekin. Askok dakizuen bezala, aurtengo herriko gaia musika taldeak da eta guk euskal musika taldeetara jo dugu. Hau da maila bakoitzari egokitu zaion taldea:

  • LH1: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots
  • LH2: Zetak
  • LH3: Euskal Rocka
  • LH4: Neomak
  • LH5: Janus Lester
  • LH6: Hemendik at

Irakasleak aukeran izango dugu: mozorroa ikasleekin batera edo bakoitzak nahi duena. Mozorroen xehetasun gehiago aurrerago bidaliko ditugu.

Ostiraleko ikuskizunerako koreografiak egiteko laguntza beharko genuke. Animatzen dena jar dadila kontaktuan arduradunekin:

  • Hazten: Ibane
  • Heltzen: Maitane S.

Heltzenekoen kasuan, gela bakoitzeko 2 ikasle ere beharko genituzke koreografia sortzeko.

Asteko kanta

Datorren astean, Duplaren “Tirikitrauki” abestia entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Urtarrileko klaustroak: 2023-24 ikasturteko kontuen azalpena eta matrikulazio-jaitsierari, kontzertuei eta finantziazioari buruzko datuak eta zifrak

Otsailaren amaieran egin ohi den Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren aurretik eta datorren ikasturteko matrikulazio-kanpaina martxan jartzear, urtarrileko klaustroetan, besteak beste, 2023-24 ikasturteko kontuen azalpena eman eta matrikulazio-jaitsierak Eusko Jaurlaritzak esleitutako kontzertazioetan eta finantziazioan duen eraginari buruzkoak aipatuko dira.

URTARRILEKO KLAUSTROAK

  • HH: urtarrilak 14 (16:45)
  • LH: urtarrilak 23 (13:30)
  • DBH: urtarrilak 13 (14:40)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (urtarrilak 14, 16:45)

Matrikulazioa 2025-26: hainbat ohar

HAINBAT DATA ETA INFORMAZIOA ZABALTZEKO LAGUNTZA-ESKAERA

2025-26 ikasturteko matrikulazio-kanpainak badu data eta zuen inguruan interesa izan dezakeen edonori Ikastolari lotutako ondorengo informazioa helaraztea eskertuko genizueke.

  • 2025-26 ikasturterako matrikulazio-garaia: otsailak 3-14
  • Ate irekiak (HH): urtarrilaren 21ean (euskaraz) eta urtarrilaren 23an (gaztelaniaz), 17:30ean Esmalterian
  • Talde txikitako bisitak (HH) eta bakarkako hitzorduak (HH, LH eta DBH): oreretaikastola.eus/ezagutu-gaitzazu
  • Informazio gehiagorako: 943 52 03 97 edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus

KARTEL “PEGADAK”

2025-26 matrikulazio-kanpainako kartelen “pegadak” egiteko garaia heldu da. Etapetako arduradunen bitartez jasoko dituzue gaiaren gaineko irizpideak eta xehetasunak.

Lino Berria martxan da!

Lino Berriko eraberritze-lanak aurreikusitako epean egin dira, ikasturteko lehen hiruhilekoan. Eguberriko oporretan egin ditugu azken obra-lanak, eta atontze- eta betetze-lanak hainbat familia eta langileren artean (bide batez, eskerrak denei hemendik). Oporren aurretik esan bezala, HH4 eta HH5eko ikasleek eraikin berrian ekin diote bigarren hiruhilekoari.

Bide batez, aurreko batean esan bezala, gogoratu Lino Berriaren inaugurazioa urtarrilaren 24an  (Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean) egingo dugula. Ostirala da eta arratsaldeko hitzordua izango da. Gorde eguna agendan 🙂

HIZPRO | Urtarrileko kalko okerra

Eskuragarri duzue urtarrileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Bideoa eta posterra topatuko dituzue bertan, geletan landu ahal izateko. Pasa den hilabetean bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.

Blaitu – Euskaraz Bizi | Ikasturteko lehen Erronkak saioak baditu irabazleak

Astelehenetik (urtarrilak 13) aurrera, Blaitu Klubaren atarian ikusgai izango duzue ikasturteko lehen Erronkak saioko sari banaketaren bideoa. Ikasleek bidalitako bideo guztiak ikusi ahal izango ditugu bertan, beraz, tutore bakoitzak bideoa jarri dezala gelan. Ea datozen erronketara ikasle gehiago animatzea lortzen dugun!

