HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.06.09)


ETAPA MAILAKOAK


Klaustroa

Datorren ostegunean, hilak 15, klaustroa izango dugu 13:10ean. Bertan, datorren ikasturtera begira, LHko ildo pedagogiko nagusiak azalduko ditugu.

Mediku azterketak

Urtero egin ohi dugun bezala, aurten ere, mediku azterketak egiteko aukera izango dugu Donostiako Quirón ospitalean. LHri ekainak 27 eta 29 egunak egokitu zaizkigu. Hemen sartu eta bi egun horietan hobekien datorkizuen orduan har dezakezue hitzordua, zuen izena eta N.A.N zenbakia jarrita.

Ekaineko informeak

Jarraian bideo tutorialak dituzue notak nola sartzen diren gogoratzeko.

  • Irakasleak notak sartu: Bideoa
  • Tutoreak ikasleen konpetentziak eta oharrak: Bideoa

Ekainaren 19rako notak sartuak egotea hobesten dugu, hori egin ondoren, nota finalak eta konpetentzien notak sartu behar ditugulako. Azken honetarako ere, bideo bat bidaliko dizuegu azalpenekin.

Antzerki emanaldia

Eskolaz kanpoko antzerki klaseetan egindako lanketaren ondoren, antzerki emanaldiak antolatu dituzte familientzat. Emanaldiak areto nagusian egingo dira.

  • Ekainak 13 > LH4-5-6:  13:10ean lehena eta 16:30ean bigarrena
  • Ekainak 14 > LH3: 11:30ean lehena eta 12:15ean bigarrena

Emanaldien aurretik, entsegu txiki batzuk egin beharko dituztenez, antzerkiko eskoletan parte hartzen duten ikasleei emanaldien aurreko saioetan areto nagusira jaisten utziko diegu. LH 3. mailako ikasleek 10:00etarako jaitsi beharko dute areto nagusira.

  • Hemen LH4 -5-6 mailetako ikasleen zerrenda.
  • Hemen LH 3 ko ikasleen zerrenda.

Arnasa elkarteko hitzaldia

Ekainaren 12an Arnasa elkarteko kideak etorriko dira fibrosi kistikoaren inguruko hitzaldia ematera LH 4. mailara. Hitzaldiak areto nagusian izango dira.

  • 09:00-09:45 LH4A eta LH4B
  • 09:45-10:30 LH4C eta LH4D

Gipuzkoako eskola adineko haurren jarduera fisiko eta kirol ohiturak

Urtero egin ohi dugun bezala, ikasturte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiaaren eskola adineko haurren jarduera fisiko eta kirol ohituren inguruko galdetegia pasa genien gure ikasleei.

Bertan jasotako emaitzak ikus ditzakezue esteka honetan.

HH5 – LH guraso bilera

Ekainaren 13an, arratsaldeko 17:30ean, HH5eko familiei LHren aurkezpena egingo zaie.

Hasteko, zuzendaritza taldeak guraso euskaldunei azalpenak emango dizkie areto nagusian eta, bitartean, guraso ez-euskaldunek Ikastolako espazioa ezagutuko dute LH1eko irakasleen eskutik. Ondoren, alderantziz.

Hezkuntza Batzordea

Ekainaren 15ean ikasturteko azken Hezkuntza Batzordea izango dugu.

Asteko kanta

Igandean, ekainaren 11n, Olarizun Araba Euskaraz ospatu dela eta, datorren astean Elkar -EKIN TTEK! abestia entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoen berri  duzue langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean).

2023-24 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia

2023-24 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia hemen duzue ikusgai. Oraindik ez da behin betikoa (ez du Hezkuntza Sailaren oniritzirik) eta ez diegu familiei horren berri eman. Diskrezioz jokatzea eskatzen dizuegu, beraz. Behin betikoa ixtean, horren berri emango dizuegu eta langile atarian jarriko dugu.

Ikastola Eguna 2023: eskerrik asko!

Ikastola Eguna pasa berritan, larunbateko festan modu batera edo bestera parte hartu eta ospakizuna posible egin zenuten denei eskerrak eman nahi dizkizuegu. “Elkarrekin”, horixe izan zen larunbatekoa laburbiltzeko hitza; jarri nahi diozuena eta nahi adina aurretik edo atzetik.

Langile atarian duzue larunbatekoaren laburbilduma. Datorren urtean, gehiago!

Sorgingarra 2023: festan parte hartzeko gonbita

Ikastolaren izaera eta baloreekin bat egiten duela sinetsita, bigarren Sorgingarra antolatu du Ikastolak. Udaburuko suaren lehen garraren jaia izaten da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz egiten dena. 19:00etan hasiko da Agirre Lehendakaria plazan eta 20:30ak aldera amaitu herriko enparantzan. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak. Anima zaitezte jaian parte hartzera!


ETAPA ARTEKOAK 


HH-LH-DBH | Ikasturte amaierako elkarkidetza saioak

Aste honetan Elkarkidetzako saioak izan dira DBHn. HH3, HH4, HH5 eta LH1ekoen bisita jaso dute DBH 3. eta 4. mailako hainbat ikaslek. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue antolatutako goiz-pasaren nondik norakoak.

Mila esker Euskaraz Bizi taldeko kideei euskaratik eta euskaraz elkarkidetza egun hauek posible egiteagatik. Lan ederra izan da, bejondeizuela!

DBH | EAEko Eduardo Chillida Matematika Olinpiadan, ikasle bat saritua

Amaitu berri da EAEko Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren XIX. edizioa, pasa den astean banatu zituzten sariak. DBH 2. mailako Saioa Aldezabal izan da sarituetako bat; bejondeiola!

Matematika Olinpiadaren helburuak, besteak beste, matematikaren arloa ikasle eta irakasleentzako prestakuntza-jarduera dibertigarri baten bidez ezagutaraztea, eta matematika gure gizarte-ingurunera zabaltzea dira. Matematika maitematika izan bedi!


BESTELAKOAK


EAEko hezkuntza lege-proiektua: EHIren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean

Aste honetan, hezkuntzako eragileak EAEko hezkuntza lege-proiektuari ekarpenak egiten aritu dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. EHIko ordezkariak ere izan dira bertan, hemen irakur ditzakezue esandakoak.

Hainbat artikulu interesgarri