HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.09.13)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • HELTZEN: Bidaideko zerrendak
  • LH2: Aitzetako txabala
  • LH4: Atlantikaldia
  • LH5: Zubieta
  • LH6: Guapadalupe
  • LH: Arduretan izena ematea

LHko brigadak

Hemen ikasturte honetarako prestatu ditugun brigaden dokumentua duzue.

  • Hazten: patioan topatzen dituzten hondakinak biltzea eta horiek sailkatzea. Aurrez edo ondoren gaiaren inguruan hitz egin, hausnartu, gela bezala konpromiso batzuk hartu…
  • Heltzen: Ikasgela bi taldetan banatu. Batzuk, irakaslearen laguntzaz, lehen solairuan pilatzen den plastikoa beheko auzoko edukiontzietara eramango dute. Besteek, bitartean, Añabitarten dauden edukiontzi marroi guztiak goiko eremuan bilduko dituzte. Edukiontzietan dagoenari erreparatu eta konpostagailura bota behar ez dena atera beharko dute. Ondoren, irakaslearen laguntzaz konpostagailuko lana egingo dute.

Ardurak

Gogoratu arduren taula ere bete behar dugula. Oraindik zenbait hutsune betetzeke daude.

Bestalde, denon ardura da ateratzen garenean korridoreetako argiak itzaltzea, ateak edota leihoak ixtea. Egunero eraikina argiak piztuta eta ateak zabalik gelditzen direla joaten gara etxera.

Asteko kanta

Datorren astean Atlantikaldia ospatuko dugunez, “Marean” abestia entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Langile ataria: lan arriskuen prebentzio plana gehitu dugu

Quirón Prevención-ek egina zuen Ikastolako lan arriskuen prebentzio plana, baina gaztelaniaz. Euskaraz eskatu genuen eta orain jaso dugu. Langile atariko informazio praktikoa atalean duzue ikusgai, lan arloari dagokion dokumentu eta baliabideen zerrendan.

Lan arriskuei lotutako dokumentu garrantzitsuenetakoa da prebentzio plana eta aintzat hartzea eskatzen dizuegu; esan bezala, langile atarian duzue eskura hala behar duzuenerako.

Langile ataria: hainbat dokumentu eta politika garrantzitsu

Ikasturte hasiera aprobetxatu nahi dugu langile atariko informazio praktikoa atalean dauden hainbat dokumentu eta baliabide garrantzitsu gogoratzeko. Informazioaren segurtasunerako eta datuen konfidentzialtasuna bermatzeko irizpide eta jarraibideez, eta lan arriskuen eta jazarpenaren prebentzioari lotutakoez ari gara. Ikastolaren funtzionamendu eta elkarbizitza egokirako garrantzitsua da dokumentu eta baliabide horiek gogoan eta presente izatea gure eguneroko jardunean.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, besteak beste, Ikastolen Elkarteko ikastaro eta jardunaldiak topatuko dituzue.

Ikastola Ereduari lotutako urtez urteko prestakuntza eskaintzea da Ikastolen Elkartearen xedea. Langile atarian EHIren prestakuntza-eskaintza eguneratua topatuko duzue.


ETAPA ARTEKOAK


LH2 – LH3 | Hamaiketako osasuntsua: ohitura onei eutsi egin behar zaie!

Ohitura onei eutsi egin behar zaie, ikasturte batetik bestera ere bai. LHko ostiraletako hamaiketako osasuntsuei, adibidez, dudarik gabe 🙂

Iaz LH 2. mailan zeuden ikasleek hamaiketako osasuntsuaren proiektua landu zuten ikasturtearen erdialdean. Dieta osasuntsuaren garrantziaz eta horrek gure osasunerako dituen onurez aritu ziren. Lan- eta ikasketa-prozesu horretan, Ikastolako guraso den Esther Aguado dietistaren bisita ere jaso zuten. Harekin hainbat ikaslek Ikastolara ekartzen zituzten hamaiketakoak behatu zituzten eta, besteak beste, hamaiketako osasuntsuaren erronka LHko gainontzeko ikasleei ere zabaltzea adostu zuten. Hala, pasa den otsailean, LH2koek ostiralak fruta egunak izatera animatu zituzten LHko ikasle zein langile guztiak. Eta geroztik, horretan darraite: ostiraletako tupper-ak ttutti frutti osasuntsuak izaten!

Hamaiketako osasuntsuen bultzatzaile izandako ikasleei elkarrizketa egin diegu beren ahotik xehetasun gehiago jasotzeko asmoz. Langile atarian duzue irakurgai (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


2024-25 ikasturte hasiera Euskal Herrian

Euskal Herriko ikasturte hasieraz ikuspegi orokorra izateko interesgarria irudituta, hona hemen Berria egunkariko hiru albiste Ipar Euskal Herriko, Nafarroako eta EAEko kurtso hasierez.