Erronkak saioko txalentxaren irabazleak Anje, Lide eta Peru Arana Briñas anai-arrebak izan dira eta  lehiaketako garailea, berriz, Iraia Vallejo Castellvi. Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei!

Mediku-azterketa orokorra egiteko aukera baja luzeen ostean

Urteroko mediku azterketa orokorraz gain, Lan Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legearen 22. artikuluan zehazten denari jarraiki, epealdi luzeko baja baten ostean, aitatasunari edo amatasunari lotutakoa ez denean, langileak aukera izango du mediku-azterketa bat eskatzeko. Epealdi luzetzat hartuko da, gutxienez, bi hilabete egin direnean bajan.

Horrelako kasu batean azterketa egin nahi izatekotan, langileak dagoeneko alta hartuta egon beharko du eta, ahal dela, alta hartu eta lehendabiziko egunetan egitea komeni da. Eskaera (edo ukazioa) alta-agiria helarazteko inprimakia betetzean egin behar da (langile atariko ezkerraldeko lasterbideetako “altak eta bajak” botoitik).

Gaiari buruzko informazio gehiago, langile atariko informazio praktikoa atalean.

Bikain ziurtagiria eta Kudeaketa Aurreratuari Diploma berritu ditu Ikastolak

Ikastolak Kudeaketa Aurreratuari Diploma eta Bikain ziurtagiria berritu berri ditu; Eguberriko oporren aurretik izan zen, abenduaren 11n eta 18an hurrenez hurren.

Lehendik ere bazituen Ikastolak ziurtagiri horiek eta orain, urte batzuen ostean, berriz berritu ditu. Eusko Jaurlaritzak ematen duen Bikain ziurtagiriaren asmoa erakundeetako euskararen erabilera- eta kudeaketa-maila neurtu eta aitortzea da. Goi mailakoa da Ikastolak erdietsitako Bikain ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek banatzen dituzten Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarien helburua kudeaketa arloan aurreratuen dabiltzan erakundeen lana, esfortzua eta konpromisoa aitortzea da. Diploma mailakoa da Orereta Ikastolak jaso duen aintzatespena. Berrogeita hamalau diploma banatu dira 2024an, horietatik bost izan dira hezkuntza arloan jarduten duten erakundeentzako, eta horietako bat, esan bezala, Orereta Ikastolarentzako.

Hala bukatu genuen 2024a: lanean jarraitzeko indarrez eta bultzadaz. Eta 2025ean ere hala jarraituko dugu: aurrera egiteko gogoz!

Alazne Iriarte lankideak erretiroa hartu berri du

Urte luzez LHko irakasle izan den Alazne Iriartek erretiroa hartu berri du, ez da Ikastolara itzuli Eguberriko oporren ostean. Mila esker egindako ahalegin eta lan guztiagatik eta bizimodu berri on, Alazne!


ETAPA ARTEKOAK


DBH | Hedatze programa: Familien ogibideak ezagutzeko saioak familien eskutik

Jardun jarraiarekin batera heldu zen DBHra Hedatze programa, orain jada urte batzuk. Bazkalostean egiten dira jardun akademikotik haragoko hainbat gai eta jarduera landu eta eskaintzea helburu duten Hedatze saioak. Oraintxe lehenengoz, aurtengo urtarrilean, eskaintza horretara gehitu dira familien ogibideak familien eskutik bertatik ezagutzeko saioak.

DBH-Batx | Euskal Olinpiadak 2025

Orain bi urte hasitako bideari jarraiki, Euskal Olinpiaden hirugarren edizioa egingo dute gaur Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH 4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailakoek elkarrekin, hiru ikastolen arteko harremanak eta loturak estutzeko helburuarekin.

Batx | Eguberriko Topaketa 2024

Pasa den abenduaren 23an egin zen Oiartzoko 2024ko Eguberriko Topaketa Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Langile atarian (albisteen atalean) duzue ikusgai argazki-galeria.