HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.11.22)


ETAPA MAILAKOAK


 MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

29: Alazne Iriarte eta Uxue Louvelli

Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH5-6: Bakarkako guraso bilerak hasi
  • LH5: Orain prebentzioa
  • LH5-6: Emantik

Dislegiko formazioa

Dislegiren formazioan erabilitako tresna eta baliabide guztiak karpeta honetan dituzue eskuragarri.

Azaroak 25

Azaroak 25 emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna denez, hemen daukazue astelehenean, egunean bertan, zuen ikasleekin gelan lantzeko hezkidetza lantaldearen proposamena.

Matrikulazioa

Gure ikasleek HH2 edota HH3ko geletan hasteko adinean dauden anai-arrebarik ba ote duten jakitea beharrezkoa zaigu. Mesedez, bete taula hau datu horiekin osteguna (azaroak 28) baino lehen.

Euskararen eguna GIROTZEN

Datorren astean, Euskararen Eguna girotzeari ekingo diogu Oarsoaldeko Hitzak antolatu duen I. Komiki Sariketan parte hartuz. Dokumentu honetan izango duzue Komunitate Proiektuan edota Euskaran (Heltzenen) edo Proiektuan (Haztenen) burutu beharrekoa.

Euskararen Egunerako hainbat ohar

Abenduaren 3rako prestatutako egitaraua datorren asteko oharretan xeheago izango duzuen arren, aurretik bi ohar eman behar zaizkie ikasleei:

  • Batetik, karaokean kantatu beharreko abestia zein den esango diegu, entsaiatzen joan daitezen: A taldekoek ETS-ren Abuela maitia / B taldekoek Bulego taldearen Bueltan da / C taldekoek Hemendik at-en Eskutitza / D taldekoek Izaroren Errefuxiatuena
  • Bestetik, arratsaldean mahai-jokoetan aritzeko aukera emango diegunez, pixkanaka hauek ekartzen joan daitezen eskatuko diegu.

Asteko kanta

Azaroaren 25ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatuko denez, datorren astean Denok zu! abestia entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Oiartzoko patronatua: azaroko bileraren deskargua

Azaroaren 20an egin zen Oiartzoko patronatuaren ikasturte honetako lehen bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasuna Badalab eta Fikzio Fabrikaren Kutxaz Kanpo egitasmoko “Elkarlana eta arnasestua” jardunaldia da. Langile atarian dituzue xehetasunak.

Negulekuak 2024: izena emateko epea zabalik abenduaren 8ra arte

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra egingo dira aurten.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegiak hemen dira

Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegiak heltzear dira Ikastolara. Datorren astean jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean. Jasotzean ordaindu beharko dira eskudirutan (12€/egutegia).

Errrigora: udazkeneko kanpainako saskiak hemen dira

Datorren astelehenean (azaroak 25) iritsiko dira kutxak Ikastolara. Eskaera egin eta Ikastolan jaso nahi duzuela esan duzuenek asteazkenetik (azaroak 27) aurrera jaso ahal izango dituzue hala dagokizuen ikas-etapan/sailean.


ETAPA ARTEKOAK


Blaitu – Euskaraz Bizi | Ikasturteko lehen Blaitu MHLZ lehiaketa azaroaren 26tik abenduaren 3ra

Blaitu Klubak ikasturteko lehen “Blaitu MHLZ lehiaketa” antolatu du, azaroaren 26tik abenduaren 3ra. Euskararen Egunaren bueltan, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Azaroaren 26tik abenduaren 2ra bitartean, “Blaitu MHLZ” jolas bat eskainiko da egunero Ikastolaren webguneko Blaitu Klubeko atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jokatuko den lehiaketa handirako. Abenduaren 3ko lehiaketako irabazleak IrisarriLand parkerako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat. Langile atarian dituzue xehetasun gehiago eta lehiaketan parte hartzeko aukera. Animatu eta parte hartu, eta anima itzazue ikasleak ere parte hartzera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

DBH | Esaduzu proiektuarekin, Gizarte Zientzietako mintegia Serbian

Ikastolen Elkartearen bitartez, DBHko irakasle Egoitz Sayar Serbiako Leskovac herrian izan zen azaroaren 14tik 17ra, EuroClio erakundeak antolatutako SENSEI konferentzian. Topaketan, hezkuntza inklusiboa eta hori lantzeko praktika onak izan zituzten hizpide. Egoitzek memoria historikoa eta inklusibitatea nola uztartu azaldu zuen DBH 4. mailan Gizarte Zientziak mintegiak 36ko Espainiako gerra zibilaren testuinguruan landu ohi duen Esadazu proiektua aurkeztuz, beste herrialdeetako entzuleei aniztasunari dagokionez izan ditugun erronken aurrean horren gai sentikorretan nola jokatzen dugun plazaratuz. Egoitzen parte-hartzea oso arrakastatsua izan zen, interes handia piztu zuen bertaratu ziren eragileen artean. Eskerrik asko Egoitzi eta Esadazu proiektua dena izateko zuen hondar aletxoa jarri duzuen Gizarte Zientzietako zein beste mintegi batzuetako lankide denei!