HIZKUNTZAK

Jarraipen batzordea DBH: 2. buletina (2022.12.14)

DBHko Jarraipen Batzordearen 2022-23 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira.

Guraso batzordearen bileretan zuzendaritza-taldeak parte hartzeaz

DBHko zuzendaritza-taldeak bilera horietan parte hartzeko prestutasun osoa du, eta guraso batzordeak hala eskatuta, beharrezkoa den kasu guztietan bertan egoteko konpromisoa berretsi du etapako zuzendaritza-taldeak. Bertaratze horiek ongi prestatu ahal izateko, ordea, horren arrazoia eta
premia zein den ongi adieraztea garrantzitsua dela aipatu da.

Orientazio-mintegia eta aniztasunaren lanketa, eta ikas-ereduen afera 

Orientazio mintegiaren funtzionamendua eta aniztasun orokorraren lanketa eta funtzionamendua nolakoa den aurkeztu du Egoitz Verdugo Ikastolako zuzendari pedagogikoak. Bestalde, ikas-ereduen afera dela eta, DBHn hurrengo ikasturtean zein aldaketa egingo diren azaldu da (Artezkaritza Kontseiluaren erabakiaren berri eman da).

1. ebaluazioaren nondik norakoak

a) ALDERDI AKADEMIKOA ETA ONDORENGO NEURRIAK
Mailaz mailako egoera orokorra partekatu da, eta egiten diren egokitzapenen edota neurrien berri eman da. LHtik DBH 1. mailara dagoen zubi-lana azpimarratu da, hoberantza goaz.

b) HEDATZE PROGRAMA
Alderdi akademikoari dagokionez, balantze positiboa. Asistentzian eta jarraipenean egoki. Bestalde,
proiektuetan datuak esanguratsuak dira zenbait ekimenetan: Gau Beltza, Euskaraz Bizi… Aldiz, mintzapraktiketan kopuru txikiak parte hartu du, eta konstantzia falta da; ondorioz, 2.ebaluazioan saiakera berezia egingo da ikasleak bertaratu edota izena ematera animatzeko.

c) BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA: DIZIPLINA ARTEKO PROIEKTUAK
Konpetentzia asteekin alderatuta, ikasleen tentsio maila gutxitu da, eta gainera, ikasleak lanean “gustura” aritu direla ere aipatu da. Azterketa kopurua murriztu da, eta talde lanean aritzeari ere garrantzia eman zaio. Konpetentzien ebaluazioa “errealagoa” da gaur egun. Asebetetze-maila, egokia.

Bestelakoak: norberak lekarkeena

a) KILOMETROAK 23: TANTA ZOZKETA-TXARTELAK
Tanta Batzordeko kide bat bertaratu da DBHko guraso ordezkarien zalantzak (egongo balira) argitzera. Ez da ekarpenik izan, ezta kexurik nabarmendu ere.

b) GAU BELTZA
Festa bukatzean trikimakoak etxera eraman ordez Ikastolara igotzeko antolaketa berrikusteko eskaera egin dute gurasoek.