HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.12.01)

 


ETAPA MAILAKOAK


 

MILA KILO ZORION

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

Azaroak 29: Uxue Louvelli

Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH2-3: Tinko filma
  • LH: Inauterietako bilera
  • LH: Klaustroa
  • LH6: Badyg frogak

Orientazio departamentua

Aitor Olaizolak baja hartu du eta Ane Igartzabal izango da LH osoko aholkularia.

Ane Igartzabalek %50ean zuen PT jarduna aurrerantzean Ainhoa Gaztelumendik beteko du. Ane Igartzabalek %100ean aholkulari betekizunak egingo ditu.

“Liburu bat opari” kanpaina

Azken urteetan bezala, udaletik “Liburu bat opari” kanpaina jarri dute martxan irakurzaletasuna eta euskara sustatzeko helburuarekin. * Xehetasun gehiago calendarren.

Abenduak 6

Ikasleen egutegian jaieguna den arren, “jai arrotzei intsumisioa” ildoari jarraituz, lanera etorri nahi duenak aukera izango du. Lanegun hori ikaslerik gabeko egun batekin ordezkatuko da. Lanera etortzekoak zaretenek jakinarazi zuzendaritza taldeari, mesedez.

Mihiluze

MIHILUZE programatik publiko gisa parte hartzeko gonbidapena jaso dugu.

Lehentasuna Blaitu Klubeko Heltzeneko kideetan eta programan lehiakide izateko aurkeztutako ikasleetan jarri dugu. Adina beraiek mugatu dute (LH4-5-6).

Abenduaren 13an 14:30etik 19:00etara izango da grabaketa.

Practicum

Abenduaren 15ean gurekin praktiketan aritu den Eñaut Egibarrek praktikaldia bukatuko du.

Eguberrietako elkarkidetza saioak

Abenduaren 18an eta 19an, baserrian, DBHko ikasleen eskutik, jasoko dituzte LH1 eta LH2ko ikasleek saio hauek. * Xehetasun gehiago Calendarren

Gabonetako oporrak

Gogoratu, orain urte batzuk hartutako erabakiz, Gabonetako oporretan ikasleei ez diegula etxeko lanik bidaltzen, ezta errefortzuko lanik ere. Gomendioak soilik egiteko erabakia hartu genuen.

Asteko kanta

Gabonak gerturatzen ari direnez, abenduaren 11tik aurrera, Gabonetako abestiak entzungo ditugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: azaroko bileraren deskargua

Asteazkean, azaroaren 29an, izan genuen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako bigarren bilera. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.

Kilometroak 23: azken emaitza eta balorazioa, eta etorkizuneko erronkak

Urriaren 1eko Kilometroak Egunarekin Kilometroak Urtea itxita, ebaluazio kuantitaboa eta kualitatiboa egin da Kilometroak 23ren Batzorde Iraunkorrean (koordinatzaileek eta batzorde guztietako arduradunek osatzen duten batzordea), Ikastolen Elkarteko Gipuzkoako Lurralde Batzarrean eta Orereta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren azken bileran.

Gorabeherak gorabehera eta hobetzekoak hobetzeko, Kilometroak Urtearen eta Egunaren balorazioa positiboa da.

Emaitza ekonomikoari dagokionez, 220.000€ utzi ditu: 180.000€ izango dira Orereta Ikastolarentzat; eta 40.000€, Ikastolen Elkartearentzat (urteroko proportzioa). Ikastolarentzat diren 180.000€ hasieran zehaztutako asmoetara bideratuko dira: Añabitarte ingurua egokitu eta berritzera, Zubiak Eraikiz egitasmoa sendotzera eta herrian, eragileekin elkarlanean, euskarari lotutako erronka bati erantzutera. Lantaldeak antolatuko dira hiru asmoei lotutako proiektuak definitu eta irudikatzeko. Hori egitean, Artezkaritza Kontseilura eramango dira bueltan, hark, proiektu horien nolakotasunaren eta beharren baitan, irabazien banaketa nola egin erabaki dezan.

