HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.06.07)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • Heltzen: Ebaluazioa
  • LH6: UEK bilera
  • LH5: EmanTik bilera
  • LH: Eskolaz kanpokoen ikuskizuna
  • LH: Klaustroa
  • LH4: Antzerkia
  • LH1: Elkarkidetza DBHn

Ekainak 14

  • Bakarkako txostenak: 2., 4. eta 6. mailako tutoreek bete beharko dituzte.
  • Taldeko argazkiak: 4-5 argazki karpeta honetan sartu behar dira.
  • Udako proposamenak: Dokumentu honetan egin behar dira aldaketak.
  • Hazteneko materiala: HEMEN gorde.
  • Heltzeneko materiala: HEMEN gorde.

Udako errefortzua

Gogoratu, irakasgaian maila apala daramaten ikasleei udako errefortzua emango diegula. Irailean egina ekartzea ez dute derrigorrezkoa izango eta guk ere ez ditugu zertan zuzendu beharko.

Ikastola Eguneko balorazioa

Ikastola eguna pasata, balorazioa egiteko garaia iritsi da. Hona hemen horretarako galdetegia. Eskerrik asko egindako lan guztiagatik!

Goizetako ordutegiak INIKAN

Gogoratu, datorren astetik aurrera ordutegiak aldatuko zaizkigula, baita zaintza orduak ere. Horregatik, Inikan goizetako ordutegia erregistratua izan behar dugu, batik bat, sortzen diren hutsuneak zaintzen bitartez betetzeko. Hementxe dituzue eskuragarri.

Blaitu Kluba

Blaitu Klubak euskararen erabilera hauspotzea du helburu, bai ikasleen artean eta baita komunitate osoan ere. Xede hori lortzen laguntzeko zuen balorazioa oso lagungarria izango litzaiguke, datorren ikasturtean beharrezko doikuntzak egin ahal izateko. Honenbestez, galdetegi hau betetzea eskertuko genizueke.

Horrez gain, datorren asteartean argitaratuko da Erronkak programaren 3. saioan jasotako erantzunak biltzen dituen bideoa. Oraingo honetan, asko izan dira, txalentxean parte hartu duten ikasleak, beraz, geletan programa ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Bestalde, bideoa ikustean jakingo duzue nortzuk izan diren sarituak txalentxean eta lehiaketan. Hitz egingo dugu sariak egokitu zaizkien ikasleen tutoreekin sariak helarazteko.

Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

Udalekuak

Urtero bezala udalekuek LHko gela batzuk erabiltzeko beharra dute. Lehenengo pisuan, erdi parean dauden lau gelak erabiliko ditugu. Alegia: 1. mailakoen plaza, 2B taldeak erabili duen gela, 2A taldeak erabili duen gela eta LH2koen plaza. Horiez gain, psikomotrizitate gela eta gimnasioa ere erabiliko dituzte.

Ekainaren 24an hasiko dira udalekuak, beraz, egun horretarako gela hauetan babestu nahi ditugunak babestu egin beharko ditugu.

Auzolana

UKPan jasoa dugun bezala, auzolanean aritzearen balorea ere ikasleekin landu nahi dugun balorea da. Beraz, ekainaren 10etik 19ra auzolanean aritzeko zereginak hauek dira:

  • LH6: Erriola guneko baliabideen prestaketa (sardexka, laban eta ahozapiak)
  • LH5: Erriola guneko baliabideen prestaketa (sardexka, laban eta ahozapiak)
  • LH4: Espazio komunen txukunketa (areto nagusia, liburutegia, musika gela, kafe gela, plastika gela, korridoreetako armairuak…)
  • LH3: Kanpo espazioaren garbiketa
  • LH2: Espazio komunen garbiketa eta antolaketa (plaza)
  • LH1: Espazio komunen garbiketa eta antolaketa (plaza)

Gogoratu gelak hustu eta txukundu behar ditugula. Mahaiak eta aulkiak garbi utzi behar ditugula eta irakasleok irakasle gelak ere hustu eta txukun utzi behar ditugula.

