HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.12.16)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

  • Abenduak 24: Maite Intziarte
  • Urtarrilak 6: Xabier Jauregi
  • Urtarrilak 8: Jone Briñas  
  • Urtarrilak 15: Ane Beltran

Mari Dominigiri bisita

Gure ikasle txikienak hartu eta Baserrira bisitak egiteko ordutegia antolatu da.

DBHko ikasleak izango dira, txandaka, Mari Domingi pertsonaiari gatza eta piperra jarriko diotenak.

Abenduak 19 (astelehena) Abenduak 20 (asteartea)
10:00-10:30 HH3 HH3
10:30-11:00 HH4 HH5
11:00-11:30 HH4 HH5
11:30-12:00 LH 1A eta 1B LH 1C eta 1D
12:00-12:30 LH 2A eta 2B LH 2C eta 2D
12:30-12:55 LH 3A eta 3B LH 3C eta 3D

San Tomas eguneko ospakizuna 

Hemen topatuko duzue San Tomas eguneko egitaraua. 

Txerrien zozketarako, modu honetan eseriko gara goiko aterpean.

Abenduak 24ko gabon kantak. Egitaraua

Entsegua:

  • Abenduaren 19a, astelehena, gimnasioan. Xabier Vesga eta Andoitz Antzizar.
    • 10:00-10:30 LH 4-5-6
    • 10:30 – 11:00 LH 1-2-3

Kantak: 

  • Olentzero
  • Oilarra kantu kantari
  • Alaken
  • Hator, Hator
  • Aupa goazen
  • Mendi aldetik datoz
  • Gau erdian soinua
  • Agur eskerrik asko

Ibilbidea:

  • 11:00 Linon hitzordua
  • 11:15 Kalejira
  • Zumarditik, Foru Plazara, Esmalteria, Ermita (5 urtekoak jaso eta LH6. Mailatik hasita irtengo gara). Herriko Enparantzan amaiera 12:45etan.

Hurrenkera:

  • Guraso, ikasleen txaranga eta txistulariak
  • HH eta LH
  • Olentzero
  • Trikitixa
  • Ikasle txikienak gurasoekin

Ikasleen egitekoa:

  • 6. mailakoek diru bilketa egingo dute. Jasotzen den dirua LH jolaslekurako ikasleek aukeratuko materiala erosteko izango da.
  • 5. mailakoek HH5, LH1 eta LH2ko irakasleei laguntzen egongo dira. 

Ikastola mailakoak


Kilometroak 23: Tanta zozketa-txartelen kobrantza

Pasa den asteko oharretan eman genizkizuen Tanta zozketa-txartelen banaketa eta salmentari buruzko xehetasunak. Kobrantzaren gaia zintzilik geratu zen. Horrela egitea lehenesten da: abenduko aparteko ordainsaria kobratzean, langile bakoitzari 150€ko kargua. Hala ere, 30€ko bost txandetan egiteko aukera ere badago; norberak bere etapako zuzendaritza-taldeari edo saileko arduradunari horren berri
emanez.

Kilometroak 23: bihar (abenduak 17) Ibarrako biltegi nagusia gurera ekartzeko jendea behar da

2022an Ibarran egon den biltegi nagusia gurera ekarri behar dugu. Ibarrako kargatze-lanak eta handik honako garraioa lotuta daude. Hortaz, eskuak behar ditugu iristen dena deskargatu eta gure biltegia izango denean jasotzeko.

Goizeko 11:00etan jarri dugu hitzordua Oiartzon. 20 bat pertsonako taldea behar dugu, gutxienez. Laguntzera etortzeko aukerarik izango bazenu, idatzi mezua boluntarioak@kilometroak.ikastola.eus
helbide elektronikora. Eskerrik asko, aldez aurretik.

Hauteskunde sindikalak abenduaren 20an

Hauteskunde sindikalak izango ditugu asteartean Ikastolan. Eraikin ezberdinetan itsatsita daude xehetasunen eta ordutegiaren berri ematen duten afixak.

EAEko Hezkuntza Lege berria: atzoko ezohiko bileraren deskargua

Atzoko bileran izan eta zuen ekarpena egin zenutenei eskerrak emanez, jakizue langile atarian dagoela bilkurarako erabili zen aurkezpena/txostena.

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

Lantaldeen coaching-ari buruzko formazio-saio baten xehetasunak eta bertan izena emateko aukera topatuko dituzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Euskal Olinpiadak: Oiartzo, Haurtzaro eta Orereta Ikastolen loturak estutzeko ekimena

Gaur, abenduak 16, Euskal Olinpiadak egin dituzte Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH 4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailako ikasleek elkarrekin, hiru ikastolen arteko harremanak eta loturak
estutzeko helburuarekin. Hiru ikastoletako euskara-taldeetako ikasleak eta irakasle batzuk aritu dira elkarlanean aurretiazko prestaketa lanetan, baita gaurko eguna nahi eta espero bezala ateratzeko lanean ere.

Ekimenaren kronika zabalagoa helaraziko dizuegu egun batzuen buruan.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa: barne-bisitak

Asteburu honetan amaituko dira Mari Domingiren Errepublika Magikora bisitan etortzeko bisitak. Gure aurreikuspenik onenak ere gaindituz, azaroaren 19tik abenduaren 18ra bitartean, Euskal Herri guztian
barrenako 2000 pertsonak hartu dute hitzordua Mari Domingirenera etortzeko. Abenduko ia txanda guztiak bete egin dira eta azken momentuko eskaera batzuei ezetz esan behar izan diegu.

Bisita horiek amaituta, datorren astelehen eta asteartean, abenduaren 19an eta 20an, HH eta LHko hainbat ikasgela Mari Domingirena joango dira Baserrira. Hainbat urtez jarraitutako ohiturari eutsiz, DBHko ikasleek jokatuko dute Mari Domingiren papera datorren asteko bisitetan.

Eguberri bezperako kalejiraren nondik norakoak

Abenduaren 24an, pandemiaren aurretik urtero egin ohi izan dugun bezala, Eguberri-kantak abesten ibiliko gara kalez kale Olentzerorekin, gure herriko txokoak alaitzeko gogoz. Aurten gainera, berezia ere izango da, Kilometroak 23 eta Ikastolaren 60. urteurrenagatik. Langile atarian dituzue xehetasunak. Esan gabe doa, denok gonbidatuta zaudetela parte hartzera.


Bestelakoak


Hainbat artikulu interesgarri