Alderdi ekonomikoaz gainera, balorazio kualitatiboa ere oso garrantzitsua da: komunitateak egindako lana azpimarratu nahi da; ilusioz eta gogoz aritu izana. Horrek erakutsi du komunitatean badagoela Ikastolaren alde lan egiteko nahia eta gaia; finean, jendea. Orain, erronka da hori bizirik eta bizi mantentzea.

Ildo horretatik, Ikastolakide guztiak gonbidatu nahi zaituztegu goian aipatutako lantaldeetan parte hartzera, Kilometroek utzitako irabaziei loratzeko bidea egiten laguntzera. Interesik izanez gero, idatzi mezua idazkaritza@oreretaikastola.eus helbide elektronikora.

Kilometroak joan da, Erriola geratzeko etorri da. Errioaren magaleko faktoriak, errioko uraren gazi-gozoak, gorabeherek eta zubiek josten duten komunitateak, martxan jarraituko du; guk denok martxan jarraituko baitugu!

Oiartzoko bigarren mailako ikasleen kirol-jertseak salgai!

Oiartzon batxilergoko bigarren maila egiten ari diren ikasleek kirol-jertseak diseinatu eta egin dituzte Europan barrena egingo duten ikas-bidaiarako sos batzuk lortzeko. Gazteei lagundu nahi izanez gero, hemen duzue kirol-jertseak ikusi eta eskatzeko aukera. Abenduaren 11n bukatzen da eskaerak egiteko epea.


ETAPA ARTEKOAK


DBH4 | “Baga, Biga, Higa” ikuskizuna, euskaratik aitona-amonekin harremanak josten

DBH 4. mailako ikasleek euskal ahozkotasuna eta kultura lantzen dituzte ikasgelan lehenengo ebaluazioan. Euskararen Egunaren atarian (aurten, abenduaren 1ean; gaur), ahoz aho jaso eta mendeetan zehar euskaldunok memorian gordeta izan duguna Niessen Kulturguneko oholtza gainera eramaten dute. Horratx “Baga, Biga, Higa” ikuskizuna. Irakurri xehetasun gehiago langile atarian (albisteen sailean).


BESTELAKOAK


EHIren agerraldia abenduaren 4an, EAEko Hezkuntza Lege proiektuaren irizpena Hezkuntza Batzordean onetsi berritan

EAEko Hezkuntza Lege proiektuaren irizpena EAJk eta PSE-EEk Hezkuntza Batzordean onetsi berritan, EHIk agerraldia egingo du abenduaren 4an. Lege Berriaren prozesu guztian zehar esandakoak aipatuko dituzte EHIko ordezkariek, nagusiki, agerraldi horretan; azkenean onarpenak izango duen irismen eta babesari ere aipamena eginez.

Elkartasun Kutxa 2024: 1.000.000€ beharrik handiena duten proiektu eta Ikastolentzako

Elkartasun Kutxa Ikastolok beharrik handiena duten proiektuak eta Ikastolak laguntzeko dugun ekimena da. Euskal Herriko 114 Ikastolok egiten dugu urtero ekarpena Kutxara hori aurrera atera ahal izateko. Maiz Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Ikastolak izaten dira laguntza jasotzen dutenak.

Pasa den azaroaren 28an egin zen Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia Senperen, Kattalin Elizalde kolegio berrian, eta 2024an hamar Ikastolaren artean 1.000.000€ banatzea erabaki zuen. Langile atarian topatuko dituzue xehetasun gehiago.

Katalogoa.eus: Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998an Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena da, egun 115 toki-entitatek baino gehiagok sustatzen dutena. Besteak beste, 16 urte bitarteko gazteentzako euskarazko kultur produktuen bilduma eguneratua egitea da helburua. Eguberriak ate joka ditugula jakinik, interesgarria izan daitekeelakoan, www.katalogoa.eus webgunean hainbat eta hainbat aukera topatuko dituzue.

Hainbat artikulu interesgarri

Oharra: EAEko Hezkuntza Lege berriaren azken faseko mugimenduen testuinguruan egin da beheko bilduma/aukera.