HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.02.02)


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION.

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

8 Arantza Garmendia

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH 1: Aizpitarteko lagunak
  • LH: Inauteritako entsegu orokorrak
  • LH4-5: Agenda 30
  • LH: Digicom
  • LH: Klaustroa
  • LH: Inauterietako bazkaria
  • LH5: Orain prebentzioa
  • LH5-6: DBH1koek galdetegiak

Plastifikagailua

Berriki plastifikagailua konpondu behar izan da. Honen erabilpen egokirako eta matxurak ekiditeko bi ohar hauek kontuan hartzea garrantzitsua da:

  • Plastifikatzeko A4 edo A3 tamainako plastiko osoak erabili, ez pusketak.
  • Kolatutako aldea, beti aurretik.

Zubiak Eraikiz

Lehen hiruhilekoa pasata, Ipar Euskal Herriko Ikastolekin dugun harremana sendotzen jarraitzeko unea da. Lehen harremanak egin ostean, honetan jarraitzea garrantzitsua da hirugarren hiruhilekoan aurrez aurreko topaketak egin ahal izateko. Hortaz, zuen ikasleek Ipar Euskal Herriko beste ikasle batzuekin harremana izanez gero otsailaren 12rako haientzako eskutitz, bideo, marrrazki, bertso… edota bururatzen zaizuena egitea proposatzen dizuegu aste horretan gerturatuko baikara beraien Ikastoletara.

Horrez gain, bigarren hiruhileko honi dagokionez, KORRIKA aitzakia, komunitate osoari dei egingo diogu martxoaren 14an Hendaiara joan gaitezen. Bertako Gure Ikastolako kideekin batera KORRIKAn parte hartu eta elkarrekin une atsegina pasatzeko asmoz. Azken hitzordu horri buruzko xehetasunak aurrera azalduko dizkizuegun arren, eguna erreserbatu, HARRO HERRI egitera baikoaz.

Esandako guztiak aipatzeko, hurrengo ostegunean, hilak 8, LHn harremanak ditugun tutore guztien arteko bilkura egingo dugu KMK gelan goizeko 08:30ean.

Inauteriak

Datorren ostiralean, inauteriak ospatuko ditugu. Sortaldetik egitarauaren berri eman ziguten.

*Xehetasun gehiago Calendarren (otsailaren 9an).

Chameleon Theatre

LHko ikasleek antzerki bat ikusteko aukera izango dute.

*Xehetasun gehiago Calendarren (otsailaren 13-14an)

KORRIKA: Marrazki sariketa

KORRIKAren harira, Oarso Bidasoako Hitzak marrazki sariketa antolatu du. Hori dela eta, Hazteneko ikasleak parte hartzera gonbidatuko ditugu eta plastikako saioetan, marrazki bat egingo dute.

Irakasleek marrazki horiek jaso, eskaneatu eta koordinatzaileari bidaliko dizkio martxoaren 8a baino lehen.

Hemen informazio gehiago aurkituko duzue.

Asteko kanta

Inauteriak badatozenez, ikasleek inauterietarako emankizunerako prestatutako kantak entzungo ditugu aste honetan zehar. Ostegun eta ostiralean, aldiz, herriko Inauterietako Diana entzungo dugu.

  • HAZTEN: Orain da!
  • HELTZEN: Gaurdanik geroa!

IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: urtarrileko bileraren deskargua

Asteazkean, urtarrilaren 31n, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako hirugarren bilera. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.

Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasunak “Gaztelania Atzerritar Hizkuntza (GAH/ELE)” eta “Gaztelania Bigarren Hizkuntza” (GH2/EL2)” irakasleriarentzako formazio saioak eta “Mindfulness-a eta hartzaroa” prestakuntza dira. Langile atarian dituzue xehetasunak.

Ongietorri bilera familia etorri berriekin

Ikasturte honen hasieran edo irailetik gaur arte Ikastolara iritsi diren jatorri atzerritarreko familiekin elkar ezagutzeko bilera egin zen pasa den urtarrilaren 24an. Famili etorri berriek beraiek zein Ikastolaren ordezkari gisa joandako lankide eta familiek oso balorazio ona egin dute, eta beraz, dinamikari jarraipena emateko asmoa dago.

Bide batez esan, familia etorri berriek asko eskertu dutela Ikastolan jaso duten harrera, arreta-bulegotik hasi eta tutorearengana iritsi arte. Beraz, bejondeizuela eta mila esker hala dagokizuen denei!

Bikain ziurtagiria: ebaluatzaile izan nahi duzu?

Bikain Eusko Jaurlaritzaren euskararen kalitate ziurtagiria da, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen dituena. Orain urte batzuk izan zuen Ikastolak Bikain ziurtagiria, baina azken urteetan ez du berritu. Eta orain heldu nahi zaio berriro kontuari: Ikastolak Bikain ziurtagiria izateko eskaera egin du.

Bikain ebaluazio baten ostean jasotzen den ziurtagiria da. Erakundez kanpoko ebaluatzaile batzuek egiten dute lan hori. Funtzionatzeko modu horri jarraiki, Bikain ziurtagiria izateko eskaera egiten duten erakundeei, besteak beste, ebaluatzaileak ere eskatzen zaizkie; beste erakunde baten ebaluazioan parte hartuko duten ebaluatzaileak, hain justu. Eta horretarako, prestakuntza-saioetan parte hartzea eskatzen zaie.

Horiek esanda, Bikain ziurtagiriko ebaluatzaile izateko gonbita luzatzen zaie Ikastolako langile guztiei. Langile atarian topatuko dituzue gaiaren gaineko xehetasun gehiago eta ebaluatzaile gisa izena emateko aukera. Egoitz Verdugorengana ere jo dezakezue.


ETAPA ARTEKOAK


Oiartzo | Euskal Olinpiadak, harremanak eta zubiak garaile

Haurtzaro eta Oreretako DBH 4. mailako ikasleen eta Oiartzoko batxilergoko 1. mailako ikasleen arteko harremanak sendotzeko asmoz egin zen Euskal Olinpiaden bigarren edizioa urtarrilaren 12an. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue egunaren kronika eta argazki-galeria.