HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.04.21)


ETAPA MAILAKOAK


Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

  • Apirilak 25: Josu Iribarren
  • Apirilak 27: Maddalen Iriondo

Kirol hastapena

Ikastolan lantzen den hezkuntza fisikoaren osagarri gisa, LH2 eta LH3ko ikasleek, kirol hastapeneko saioak izango dituzte datozen lau asteetan: maiatzaren 2tik maiatzaren 26ra. LH2.mailakoek irristaketa saioak izango dituzte eta LH3.mailakoek esku pilotako saioak. Arratsaldez izango dira saio hauek, 15:00etatik 16:00etara; LH2.mailakoek goiko eremua erabiliko dute eta LH3koek, berriz, frontoia.

LH2

LH3

Tinko zinema

Astelehenean, apirilak 24ean, LH5. eta LH6. mailako ikasleak Niessenera joango dira “Nire zirkua” filma ikustera. Herrira jaisteko autobusa 9:10ean hartuko dute Añabitarten eta herritik igotzeko aldiz, 11:30ean Niessengo geltokian.

Zaintzen ginkana

Datorren asteazken eta ostegunean, apirilaren 26 eta 27an, LH4. mailakoek udalak antolaturiko “Zaintzen ginkana” egitasmoan parte hartuko dute.

Honela antolatuko ditugu txandak:

  • 4B: Apirilak 26, 9:30-10:30
  • 4D: Apirilak 26, 11:00-12:00
  • 4A: Apirilak 27, 9:30-10:30
  • 4C: Apirilak 27,11:00-12:00

Herrira jeisteko autobusa 9:05ean hartuko dute Añabitarten eta itzulerakoa, 12:15etan Linoko autobus geltokian.

Practicuma

Irati Oiartzabal Nazaret eskolatik etorriko zaigu maitzaren 16a arte HLE praktikak egitera.

Leihoak, ateak eta argiak

Dakizuen bezala, badira aste batzuk goizero, bezperan ikastolan zabalik geratzen diren leiho eta ateen berri ematen duen mezua zabaltzen dugula. Langile batzuengan honek sortu duen egonezina ikusirik, ondorengoa azpimarratu nahi dugu: goizetan bidaltzen dugun mezua, ez da inor salatzeko helburuarekin bidaltzen, ikastola erabat itxita uzteko, guztiok arduraz jokatu behar dugula adierazteko baizik. 

Bakoitzak gure gelako leihoak isten ditugula ziurtatzeaz gain, espazio komunetako leihoak ere itxita gelditzen direla bermatu behar dugu. Ea guztion artean lortzen dugun!

Asteko kanta

  • Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna izan zenez, Ene Kantak-en “Liburutegi bat” kanta entzungo dugu.

https://youtu.be/UQqPvCU4GOM


IKASTOLA MAILAKOAK


Kilometroak 23: hainbat aipamen

ERRIOLA KANTA HEMEN DA!

Kilometroak 23ren “Erriola” kanta Jon Maia Soriak (hitzak) eta Janus Lester taldeak (musika) egin dute, eta maiatzaren 5ean aurkeztuko da. Hemen duzue aurrerapen txiki bat.

DENDA: DENBORALDI BERRIKO ARROPA ETA OSAGARRIAK SALGAI

Udaberria heldu da; eta horrekin batera, Kilometroak dendako arropa eta osagarrien bilduma berria ere bai. Gaurtik dira salgai herriko enparantzako dendan. Anima zaitezte udaberrian eta udan ere Erriola janztera!

APIRILAK 23: ERRIOLA KONPARTSA PONTIKAKO FESTETAN

Erriola konpartsa sortu da eta badu lehen hitzordua: apirilaren 23an, 13:00etan, Pontika auzoko kaleak girotuko ditu. Trikimakoak, buruhandiak, dantzariak eta trikitilariak arduratuko dira horretaz. Gonbidatuta zaudete Pontikako festez eta Erriola konpartsaz gozatzera!

Prestakuntza: eskaintza berria

2023-2024 ikasturterako IRALE programak izango duen eskaintzari buruzko informazioa eskuragarri duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).


ETAPA ARTEKOAK


LH | 4. mailako ikasleak, komikigile

LH 4. mailako ikasleek komikigintza landu dute bigarren hiruhilekoan, plastikako saioetan. Komikia zer den eta zein ezaugarri dituen aztertuz hasi zuten proiektua. Komikiaren ezaugarriak identifikatu, pertsonaien sorkuntzan trebatu eta istorioak landu ondoren, ikasle bakoitzak komiki bat sortu zuen eta ikasgela bakoitzean komiki bilduma bat osatu zuten ikaskide guztien lanekin.

Proiektuari amaiera emateko, Komikiaren Egunaren (martxoak 17) aitzakian, beren sorkuntzak Lekuona Fabrikako komikien gunean utzi zituzten, herritar guztiek horiek ikusteko aukera izan zezaten.

Ikusi sorkuntza prozesuaren bideoa eta ikasleek egindako komikien bilduma langile atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Oarsoaldeko Hitza: harpidetza-kanpaina

Oarsoaldeko Hitzak harpidetza-kanpaina bat jarri du martxan. Gure bailarako euskara hutsezko prentsa hedabide bakarra da eta Ikastolatik harpidedun egitera animatu nahi zaituztegu, jada ez bazarete. Hedabideari babesa eta laguntza emateaz gain, harpidetza Gipuzkoako Foru Aldundiak interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezkotzat jotzen diren jardueren zerrendan sartzen da eta, hortaz, harpidedunek onura fiskala jasoko dute errenta aitorpenean (%30ko kenkaria). Harpide egiten direnek Edurne Salaberria irudigileak Oarso-Bidasoko Hitzarentzat diseinatutako poltsa bat ere jasoko dute opari.

Hemen topatuko dituzue kanpainaren xehetasunak eta harpidetza egiteko aukera.

Madalenak 2023: kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik

Udaleko kultura sailak XXXVII. Kartel Lehiaketa jarri du martxan, Madalenak 2023 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 11ra arte. Epaia maiatzaren 31n jakinaraziko dute jendaurrean. Hemen dituzue xehetasunak eta lanak aurkezteko aukera.

Hainbat artikulu interesgarri