HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.02.23)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

27: Leire Mañes

28: Marian Goenaga

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH 3: Orkestra sinfonikoa
  • Bertso idatzien txapelketa
  • LH: Busti! programa

Practicum

Amaiur Olaizek, Maialen Iribarrenekin praktikaldia egiten ari denak, datorren astean amaituko du practicuma. Eskerrik asko zure laguntza eta prestutasunagatik.

Digitalizazio plana

B2: printzipioz, klaustrokide guztiek izango dute egiteko gonbita (B1 egiteko jasotako bide eta modu berean). B2 egitea ez da derrigorrezkoa izango, adierazita dagoen bezala. B2 derrigorrezkoa izango da datorren ikasturtean. B2 datak: martxoak 4 – maiatzak 15.

MoreretaON

Datorren martxoaren 8an, ostirala, Emakumearen nazioarteko eguna aldarrikapen eguna bihurtuko dugu Orereta Ikastolan.

Horretarako, iaz bezala, eguraldia lagun badugu, herrira jaitsiko gara. Etapa guztietako ikasle, langile eta irakasleok parte hartuko dugu eta gurasoei ere luzatuko zaie gonbidapena.

LHri dagokionez, datorren astean MoreretaON sortaldeak plangintzaren berri emango digu: ordutegia, ekintzak, proposamenak…

Hasi armairuan zer edo zer morea bilatzen… badator-eta MoreretaON!

Solasean eta autoebaluazioa

Gogoan izan autoebaluazioa betetzeko epea martxoaren 8an amaitzen dela, eta Solasean egiteko txanda ere har dezakezuela. Langile atarian dauzkazue biak.

Klaustroa

Gogoratu klaustroan erabilitako aurkezpenak calendarren dituzuela ikusgai.

Blaitu kluba: Busti! saio berria

Datorren astelehenean Busti! programaren 2. saioa argitaratuko dugu Blaitu Klubeko webgunean (langile ataritik ere hel zaitezkete). Gauzak honela, geletan programa berria ikusi eta honen inguruko lanketa txiki bat egingo dugu. Dagokion lanketa egiteko gida Calendarren izango duzue eskuragarri. Guztion ahaleginarekin, euskararen erabileraren olatu erraldoia sortzera goaz!

Kantatzen duen Ikastola ez da inoiz hilko!

Oraingoan proposamen batekin gatozkizue. Gure ikasleen euskal kanten ezagutza eza ikusita, astero euskal kanta tradizional bat proposatuko dizuegu. Ikasleekin gelan entzun eta ikastea da proposamena.  Megafoniatik ere entzuteko aukera izango dugu. Kantaren bat lantzeko gogoa baduzue, egin proposamena lasai.

Asteko kanta

Datorren astean kanta hauek izango ditugu entzungai:


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasuna “Sormena eta berrikuntza kultura eraikitzen” ikastaroa da. Langile atarian dituzue xehetasunak.

Matrikulazioa 2024-25: emaitzak

Gaur arratsaldean itxiko da 2024-25 ikasturterako matrikulazio-kanpaina. Anartzek, zuzendaritza-taldearen izenean, emaila bidaliko du emaitzen berri emanez.

2024-25 ikasturtea: baimen eskaerak 

2024-25 ikasturtea antolatzen hasteko garaia hurbiltzen ari denez, plangintza eta antolaketarik egokiena egin ahal izateko, langileen asmoen berri izan behar du zuzendaritza-taldeak. Horiek horrela, datorren ikasturterako aparteko eskaerarik egiteko asmoa izango bazenu, bete langile atarian topatuko duzun inprimakia. Martxoaren 10a da horretarako azken eguna.

Oiartzo: Patronatuaren otsaileko bileraren deskargua

Orereta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren eta Hezkuntza Batzordearen bilerekin egin ohi dugun gisan, hemendik aurrera Oiartzoko Patronatuaren bileren laburpenak ere eskura izango dituzue langile atarian (gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Oiartzoko Patronatuak otsailaren 21ean egin zuen hil honetako bilera eta eskura duzue laburpena langile atarian.

Erabilera bakarreko edalontzirik ez kafe-makinetan, hemendik aurrera

Ingurumen batzordeak proposatu eta Ikastolako zuzendaritza-taldeak hala onartuta, hemendik aurrera ez da erabilera bakarreko edalontzirik egongo Ikastolako kafe-makinetan. Norberak berea edota kafe-makinen alboan dauden edalontziak erabil ditzakezue.

Giltza elektronikoaren erabilera irizpideak eta gida, langile atarian

Aproposa eta baliagarria dela eta, Ikastolan sartzeko erabiltzeko ditugun giltza elektronikoen erabilera irizpideak eta gida langile atarian jarri dira (gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “informazio praktikoa” atalean, “hainbat dokumentu praktiko” erlaitzean).

Lilaton 2024: eman duzu izena Ikastolako taldean?

Lilaton-en parte hartzeko dortsalak agortu badira ere, agortu aurretik eskatu bazenuen eta oraindik Ikastolako taldean izena eman ez baduzu, azken horretarako garaiz zabiltza. Langile ataritik egin dezakezu. Anima zaitez!

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2024: langile bazkideei gogoratzea

Pasa den astean Inikaz bidalitako deialdian adierazten zen bezala, otsailaren 28an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Gogoratu Batzar Nagusian parte hartzeko ezinbestekoa dela aurrez izena ematea. Batzarrera joateko aukerarik ez baduzu, joango den beste bazkide baten esku utzi zure botoa. Izena emateko zein botoa delegatzeko aukera duzu langile atarian. Otsailaren 25a da izena emateko azken eguna; botoa delegatzekoa, berriz, gaur (otsailak 23).

Bide batez, jakizu, Aurrera! memoria 2024 (urtekaria) jada ikusgai dagoela. Langile ataritik hel zaitezke bertara ere.

Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) antolatu ditu Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak.

Bedatselekuak HH3-LH3 arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta aurten martxoaren 25etik apirilaren 5era izango dira. Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian (albisteetan) duzue informazio xeheagoa.


BESTELAKOAK


23.Korrika: herriko txosnan laguntzeko prest zaude?

23.Korrika martxoaren 23an (larunbata), gauez, pasako da herritik. Horren harira, herriko Korrika Batzordeak herri-bazkaria antolatu du egun horretan bertan. Bazkariaz gain, musika eta beste ekintza batzuk ere izango dira; tartean, taberna. Eta azken horretarako laguntza behar da: taberna muntatzen, desmuntatzen eta txandetan zerbitzatzen aritzeko, hain zuzen ere. Laguntzeko aukera izango bazenute, eman izena langile atariko hala dagokion inprimakia betez. AEKko kideek askotan lagundu izan dute Ikastola guk antolatutako ekimenetan eta oraingoan haiek laguntzera ere gonbidatu nahi ditugu Ikastolako familiak eta langileak. Anima zaitezte!

Bide batez, jakizue herriko Korrika Kultaralaren programa (otsailak 29-martxoak 23) ere eskura duzuela langile atarian.