Jarraipen Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bileran ondorengo gaiak landu dira:
BERTARATUAK
Nerea Olaso (gurasoa)
Eneko Mujika (gurasoa)
Itziar Basterrika (orientatzailea)
Joana Gonzalez (irakaslea)
Aurkene Astibia (zuzendaria)
LANDUTAKO GAIAK
- COVIDa ikasturtean
2021-2022 urtean Covid-ak sortutako egoerak errepasatu eta horien aurrean hartutako neurri eta erabakiak errepasatu ditugu.
- Komunen erabilera
Linon ikasleen komunen erabilerarekin hainbat kezka azaldu dute gurasoek (paperaren erabilera, ikasleen pilaketak…) Gaia klaustroan aipatuko da konponbidea jartze aldera.
- Bilerak
Ikasturteko bukaerako gelako guraso bilerak egingo ditugu maiatzaren 23ko astean.
Bertan, Guraso Batzordeko partaideei hitza ematea adostu da. Ordezkaririk ez dagoen gelatan nola egin aztertuko dute Guraso Batzordean.
- Irteerak-Elkarkidetzak
Ikasturte amaierako irteeren errepasoa egin dugu.
Aurten DBHko ikasleekin egiten genituen elkarkidetza saioak berreskuratuko ditugu. HHko ikasleak txandaka DBHra igoko dira ekainan zehar saio hauek burutzera.
- Taldekatzeak
LHra begira egiten diren HH5eko taldekatze berriak egin dira dagoeneko eta saioei hasiera eman zaie.
HH2ko gelen taldekatzea egin behar ote den oraindik ezin da erabaki. HH3ko gelen kopuruaren arabera izango da beti ere.
- Ikastolaren Eguna
Ekainaren 4an, larunbata, ospatuko da. Ikastola Eguna antolatzeko batzorde bat ari da lanean, eta datorren astelehenean izango da hurrengo bilera. Ikastola Eguna ospatzeko proposamen berri bat lantzen ari dira, eta bertaratzea erabaki da.
- 2022-2023 ikasturtea
Ikasturteko Egutegi proposamena banatu da; azalpenak eman eta datorren asteko Hezkuntza Batzordean onartuko dela aipatu da. Guraso Batzordean landuko dute egutegi proposamena.
Datorren ikasturtean COVID gabeko egoera baten aurrean egongo garenez, hainbat gauzetan aurreko egoerara bueltatzeko aukera izango dugu, hala nola, sarrera eta irteera ordutegietan, zaintzaren antolaketan, HHko eguerdietako tailerrak…