Etxeko lanak
Irakasleek etxeko lanen zenbateko eta nolakotasunaz mezu bera zabaltzen dutela bermatu behar da. 2013an hartutako irizpideak berrikusteko garaia izan daitekela aipatu da.
Autobusa eta txangoak
Egonaldi eta irteerak Añabitartetik egiteak arazoak ekidingo lituzke. Beraz, irteera guztiak Añabitartetik abiatuko dira. Itzuleran herrira etortzea ez da arazoa.
Kurtso hasierako bileretan, egonaldien kostua zein izango den eta kobratzeak noiz egingo diren jakinaraztea beharrezko ikusten da. Kurtso hasierako bileretan ezin badira datu horiek eman, kurtsoan
zehar Inikaz familiei jakinaraztea beharrezkoa dela ikusten da.
Guraso ordezkaririk gabeko gelak
Geletako ikasleen zerrendetatik abiatuta, ordezkariak topatzeko saiakera egingo da. Horrela ez balitz lortuko, zozketaz aukeratuko dira ikasgela horietako guraso ordezkariak.
LH1eko guraso bilerak
Ekainean HH-LH transizioari buruz aritzeko burutzen den bileraren aurkezpena webgunean zintzilikatuko da. Gurasoek HH5eko taldekatzeak egiteko erabiltzen diren irizpideen berri izan nahi dute.
Jangela: eskuak garbitzea
Lehenengo txandan jangelara joaten diren haurrek, jangelako ilaran jarri aurretik, eskuak garbitzen dituzte. Eskuak eta hortzak garbitzeko modua aztertzea eskatzen dute gurasoek.
Argazkiak
Oraindik ez dago erabakita gai honekin nola jokatuko den. Irakasle guztiek berdin jokatzearen garrantzia azpimarratu da.
Ebaluazio-buletina
Eredua erakustearekin batera ekarpenak egiteko aukera zabaldu zaie gurasoei. Ulertzeko zaila egiten zaiela aipatu dute.
Baso eskola
Aurtengo antolaketa berriaren berri eman da.
Olentzero
Ikastolako haurrek Ikastolan bertan Mari Domingi bisitatzeko aukerarik ez ote dagoen galdetu dute gurasoek. Aurtengo esperientzia baloratu ondoren, datorren urtean kanpora begirako eskaintza eta barrura egiten denaren artean oreka bilatu beharko dela esan da.
IKT
6. maila osoa Euskara, IKT eta Gorputz Hezkuntza lotzen dituen disziplina arteko proiektua lantzen ari da. IKTko orduan beste lanketa batzuk egitea horren ondorioa da.
“Familia laguna” programa
Ikasle etorri berriak ditugun geletan familia boluntarioak behar dira. Horiek bilatu eta aurkitzeko ahalegina guraso batzordetik egingo da.
Abenduaren 2a, Euskararen Egunaren bezpera
DBHko ikasleei ikasbidaiarako dirua lortzen laguntzeko, hamaiketakorako patata-tortila pintxoa jateko aukera izango dute ikasleek 2 €ren truke. Inikaz jakinarazpena bidaliko da.
Txertoak
LH1eko ikasleek aurten Ikastolan txertorik jasoko ez dutenez, gurasoek horren berri ematen duen jakinarazpena eskatu dute. Ikastolak Osakidetzaren jakinarazpenaren zain jarraitzen du.
Musukoa
Autobusean egon diren gorabeherez zerbitzu-arduradunarekin hitz egingo da.