HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.01.20)

 


Etapa mailakoak


IKT intzidentziak

Hatz10 web plataformak edo bestelako programa, aplikazio edo gailuak huts egiten badu tiketa zabaltzea beharrezkoa dela berretsi nahi dugu. E-postarekin, irakasle/ikasle profilekin edo pasahitzarekin arazorik izanez gero ere, tiketa zabaldu beharko da.

Bertso idatzien eskolarteko txapelketa

Martxoaren 2an ospatuko da. Aurten, aurrez aurreko saioetara itzuliko gara eta Oarsoaldeko saioa Ikastolan bertan egingo da, Areto Nagusian.

Parte hartu nahi duten ikasleek astelehenerako eman beharko dute izena.

Hau izango da egitaraua:

  • 9:30 – 10:30 Bertsoak idatzi
  • 10:30 – 11:30

Bertso saioa. Tarte honetan, ikasleek bere saiotxoa ekar dezakete prestatuta taldeka nahiz bakarka aurkezteko.

  • 11:30 – 12:00 Bertso idatzien sari-banaketa

Egin beharreko lana: emango zaien gai bati erantzunez, koplak edo bertsoak egin beharko

dituzte, adinari dagokionez honela banatuta:

– LH 3. eta 4. maila: 2 kopla edo bertso 1.

– LH 5. eta 6. maila: 4 kopla edo 2 bertso.

Inauteriak

Hauxek dira ospakizun batzordetik Inauterien harira hartutako azken erabakiak.

Amets bat

Urtero bezala, otsailaren 1ean LH5. mailako ikasleak Reale Arenara bisita egingo dute, Amets bat programaren barruan. Goizean, Reale Arenako bisita egin ondoren, estadioan bertan bazkaldu eta arratsaldean Chillida.leku museoa bisitatuko dute.

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 25ean, irteerara joateko baimen orriak banatuko zaizkie ikasleei, sinatuta ekar ditzaten.

Hauxe izango da egitaraua:

  • 10:00 Reale Arenara iritsi  
  • 10:10 Harrera, jardunaldiko ekintzen azalpena
  • 10:15-12:30:

               Realaren historiari eta balioei buruzko bideoa

               Reale Arenako bisita gidatua

               Hamaiketakoa

               Jarduera fisikoa

  • 12:30-13:30: Bazkaria (Reale Arenan)
  • 13:30: Irteera Reale Arenatik
  • 14:00-15:30: Chillida Leku Museoara bisita (bisitak 60-75 minutuko iraupena).

Asteko kanta

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen. Egutegia:

  • Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
  • Urtarrilak 22, igandea:  Atharratze
  • Urtarrilak 29, igandea:  Pagola
  • Otsailak 5, igande: Mendikota
  • Otsailak 11, larunbata: Gamere
  • Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
  • Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
  • Martxoak 4, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
  • Martxoak 19, igande: Zalgize
  • Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
  • Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

 


Ikastola mailakoak


Kilometroak 23: hainbat hitzordu

KILOMETROAK TXIKIA (urtarrilak 28, 16:30-20:00)

Azaroko aurkezpenaren eta dendaren inauguraziaren ostean, Kilometroak Txikia jaia izango da hurrengo ekitaldi nagusia. Jada Kilometroak urtean sartuta, herrian, herritarrentzako eta herritarrekin (bereziki, Ikastolakideekin) Kilometroak-i etorrera-festa egitea da asmoa.

Urtarrilaren 28an izango da, arratsaldez (16:30-20:00); Erriola aurtengo leloari jarraikiz, Oiartzun errioaren inguruko hainbat gunetan. 16:30etik 18:30era haur eta gaztetxoentzako ekintzak izango dira, 19:00etan errioa argiztatuko dugu Panier eta Lekuona Fabrikako zubien artean, eta, hori eginda, Lehendakari Agirre plazan elkartuko gara DBHko ikasleen musikaz gozatutako mokadutxoa jateko eta zezen-suzkoarekin jaiari amaiera emateko. Langile-atarian topatuko dituzue xehetasun gehiago eta lehen orduko ekintzetan izena emateko aukera. Urtarrilaren 26ra bitarteko epea dago (12:00ak arte) ekintzetan izena emateko.

Kilometroak Txikian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegi zuek, Ikastolako langileak, eta hala nahi duen zuen inguruko familiako kide, lagun eta ezagun oro.

>> Lanerako boluntarioak behar dira <<

300 haur eta gaztetxok eman dute jada Kilometroak Txikiko ekintzetan parte hartzeko izena. Jaia nahiko jendetsua izango dela aurreikusten dugu, beraz; eta ahal duena festa ospatu ahal izateko boluntario-lanetan aritzera ere deitu nahi dugu. Horretarako aukera baduzu, bete, mesedez, langile-atarian topatuko duzuen inprimakia. Formularioan bertan topatuko dituzue egin behar diren lanen xehetasunak. Aldez aurretik, eskerrik asko!

