HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.05.19)


ETAPA MAILAKOAK


Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

Maiatzak23: Eli Olasagasti eta Naroa Gonzalez

Mediku azterketak

Gogoratu, maiatzaren 24ean gernu eta odol analisiak egingo direla. Irakasle geletan dituzue irakasleen zerrendak eta ordutegiak.

Errenterian 11 kolore

Ikastolan, HIPI saioak jasotzen dituztenekin beraien herrialdeak eta kultura ezagutarazteko asmoz aurkezpen batzuk prestatu dituzte igandean herrian ospatuko den “Errenterian 11 kolore”  ekimenarekin bat eginez. Esteka honetan topatuko dituzue aurkezpenak.

Klaustroa

Ekainaren 1eko klaustroa, ekainaren 15era atzeratuko da, bakarkako guraso bilerak egiteko denbora gehixeago eskaintzeko. Betiko moduan, 13:10ean bilduko gara.

LH4. mailako bertso saioak

Maiatzak 24ean eta 31ean, LH4. Mailako ikasleek, bertsolaritzako saioei amaiera emateko, bertso emanaldia eskainiko diete LH3. Mailako ikasleei areto nagusian. Saioak 15:10ean hasiko dira eta ordu bete inguru iraungo dute.

Hau izango da gelen antolaketa:

  • Maiatzak 24: LH4B eta LH4C gelek, LH3A eta LH3B gelei.
  • Maiatzak 31: LH4A eta LH4D gelek, LH3C eta LH3D gelei.

Ikastolaren eguna

  • Goizean, 11:30ean, etapa guztiek “Erriola” dantzatuko dugu. Hemen duzue koreografia.
  • Entsaio orokorra ekainak 1ean izango da, 15:30ean.
  • Ondoren, 12:00etan, txokoak antolatuko ditugu LHko lankideok, iaz bezala. Horretarako, txoko bakoitzeko arduradunak zehaztu behar ditugu jarraian duzuen taulan.

Goizeko lanaldia: kronograma

Dakizuen bezala, ekainaren 12tik aurrera goizeko jardunean arituko gara. Taula honetan, egun horietan eguerdiak nola antolatuko ditugun ikus dezakezue. Behin-behineko plangintza bat da; hau da, aldaketak egon daitezke.

Bestetik, hemen duzue goizeko jarduneko zaintzen taula eskuragarri.

Datorren asteko guraso bilerak 

Guraso bilera hasi baino lehen, guraso guztiak areto nagusira joango dira Kilometroen inguruko azalpena entzutera (10-15 minutu). Ondoren, bakoitza dagokion gelara joango da.

LH3: maiatzak 23

LH1: maiatzak 24

LH2: maiatzak 25

Musikasteko saioak

Ikasleek autobusa 9:10ean hartuko dute. Kontzertua Errenteriako Niessen Kulturgunean izango da, eta 40-45 minutu iraungo du gutxi gora behera. Koordinatu beharreko haur kopurua handia denez, ekitaldira puntual iristea eskatu nahi dizuegu.

Itzulerako autobusa, 10:30-45etan izango da.

LH1: maiatzak 22

LH2: maiatzak 23

LH3: maiatzak 24

HAZTEN: Ebaluazio bilerak

LH1: maitazak 23

LH2: maiatzak 31

LH3: maiatzak 29

LH2 irteera

Datorren astelehenean, maiatzaren 22an, LH2.mailako ikasleak Zientzia museora joango dira egun osoz.

LH6 txertoak

Maiatzaren 24ean, LH6. mailako neskei Papiloma txertoaren bigarren dosia jarriko zaie. Goizean zehar etorriko dira erizainak.

