HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.05.10)


ETAPA MAILAKOAK


1.- MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

12: Ainhitze Larrañaga

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Bakarkako guraso bilerak
  • Hazten: Guraso bilera orokorrak
  • LH3-6: Taldekatzeak egiten hasi
  • LH6: Gureak bisita
  • LH1: Aitzetako txabala
  • LH: Sortaldeen balorazioa

Taldekatzeak

LH3. eta 6. mailetan taldekatze berriak egiten hasteko garaia iritsi da. Gutxi gorabehera ekainaren 19rako taldekatzeak eginak beharko genituzke. Taldekatze berriak dokumentu honetan jaso, mesedez. Gogoratu taldekatzeak egiteko irizpide hauek darabilzkigula:

  • Hizkuntza
  • Generoa
  • Hezkuntza Premia Bereziko ikasleak
  • Maila akademikoa

LH6ko irakasleek dokumentu honetan jaso, mesedez.

Baratzea

Azken aldian, ikasleek baratzeko lana hondatzen dute. Hori dela eta,  jolasgaraian, baserri inguruan ibiltzea egokitzen zaigunean, honetan ere arreta jartzeko eskatu nahi dizuegu.

Blaitu Kluba – Erronkak 3: unitate didaktikoa

Ohar orokorretan irakurriko zenuten bezala, astelehenean Erronkak programako 3. saioa argitaratuko da Blaituko atarian. Honen lanketarako, unitate didaktiko txiki hau prestatu dugu datorren astean, egoki ikusten duzuen momentuan, gelaratzeko.

Zubiak Eraikiz-Musikaste 

Aurreko astean aurreratu genizuen bezala,  LH1, 2 eta 3. mailako ikasleek maiatzaren 23an izango duzue Ipar Euskal Herriko lagunekin elkartzeko aukera.

Hortaz, Jon Alustiza, Naroa Otamendi, Arantza Garmendia, Alaitz Lete eta Kristina Gonzalezen geletako kideek aipatutako egunean, Musikasteko kontzertuaz gozatu ondoren, Ikastolan bazkalduko dute idazlagunekin batera.

Gogoratu LH4 eta 5eko taldeek zuen kabuz hitzartu behar duzuela hitzordua Ipar EHko lagunekin.

Gurasoekin hitzorduak: balorazioa eta hobekuntza proposamenak

Datorren ikasturteari begira, gurasoekin izaten ditugun hitzorduen datak pentsatzen gabiltza eta horretarako, zuen iritzia beharrezkoa ikusten dugu. Galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, aurtengo datak baloratzeko eta hobekuntza proposamenak egiteko. Eskerrik asko aldez aurretik!

Asteko kantak

Maiatzaren 17an, HOMOFOBIAREN, LESBOFOBIAREN ETA TRANSFOBIAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, datorren astean abesti hau entzungo dugu:

Maiatzaren 17a «mobilizazio orokor egun» bat izan dadin dei egin dute Bernat Etxepareko ikasleek, ‘Azterketak Euskaraz’ aldarrikatzeko. Honen harira kantu hau entzungo dugu:


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: Irale 2024-25 (irakasleentzako)

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, 2024-25 ikasturteko Irale programaren gaineko xehetasunak topatuko dituzue. Datorren ikasturtean Irale programan parte hartu nahi duen irakasleak bere etapako zuzendaritza-taldeari eman behar dio horren berri. Maiatzaren 24a da horretarako azken eguna. Ostean, eskaerak aztertu eta hala dagokion arduraduna eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarriko da.

Blaitu Kluba: Erronkak saioaren 3. programa martxan, maiatzaren 13tik aurrera

Blaitu Klubeko Erronkak programaren 3. saioa (ikasturte honetako azkena) maiatzaren 13an estreinatuko da Blaitu Klubaren atarian (langile ataritik ere hel zaitezkete bertara). Ekainaren 3ra arte egongo da martxan eta, ohi bezala, saria duten lehiaketa zein txalentxa izango ditu.

Erronkak programaren 3. saioko txalentxean parte hartzeko euskarari lotutako kopla edo bertso txikiak sortu behar dira. Lehiaketan, berriz, aurreko bi saioetan moduan, lau arrastoren laguntzaz ezkutuko hitza asmatu beharko dute parte-hartzaileek.

Erronkak programa Ikastolako komunitate osoari zuzendutako edukia da, langile zein familia, HHkoa, LHkoa nahiz DBHkoa izan. Ikastolan nahiz etxekoekin, bideoa ikustea, jolastea eta erronketan parte hartzeko edukia sortu eta Blaitu Klubarekin partekatzea da helburua.

Animatu eta parte hartu Blaituren Erronkak programan, eta animatu ikasleak eta familiak ere gauza bera egitera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


BESTELAKOAK


“Aldatu gidoia euskararen alde” mobilizazioa maiatzaren 18an, Gasteizen

Aldatu Gidoia mugimenduak mobilizaziorako deia egin du, Eusko Jaurlaritzari eta EITBri euskara erdigunera ekartzea eta euskararen aldeko politikak egitea eskatzeko. Protestarako hitzordua maiatzaren 18an jarri dute, 17:30ean Gasteizko Foru Plazatik abiatuta.

Deialdiarekin bat egin dute hainbat sindikatuk, eragilek, elkartek eta talde euskaltzalek; tartean, Ikastolen Elkarteak eta Ikastolok ere bai. Beraz, Orereta Ikastolako langile eta familiak ere gonbidatu nahi dira mobilizazioan parte hartzera.

Hainbat artikulu interesgarri