Sortaldeetan ere auzolanean aritzeko lanik aurreikusten baduzue eskatu laguntza (jolasgaraietako kutxak, Olentzero eta Mari Domingiren errestaurazioa…)

Agurra

Ekainaren 19a ikasleen azken eguna izango denez, komeni da azken orduan tutorea izatea bere tutoretzapeko gelan egongo dena. Ordutegietan kontutan hartzea eskatzen dizuegu.

Asteko kanta

Ekainaren 16an Olarizun Araba Euskaraz ospatuko da. Aste osoan zehar aurtengo MUGAEZIN Eh, Mertxe! kanta entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


2024-25 ikasturteko behin betiko eskola-egutegia

2024-25 ikasturteko HH, LH eta DBHko behin betiko egutegiak hemen dituzue ikusgai, Ikastolako Hezkuntza Batzordearen onarpenarekin eta Hezkuntza Sailaren oniritziarekin. Haur Eskolako eskola-egutegia oraindik ez dago borobildua, itxi bezain pronto emango dizuegu haren berri. Lan-egutegien berri ere hurrengo asteetan emango dizuegu.

Itxi beharrekoak ixtean jarriko dugu guztia langile atarian (gainaldean ezkerrean dauden ikonoetan).

Ikastolak urrezko Bikain ziurtagiria erdietsi du

Otsailean adierazi genizuen Ikastolak Bikain ziurtagiria (Eusko Jaurlaritzaren euskararen kalitate ziurtagiria) izateko eskaera egina zuela; azken urteetan ez duela berritu lehendik zuena eta horri heldu zitzaiola. Hala behar diren txostenak aurkeztu eta ebaluazio-prozesua pasa ostean, aste honetan jakin dugu urrezko Bikain ziurtagiria erdietsi duela Ikastolak, maila goreneko ziurtagiria, hain justu. Eskerrik asko lan honetan ibili zaretenei!

Ikastolaren Eguna 2024: eskerrik asko!

Ikastola Eguna pasa berritan, larunbateko festan modu batera edo bestera parte hartu eta ospakizuna posible egin zenuten denei eskerrak eman nahi dizkizuegu. “Elkarrekin”, horixe izan zen larunbatekoa laburbiltzeko hitza; jarri nahi diozuena eta nahi adina aurretik edo atzetik.

Langile atarian (albisteen sailean) duzue larunbatekoaren laburbilduma. Datorren urtean, gehiago!

Kilometroak 2024: Tanta zozketa-txartelak

Aurtengo Kilometroak Eguna urriaren 6an ospatuko da Azpeitian, Ikasberri Ikastolak antolatuta eta haren alde.

Ikastolok, Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren alde egiten eta hura egikaritzen jarraitu ahal izateko, bultzada ekonomikoa behar izaten jarraitzen dugu. Urtero egiten den Tanta zozketa-txartelen salmenta da Kilometroak eta Ikastolen aldeko beste jaien diru-iturri nagusietako bat; arropa-salmentarekin batera. Horregatik, elkartasun keinu gisa, langile bakoitzak zozketa-txartel bat jaso genuen martxoan.

Tanta zozketa-txartelen zozketa ekainaren 21ean egingo da eta zenbaki sarituak 60.000€ jasoko ditu. Zozketa-eguna iristear denez, azken gonbidapena egin nahi dizuegu Ikastolako langileei Tanta txartelen bat gehiago erosteko. Animatuz gero, pasa zaitezte Añabitarteko edo Esmalteriako Ikastolaren bulegotik txartelak zuzenean bertan erostera.


ETAPA ARTEKOAK


DBH1 | Euskal Olinpiadak, Ziburun

DBH 1. mailako ikasleak Ziburun dira gaur Piarres Larzabal kolegioko ikaskideekin euskal olinpiadak egiten. 12:30ak arte ariko dira olinpiadetako desafioetan, eta ostean elkarrekin bazkalduko dute Ziburuko Ikastolan bertan. Astea amaitzeko modu ederra!