URTEKO PROGRAMAREN AURKEZPENA (otsailak 1)

Kilometroak urriko lehen igandeko jaia izatetik urte osoan zeharreko ekimena izatera pasatzen “ari” denez, horretan azpimarra jartzeko asmoz, urteko programaren aurkezpena egingo da otsailaren 1ean Lekuona Fabrikan. Urtean zeharreko ekimenetan bidaide izango ditugun eragileetako ordezkariak ere izango dira agerraldian, Ikastola eragile sozial gisa azaldu eta eragile sozialekin elkarlanean aritzen dela irudikatzeko.

Egun batzuen buruan emango dizuegu urteko programaren berri.

EUSKARA BATUARI GORAZARRE: ORERETA-ERRENTERIA > DONOSTIA GIZA-KATEA (martxoak 24, 11:00)

Euskara batuari berari eta haren sortzean protagonista izan zirenei aitortza egiteko asmoz, martxoaren amaieran hainbat hitzordu izango dira Kilometroen baitan. Horietako bat Orereta-Errenteria eta Donostia lotuko dituen giza-katea izango da. Koldo Mitxelenarekin hasi eta Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”rekin amaituz, tartean beste hamairu izen-abizenek ere izango dute tartea.

Guztiari forma ematen ari gara. Momentuz, giza-katean etapa guztietako gure ikasleek ere parte hartuko dutenez, hitzordua zuen agendetan gordetzeko eskatzen dizuegu.

Kilometroak 23: Tanta zozketa-txartelez

Egun ditugun datuak eskuan, Ikastolako komunitatekideen %85ak jaso dituzue zuen txartelak eta horrek Kilometroak-en helburu ekonomikoak betetzen lagunduko digu, Tantak baitakar jaiaren diru-sarreren ia erdia. Kilometroak 23ren irabaziak Añabitarte Baserria eta bere inguruak eraberritzeko, herrian eta herriko eragileekin euskara eta euskal kultura sustatzeko proiektu bat ontzeko, eta Zubiak Eraikiz egitasmoa sendotzeko erabiliko dira.

Familiei orain, urtarrilean, egingo zaie Tanta zozketa-txartelei dagokien lehen kobrantza. Jakizue, errifak hartu ez dituztenei, momentuz, ez zaiela kobratzerik egingo. Artezkaritza Kontseiluaren otsaileko bilerara eramango da gaia, kasuak aztertuko dira eta hark erabakiko du zozketa-txartelak jaso ez dituztenekin jarraituko diren hurrengo pausoak zein izango diren. Lehen ere, abenduan, Artezkaritza Kontseiluak hartu zituen salmenta eta banaketaren gaineko erabakiak eta hark segituko dut gaiaren jarraipena egiten.

Zuei, langileei, eskerrik asko bihotz-bihotzez zuen borondate eta asmo onagatik!

Nextcloud erabiltzeko deia

Jon Aizpuruak oporretatik bueltan jakinarazi bezala, hobekuntzak egiten ari dira hodeian. Horiek horrela, mesedez, egizue hodeia (Nextcloud) erabiltzeko ahalegina. Batetik, hobekuntzak baliagarriak zaizkizuen jakiteko, eta bestetik, erreminta jende gehiagok eta aldi berean erabiltzeak hark ongi erantzuten ote duen jakiteko aukera emango digulako.

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

UEUk irakasleentzako antolatutako azken ikastaroen gaineko xehetasunak eta izena emateko aukera topatuko dituzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Lan-eskaintza: euskara eta literatura irakaslea DBHrako

DBHn euskara eta literatura irakaslea (tutore lanak ere egingo dituena) behar dugu ordezkapen baterako. Zuek zeuek edota zuen inguruko norbaitek interesik izanez gero, langile atarian topatuko dituzue xehetasunak.

Ikastolako Guraso Eskola: hainbat hitzordu

Ikastolako profesionalek eta hainbat familiak horretarako beharra ikusita eta Familia Eskola udal egitasmoaren osagarri, Ikastolako familientzako hainbat formazio-saio antolatu ditu Ikastolak.

Langile izan eta Ikastolako guraso ez izanagatik guraso izan bazaretenentzako edota izango zaretenentzako ere interesgarria izan daitekeelakoan, jakizue langile atarian duzuela hitzaldi zerrenda eta bertan izena emateko aukera.

Esmalteriako Ostiralak: sehaska kanten tailerra

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren parte, datorren urtarrilaren 27an, ostirala, sehaska kanten saioa antolatu du Ikastolak herriko Landarbaso Abesbatzarekin elkarlanean. Haur eskolako haurrentzako (0-1 urte) eta haien familientzako izango da Esmalteriako egoitzan, 17:00etan. Saioan parte hartzeko lekuak mugatuak dira eta izena eman behar da aldez aurretik. Tailerraren xehetasunak eta izena emateko aukera langile atarian topatuko dituzue.

 


Bestelakoak


Hainbat artikulu interesgarri