Etapa mailakoak
Practicuma
Datorren astelehenean hasi eta otsailaren 17ra arte gurekin izango ditugu praktiketako ikasle hauek:
-
- Lorena Hernadez (ingelesa). Tutorea: Amaia Olaso.
- Irati Ugalde (ingelesa). Tutorea: Jon Alustiza.
Orain prebentzioa
Teknologia berrien erabileran murgilduta gauden honetan, erabilera arduratsuan trebatu, hezi eta haien erabilerak ekar ditzakeen arriskuei aurrea hartzeko programa abiatuko dugu hurrengo astean LH 5. mailako geletan:
- Azaroak 16, asteazkena, 09:30-10:30, 5A gela
- Azaroak 16, asteazkena, 12:00-13:00, 5B gela
- Azaroak 18, ostirala, 09:30-10:30, 5C gela
- Azaroak 18, ostirala, 09:30-10:30, 5D gela
Baso eskola
Azaroaren 18tik aurrera, gure baserria, Mari Domingiren etxea izango da. Baso eskolara datozen ikasleak Areto Nagusian hartuko ditugu azaroaren 18an eta 25ean, eta abenduaren 2, 9, 16an.
Asteko kanta
Azaroaren 18an itzuliko da “Go!azen” telesaila. Bederatzigarren denboraldian, aspaldiko lagunak ikusiko ditugu: Eli eta Ane, esaterako. Protagonista berriak ere izango dira; eta beraiekin batera, abentura eta trama berriak. Ez galdu ETB1en, eitb.eus atarian eta “Go!azen”eko APP-an.
Kantaren bideoklipa: https://youtu.be/qGVg8esvvGw
Ikastola mailakoak
Hezkuntza Legea: Ikastolen eskualdekako bilerak
Ikastolen Elkarteak eskualdekako bilerak antolatu ditu Bihar prozesuan urratsak emateko: Ikastolen Endekalogoa Hezkuntza Lege berriarekin nola uztartzen denaz hausnartzeko, onartu berri den Ikasleen Onarpen Dekretua aztertzeko, eta bizi dugun egoeran Ikastolen mugimenduak zein jarrera eta posizio hartu behar duenaz jarduteko.
Gure eskualdeko Ikastolak azaroaren 16an Orioko Ikastolan (18:00etan) egingo den bilerara deitu gaituzte. Gure Ikastolako Artezkaritzako kideak, zuzendaritza taldeetakoak, Enpresa Batzordekoak eta guraso ordezkariak joango dira bilerara. Hitzordu garrantzitsua da eta hala nahi duen langile oro ere gonbidatu nahi dugu bertara.
Azaroaren 16ko bilkura pasata, Ikastolako langileei afera guztiaren deskargua noiz eta nola egin erabakiko da.
Kilometroak 23 – aurkezpen ekitaldia: eskerrik asko!
Kilometroak 23ren aurkezpen ekitaldia pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu pasa den ostiraleko festa posible egin zenuten denei; modu batera edo bestera jaian parte hartuz, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian ekitaldiaren kronika duzue, bideo eta argazki galeria batekin.
Mari Domingiren Errepublika Magikoa: azaroaren 19tik abenduaren 18ra, asteburuetan
Askok jakingo duzuenez, Ikastolak Mari Domingirengana bisitan etortzeko aukera eskaini du Baserrian azken bi ikasturteetan, 2020ko eta 2021eko Eguberri garaian.
Aurten, ekimenak harrera ona izan duela jakinik eta egungo jendartearen zein Ikastola izaeraren hainbat ezaugarri nahiz balorerekin bat datorrela ikusita, proiektuari gorputz eta mami handiagoa emateko apustua egin du Ikastolak.
Mari Domingiren Errepublika Magikoa Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa izango da. Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtuko da eta haren inguruko zelaiguneak magiaz, iratxoz eta sendabelarrez beteko dira.
Aurrez hitzordua hartu eta sarrera erosi beharko da bisitan etortzeko. Langile atarian edota www.maridomingi.eus webgunean duzue informazio xeheagoa eta sarrerak erosteko aukera. Animatu zuen ingurukoak ere bisitan etortzera!
Euskaraldia: txapak
Azaroaren 18an, ostiralean, hasiko da Euskaraldia. Astelehenetik aurrera, Ikastolako arigunean izena eman duzuenok txapa jasotzeko aukera izango duzue etapetako zuzendaritzetan edo hala dagokizuen arduradunari (zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak) eskatuta.
Aisialdiko begirale titulu homologatua, Oiartzoren eskutik
Oiartzo Ikastolak haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du. Urtarrilean ekingo zaio ikastaroari eta bi ikasturteko iraupena izango du. Azaroaren 18ra arteko epea dago izena emateko. Xehetasun gehiago eta izena emateko aukera, hemen.
Zubiak Eraikiz: Seaskako egutegia eta Xiberoko Ikastolen aldeko otarreak
Ikastolak Euskal Herri osoko eragile izanik eta Orereta Ikastolak hareman zuzena izanik Ipar Euskal Herriko hainbat Ikastolarekin Zubiak Eraikiz egitasmoari esker, ekimen hauek aintzat hartzera eta haien alde zuen hondar aletxoa jartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Seaskako egutegiak 4€ balio ditu eta Ikastolako bulegoetan eska dezakezue. Xiberoko Ikastolen aldeko saskien gaineko xehetasunak eta eskaera egiteko aukera www.ikastola.eus webgunean duzue.
Ikastola prentsan: Kilometroak 23 – aurkezpen ekitaldia
Herribizia | Oarso Bidasoko Hitza | Berria | Noticias de Gipuzkoa | Diario Vasco | ETB-Teleberri (azken minutuan)
Bestelakoak
“Ikastolak Herriari” jaialdiaren hirugarren ekitaldia ospatuko da Bilboko Campos Eliseos antzokian datorren azaroaren 25ean, 19:00etan. Iruñeko Jaso Ikastolaren “Sutan” musikala izango da aurtengo proposamena, Iruñeko bertako gazte orkestrak lagunduta. Langile atarian dituzue xehetasun gehiago eta sarrerak erosteko aukera.
Hainbat artikulu interesgarri
Hezkuntza Lege berriaren jiran idatzi diren hainbat iritzi artilulu eta elkarrizketa bat dituzue behean.
- Koldo Tellitu eta Jose Luis Sukia (EHI): eredu berri bat euskal hezkuntzasistemarako
- Iñaki Galdos: Eztabaidak
- Arantxa Urbe: Elkarlanerako ordua da
- Jon Muñoz: Publikoa, euskalduna eta propioa bai, baina ez horrela
- Hainbat sinatzaile: EAErako Hezkuntza Lege proiektuak atzerapauso larria dakar
- Arantza Fernandez Garaialde (Euskal Eskola Publikoaz Harroplataforma): “Hezkuntzalege aurreproiektuarekin batera, oso neurri erasokorrak ari dirahartzen eskola publikoaren kontra”