HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.11.04)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion (Iñaki Zapirain: azaroak 12)

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

Practicuma

Datorren asteazkenean hasi eta maiatzaren 19ra arte, gurekin izango ditugu, asteazkenetik ostiralera, praktiketako hiru ikasle:

  • Mikel Zabala. Tutorea: Karmele Gonzalez.
  • Garazi Arizkuren. Tutorea: Ainara Aranburu.
  • Emaitz Murua. Tutorea: Josu Iribarren.

Bidaide eta euskara errefortzuak

Mirari Bereau irakasleak emango ditu astelehenetik aurrera Bidaide eta euskara errefortzu saioak. Saio guztiak, balio anitzeko gelan egingo dira.

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA
13:00-14:00 LH6 LH5 LH4
14:00-15:00 LH3 LH2 LH1

Tinko zinema

Azaroaren 7an, arratsaldez, Hazten zikloa zinemara joango da Zutik pelikula ikustera.

Lan erregistroa

Lan erregistroko fitxak dituzue esteka honetan eskuragarri, hilabete bukaeran sinatuta koordinatzaileari entregatzeko.

Asteko kanta

Azaroak 11, San Martin jaia euskal tradizioan:

Jaiegun seinalatua izan da azaroaren hamaikakoa euskal tradizioan, San Martin eguna. Izan ere, txerria hiltzeko egun aproposa zen baserritarrentzat; alegia, negu latzari aurpegia emateko laguntza paregabea eskaintzen zuten txerrrikiak prestatzen hasteko egun egokia. 

Baina euskal arrantzaleen ohitura eta jai-egutegian ere bazuen garrantzirik San Martin egunak. Bai horixe. Bermeon eta Lekeition, esate baterako, egun horretan hiz ematen zuten ontzijabeek eta tostartekoek elkarrekin bisigutara itsasoratzea.

Gure egungo bizitza motorizatuan, egun isolatua da San Martin eguna. Lagun artean ospatzen da, bai, baina ez zaio beste edozein jaieguni baino garrantzi gehiago ematen. Iraganean, ordea, gure arrantzaleen eta baserritarren kultura tradizionaletan, aparteko mugarria zen urteko egutegian: neguaren atarian jartzen zituen mugarria.

“San Martin azken larrosa” kantua. (Saturne) Georges Brassens. Xabier Letek euskaratua.

https://youtu.be/hxNRB6NTn78

 


Ikastola mailakoak


Osasun azterketa osagarriak: kobrantza

Pasa den ikasturtearen amaieran osasun azterketa osagarriak egin zenituzten langileei gaur kobratu zaizue azterketa horien kostuaren %50a; langileari ordaintzea dagokiona, hain justu.

Gau Beltza: eskerrik asko!

Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu asteleheneko festa posible egin zenuten denei; modu batera edo bestera jaian parte hartuz, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.


Bestelakoak


Euskaraldia: izena emateko azken egunak

Euskaraldian izena emateko azken egunetan gaude, azaroaren 18an ekimenari ekin aurretik. Irailaren amaieran gogorarazi genizuen, aurreko urteetan bezala, Orereta Ikastola arigunea izango dela. Oraindik ez baduzue ariguneko kide izateko izena eman, egin langile ataritik. Anima zaitezte!