ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
9: Axier Luluaga
Asteko ekintzak: Ikus Calendar
- LH2: Amazonia gara
- LH1: Dinosauroen proiektua
Gabon kantak
HEMEN duzue gabon abestien errepertorioa.
Eguberriko elkarkidetza saioak
Abenduaren 16an eta 17an, baserrian, DBHko ikasleen eskutik jasoko dituzte LH1-2ko ikasleek saio hauek.
*Xehetasun gehiago Calendarren
Eguberri bezperako kalejira: abestien entsegua
Urtero bezala, abenduaren 24an, kantatzera aterako gara herriko kaleetara. Hori dela eta, datorren abenduaren 16an entsegua izango dugu.
*Xehetasun gehiago Calendarren
Oarsoaldeko Hitzak antolatutako I. Komiki Sariketa
Oarsoaldeko Hitzak antolatutako I. Komiki Sariketaren saridunen zerrenda argitaratu berri dute eta horien artean gureak diren bi ikasle ageri dira: Maren Munarriz (LH2B) eta Elaia Zabalo (LH5C). Zorionak biei!
Bestalde, antolatzaileen aldetik jasotako eskertza eta zorion mezua helarazi nahi dizuegu, “hartutako lanagatik, haurrak euskararen inguruan hausnartzen jartzeagatik eta komikia egiteko tartea hartzeagatik”. Eskerrik asko!
“Mihiluze haurren programa” berezira, publiko gisa
Datorren asteazkenean, abenduaren 11n, Heltzeneko Blaituko ordezkariak eta LH5eko 18 ikasle Miramongo EITBren egoitzara joango dira “Mihiluze Haurren Programa”ren grabaketa ikustera. Autobusa 15:00etan hartuko dute Ikastolatik eta itzulera 19:30ean izatea aurreikusten da Niessengo biribilgunera.
Asteko kanta
Gabonak gerturatzen ari diren honetan, abenduaren 9tik aurrera, Gabonetako abestiak entzungo ditugu.
- Olentzero: https://www.youtube.com/watch?v=hrS_Isjlu4g
- Ole-olentzero: https://www.youtube.com/watch?v=T05a8M8TGqY
- Mari Domingi: https://www.youtube.com/watch?v=4pv-nRwcmHs&list=PL_8egW9eqpbPK8UNry2F006A4007ByQf0
- Olentzero ta Astoa: https://www.youtube.com/watch?v=H2tFdCqaZdg&list=PL_8egW9eqpbPK8UNry2F006A4007ByQf0&index=3
IKASTOLA MAILAKOAK
Orereta-Oiartzoko Gabonetako saskiak
Ohiturari jarraituz, aurten ere DBHko eraikinean Orereta-Oiartzoko Gabonetako saskiak zozketatuko ditugu. Ikastolako langile guztiak izena ematera animatu nahi zaituztegu!
Zozketa abenduaren 20an egingo da eta horretarako,10€ jarri behar dira. Parte hartu nahi baduzue, ondorengo galdetegia bete, mesedez. Horretarako azken eguna abenduaren 9a izango da. Ondoren, abenduaren 10a, dirua jasotzeko azken eguna.
Etapa bakoitzean arduradun batek jasoko du dirua, hortaz, harengana hurbildu eta dirua emaiozue, beranduenez, abenduaren 10ean.
DIRUA JASOTZEKO ARDURADUNAK
- HH: Ainara Irasuegi edo Amaia Pascua
- LH: Maialen Iribarren
- DBH: Nerea Laurenz
- BATX: Janire Urrestarazu
Mila esker eta… Zorte on guztiei!
ETAPA ARTEKOAK
HH4 | ¿Zazpi antxumeen ipuina ala hamaika aukeraren liburua?
Zazpi antxumeen aitzakian, artaburu, arto ale eta irin artean pasa dituzte azken asteak HH4n, hamaika esperientziaz gozatzen.
Lehendabizi, zazpi antxumeen ipuina landu dute. Ondoren, irina nola egiten den ikustera joan dira Fanderiako Errotara, ipuinean otsoa bezala. Ostean, artaburuak Ikastolara ekarri eta esperimentazio txokoan aletu dituzte, baita lokotxekin jolastokian jolastu ere. Amaitzeko, arto aleekin palomitak eta ikasle batzuen izebekin eta aitarekin taloak egin dituzte, txokolatez bete eta hamaiketako goxo-goxoa egiteko. Ikusi hemen laburpen bideoa.
DBH4 | FICAB zinemaldi arkeologikoan Arditurriko trenbidea film laburrarekin
DBH 4. mailako ikasle talde batek Arditurriko trenbidea film laburra egin eta Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan parte hartu du. Kazetari-arkeologo edo arkeologo-kazetari, ez dakigu oso ongi zein paper jokatuz, zizela eta mailua hartuta, Arditurriko trenbidea film laburraren egileei elkarrizketa egin diegu. Irakurri elkarrizketa osorik langile atarian (albisteen atalean).
BESTELAKOAK
Kilometroak 25 aurkeztu berri dute
Pasa den ostiralean aurkeztu zuten 2025eko Kilometroak. “Salto-saltoka” lelopean ospatuko da hurrengo urteko urriaren 5ean Elgoibarren. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.