HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.11.25)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion (azaroak 29: Alazne Iriarte)

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

Klaustroa

Abenduak 1, osteguna.

Klaustroko gaiak bi zatitan banatuko ditugu. Lehenengo zatia, goizean egingo dugu eta bigarren zatia eguerdian.

  • 8:30ean Areto Nagusian:
    • Digicom
    • Jarraipen Batzordea
  • 13:30ean Areto Nagusian:
    • Miren eta Sara irakasleen euskara ikastaroa.

Ebaluazio bilerak

Lehen hiruhilekoaren ebaluazio bilerak ate joka ditugu:

  • Abenduak 12, astelehena, LH 6. maila
  • Abenduak 13, asteartea, LH 5. maila
  • Abenduak 14, asteazkena, LH 4. maila

Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak

LH6. mailako ikasleek “Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak” tailerrean parte hartuko dute Lekuona Fabrikan. Tailerra egiteaz gain, Lekuonako liburutegia ere bisitatuko dute.

Azaroak 29: 

  • 9:15-10:45_ Tailerra: 6A
  • 9:15-10:45_ Bisita: 6D
  • 11:00-12:30_ Tailerra: 6D
  • 11:00-12:30_ Bisita: 6A

Azaroak 30: 

  • 9:15-10:45_ Tailerra: 6B
  • 9:15-10:45_ Bisita: 6C
  • 11:00-12:30_ Tailerra: 6C
  • 11:00-12:30_ Bisita: 6B

Itzulerarako busa Niesseneko geltokian hartuko dute, 12:40an. 

Practicuma

Datorren ostegunean praktiketako ikasle berria izango dugu gurekin: Maialen Mendizabal. 

Kirol ohituren galdetegia

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kolaboratuz, eta Gipuzkoako umeen jarduera fisikoa eta bizi kalitatea hobetzen laguntzeko, kirol ohituren galdetegia pasako dutenen izenak eta ordua jarraian:

  • 5. maila: asteazkena 30, 10:00-10:30
    • 5A gelan Maialen 
    • 5B gelan Emaitz 
    • 5C gelan Mikel
    • 5D gelan Garazi
  • 6. maila: osteguna 1, 10:00-10:30
    • 6A gelan Maialen 
    • 6B gelan Emaitz 
    • 6C gelan Mikel
    • 6D gelan Garazi

Elkar-zaintza saioak

Naroa Susperregik gidatuta, Azaroak 30ean, 16:45-17:45, Areto Nagusian, elkar-zaintza saioan parte hartzeko aukera izango du nahi duen orok.

Etapako afaria

  • Hitzordua: abenduak 2, 19:30ean, Bulebarreko Garagar tabernan.
  • Afaria: Donostiako Politena jatetxean, San Jeronimo 3.

Asteko kanta

  • Abenduak 3 Euskararen Nazioarteko Eguna. 
    • Euskararen Nazioarteko Eguna, ENE, euskararen aldeko ospakizun eguna da, abenduaren 3an egiten dena, Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.
    • 1930an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. Lehen ospakizun egun horrek “lotsa handia litzateke guk, Euskaldunok, geure hizkuntza galtzen ikustea” izan zuen goiburu. Gerra Zibilaren ostean, 1949an berpiztu zen, Buenos Airesko Laurac Bat elkartean eta, besteak beste, mundu osoko euskaldunei euskara landu eta sendotzeko laguntzak eskatzen zizkieten. Frankismo garaian, Ipar Euskal Herrian eta Ameriketako zenbait lekutan ospatzeko beste aukerarik ez zen izan, Espainiako diktadurako zentsuraren ondorioz. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
  • Hauek dira Euskararen egunaren harira aste honetan megafoniaz entzungo ditugun kantak.

Ikastola mailakoak


Ikastolen Lan Hitzarmena: behin behineko soldata igoera

2022ko azaroan Ikastolen Elkarteak aldebakarrez 2022rako lansari igoera berria onartu du. Soldatan %1,5eko igoera aplikatuko zaie kategoria guztiei, bai oinarrizko soldatan, baita antzinatasunean ere. 

Jakin badakigu Ordainketa Eskuordetutik, batetik, azaroko nominan igoera aplikatuko dutela eta bestetik, urtarriletik urrira bitarteko atzerapenak ere azarokoarekin batera ordainduko direla.

Horiek esanda, kontuan izan ondorengoak:

  • Nomina Ikastolatik jasotzen baduzu, batetik, azaroko nomina jasoko duzu, eta bestetik, urtarriletik urrira bitarteko atzerapenak nomina bakarrean edo gehiagoan izan duzun kontratu kopuruaren arabera.
  • Nomina Ikastolatik eta soldataren zati bat Ordainketa Eskuordetutik jasotzen baduzu, azaroko nomina eta urteko atzerapenak guztia batera ordainduko zaizkizu. Ordainketa Eskuordetuak dena batera ordaintzen duenez eta Ikastolak, aldiz, nomina eta atzerapenak bereizi egin behar dituenez, baliteke azaroko nomina negatiboa izatea. Hala bada, ez egin itzulketarik; Ikastola bera arduratuko da hurrengo egunetan hala dagokizuenei kargua egiteaz.

Prestakuntza: elkar-zaintza saioak

Elkar-zaintza saioak egingo ditugu Naroa Susperregirekin etapaka/sailka, azaroaren amaieran hasi eta Eguberriko oporrak artean. Langile atarian topatuko dituzue xehetasunak eta izena emateko prozedura.

EAEko Hezkuntza Legea: langile eta familiekin ezohiko bilera abenduaren 15ean

Hezkuntza Legeaz, haren testuinguruaz eta gakoez luze eta zabal aritzeko ezohiko bilera egingo dugu Ikastolako langile zein familiekin datorren abenduaren 15ean, arratsaldez (zehazteke dago ordua) Linon.

Hastapeneko talde eragile bat sortu da bilera prestatu eta dinamizatzeko. Pasa den astean Orion egin zen eskualdeko bileran izan ziren langileek, iazko ikasturtean Endekalogoaren lanketarako saioetan parte hartu zuten kideek, enpresa batzordeko ordezkariek, guraso batzuek eta Artezkaritza nahiz zuzendaritza-taldeko hainbat kidek osatzen dute hastapeneko talde eragile hori. Izan ere, abenduaren 15eko bileran informazioak bezainbeste leku behar dute proposamenek, ekintzek.

Eragileok aferaren parte gara, bakoitza dagokion esparru eta neurrian. Lehendik egin denari, besteak beste, Ikastolon agerraldia (irakurri xehetasunak langile atarian) batu zaio aste honetan. Halaber, Ikastola bakoitzari gure eskualdean eta inguruan eragitea eta kokatzea ere badagokigu. Motibo horregatik, gorago esan bezala, abenduaren 15eko bileran informazioak bezainbeste leku behar dute proposamenek, ekintzek. Eta denonak izango dira ongi etorriak.

Negulekuak antolatuko ditu lehenengoz Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatuko ditu Ikastolak. HH3-LH3 arteko haurrentzako izango dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian duzue informazio xeheagoa.

Ikastola prentsan


Bestelakoak