Asteko kanta

  • Maiatzaren 17, Juan Mari Irigoien euskal idazlea eta ikastolako irakasle ohia zendu zela eta, Pirritx eta Porrotxen “Bizitzaren funtsa” kantaren hitzak berak sortu zituenez, astean zehar kanta hau entzungo dugu omenaldi xumea egiteko.

https://www.youtube.com/watch?v=0HkHkHIz1fk


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza berria

Angelica Satirorekin haur eta gazteen sormena garatzeko egingo den gogoeta saioaren eta komunikazio eraginkorra lan-inguruneetan tailer praktikoaren berri duzue langile atarian (prestakuntzaren eta jardunaldien atalean).

Ikastola Eguna 2023: lehen xehetasunak

Ekainaren 3an ospatuko dugu Ikastola Eguna. Denok gonbidatuta gaude, apuntatu hitzordua agendan.

BOLUNTARIOAK

Urtero egutegian gorriz azpimarratuta izaten dugun eguna antolatzen ari da Ikastola Eguneko lantaldea, eta egitaraua eta festa aurrera atera ahal izateko, boluntario gisa lanean aritzeko jendea behar da. Bete langile atarian topatuko duzuen inprimakia zertan laguntzeko prest zaudeten adieraziz.

KILOMETROAK-ERRIOLA DANTZA

Atzo jaso zenuten irakasleek ikasleekin lantzeko koreografiaren lehen bideoa Kilometroak-eko koordinazio-taldearen eskutik.

Kilometroak-eko arropak eta osagarriak jantzita, Ikastolako langile guztiak ere gonbidatuta zaudete. Eskertuko da, antolaketa kontuengatik, dantzan parte hartzeko asmorik izanez gero, langile atariko  hala dagokion inprimakia betetzea. Aurrerago emango zaizkie parte-hartzaileei dantzaren gaineko xehetasunak.

BAZKARIA ETA EDALONTZIAK

Iaz bezala, esperientzia atsegina eta ona izan zela baloratuta, bazkaria autogestionatua izango da: norberak ekarriko du jatekoa eta Ikastolak Baserriaren inguruan horretarako aulkiak eta mahaiak jarriko ditu. Edalontziak ere, iaz bezala, norberak ekartzea gomendatzen da. Salgai ere egongo dira 1€ren truke.

Ibilaldia 2023: autobusa Ikastolatik

Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 21ean ospatuko da Ondarroan, “Ibilaldixe” lemapean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du.

Autobusa Niessengo geltokitik (Donostiarako noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Ondarroatik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 8€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.

Ibilaldira Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, deitu Maider Veramendiri (luzapena: 224) tiketak erosteko.


ETAPA ARTEKOAK 


DBH | Euskaldunon Egunkariaren itxierari lotuta otsailean sortu eta kaleratutako “Egun oro” berripaperaz, EHIk antolatutako Piztu Jakinmina topaketan

Ikastolen Elkarteak antolatutako Piztu Jakinmina saioetan parte hartu du Ikastolako ordezkaritza batek azken asteetan. Batetik, pedagogia gaietan aditu direnen hitzaldia izan dute; eta bestetik, hainbat Ikastolatako praktika onen esperientziak partekatu eta entzuteko aukera ere bai. Praktika horietako bat izan da, hain zuzen ere, gurean abian jarri duguna: BERRIA-ORERETA IKASTOLAren ekimenez, “Egun oro” proiektua aurkeztu baitugu bertan. Haizea Saez de Eguilaz lankidea eta BERRIAko Ainhoa Oiartzabal eta Ainara Lasak aurkeztu zuten proiektua. Bertako partaidetza eskertu nahi izan digute EHItik, denon artean DBHn egiten ari garen bidea argi geratu baita, ko-laborantzan eta elkarrekin lanketarako gogoa eta sinergia agerian ezarriz denon praktika onean. Egoera erreal eta interesgarrietan ikasleen inplikazioa, kalera/jendartera irtetea eta eragile guztiekin (ikasle-irakasle-gizarte eragile…) batera aritzeak dakartzan onurak azpimarratu nahi izan dira. Bejondeigula, eta aurrera!