Jarraipen Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bileran ondorengo gaiak landu dira:
BERTARATUAK:
- Gurasoak:
- Xabier Gorrotxategi
- Maite Romay
- Lorea Intxaurrandieta
- Irakasleak
- Iñaki Zapirain
- Anjelmari Elkano
Honako gaiak jorratu ditugu:
BASO ESKOLA
- Gure hezkuntza proiektuan ardatza izateko bokazioa duen proiektua da baso eskola. Urtez urte garatu eta sendotzeko asmoz marraztuko duguna. Beraz, gure hezkuntza proiektuan erabat txertatuko dugu.
ARGAZKIEN KUDEAKETA
- Ikasle argazkien kudeaketak gaizki ulertze eta egonezinak eragiten ditu.
- Ikastolak Idoia aholkulariarekin kontsulta egina du.
- Legeak zer dioen jakinda Ikastolak argazkiak ikusteko aukera baliatu nahi duen aztertu beharko du.
KOMUNAK
- LHko komunen erabilera mixtoa da.
- Komunak berariazko tresneriaz horniturik daude.
JOLAS-GARAIAK
- Ikasleengan jolas garaietako jokuak eta espazioak duten eragina begirada inklusiboaz aztertu ondoren, kutxa sistema jarri genuen indarrean.
- Kutxa sistemak onura handiak ekarri ditu eta pandemia egoera gainditu ondoren sistema bera indarrean jartzea erabaki da.
“ONGI ETORRI ESKOLARA” programa
- “Ongi etorri eskolara” proiektua Gipuzkoako lehen hezkuntzako hainbat ikastetxeetan aurrera eramaten da. Eskola desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.
- Helburu horrekin, esku-hartzeak egiten ditu irakasleekin, ikasleekin eta, batez ere, familiekin, “Familia Laguna” programaren bidez.
- Programa honek gizarte eta hezkuntza arloetan akonpainamendua eskaintzen du hurbiltasun harremanen bitartez, Gipuzkoara herrialde ezberdinetatik emigratu duten familiak eta adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldunak harremanetan jarriz.
- Donostiako, Andoaingo eta Errenteriako 210 familiek parte hartu dute familia-laguna programan 2021-22 ikasturtean, kulturen arteko hurbiltasun eta ezagutza harremanak sortuz.
- Aurten herriko Koldo Mitxelena ikastetxean egin da esperientzi pilotoa. Datorren ikasturtean herriko beste ikastetxeetara zabaltzeko asmoa azaldu du udalak.
UDAL HEZKUNTZA MAHAITIK ERATORRITAKO EKIMENAK
- LINOKO MURALA.
- mailakoak arituko dira.Talde bakoitzarekin bi saio gauzatuko dira eta taldean sortuko dute murala.
- Martxoak 22 eta 23, ikastolako saioak.
- Martxoak 31 eta apirilak 1, Linoko muralaren margoketa.
- AMAREN INTXAURRAK
- Heriotzaren gaia lantzeko proposamena
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldea heriotzaren gaia lantzen ari da.
- Apirilaren 6an ikastolara hurbilduko dira. HH5 eta LH1. mailako ikasleekin jorratuko dute gaia eta ondoren zuhaitza landatuko dugu.
- DIBULGAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA ERRENTERIAKO IKASTETXEEKIN.
- MINDARA (LH5. mailako ikasleentzat)
- Dibulgazio- eta sentsibilizazio-programaren helburua inklusioaren alde heztea da, gorputz- eta kirol-jardueren bidez. MINDARAk, dibertsitate funtzionala duten pertsonengan bere zerbitzuak diseinatzeko fokua jarrita ere, erakundearentzat denok parte hartzeko moduko ekintzak sortzearen aldeko apustua egiten du, hori baita inklusioaren esanahia, jardueretan parte hartu ahal izatea pertsonaren egoera edozein dela ere.
- Martxoak 24, 25,28 eta 29.
- HAURRAK FILOSOFOAK DIRA.
- Haurrak filosofoak dira
- Filosofia geletara eramateko prestakuntza jasoko dute irakasleek datorren martxoaren 12an Lekuonan.
IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERAK
- LIZARRA LH4
- Maiatzaren 23tik 25era.
- 100 ikasle elkarrekin.
- ZUHATZA LH5
- Ekainaren 1etik 3ra
- Erreserbaren aurre-ordainketa eginda dago.
- 100 ikasle elkarrekin.
- IRRISARRI LAND LH6
- Maiatzak 30etik ekainaren 1era maila guztia!
- PIRATEN ETXEA LH1
- Noiz: Maiatzak 16-17/ 18-19
- Denera: 41,9€ gutxi gora behera.
- ARRITXULO LH2
- Noiz: Maiatzak 23-24/ 24-25
- Denera: 51,3€ gutxi gora behera.
- LAPURREKETA BASERRI ESKOLA LH3. Pandemiarengatik egin gabe geratu da.
- Noiz: Urtarrilak 10-11-12/12-13-14 (Ordezko irteera antolatzeko zailtasunak)
- Denera: 97€ gutxi gora behera.
IRTEERA ETA EKIMEN OSAGARRIAK
- LH6
- Amets Bat
- Urtarrilak 12an egina
- Odol emaileak
- Apirilak 7, 6A eta 6B
- Apirilak 8, 6C eta 6D
- IDAZLEAK IKASTETXETARA. (LH5)
- Apirilak 4, Gaizka Arostegi
- Apirilak 5, Joseba Sarrionaindia
- Apirilak 6, Lur Gallastegi
- Apirilak 7, Patxi Zubizarreta
- TINKO (filmak euskaraz)
- Martxoak 21
- maila eta 6. maila
- Apirilak 27
- maila eta 2. maila
- Errenteriako altxorrak
- Martxoak 15 eta 16
- maila
- Sare sozialetan hezi
- LH5
- Martxoak 22 eta 24
- Bertso Paper Lehiaketa LH4,5 eta 6
- Martxoak 10
- KORRIKA TXIKIA
- Apirilak 7, ostegun arratsaldez (LH)
- Apirilak 8, Korrika gaztea DBH
- ATZEGIkoen hitzaldia (LH6)
- Ekainak 3
- Martxoak 21
- Amets Bat
HASTAPEN KIROLA
- Aurten, pandemia zela eta:
- mailan surfa egiteko aukerarik ez.
- mailan piraguismoa egiteko aukerarik ez.
- Ordezko gisa:
- mailan ere Skatea egin dute.
- LH4 mailan Zumba ikastaroa egin dute.
- Datorren urtera begira:
- Surfaren kostua igo da. 48€ ikasleko. Egin behar al da? Aztertzeke.
- Igeriketa LH1
- Martxoak 14 – apirilak 8. 14:30-16:30
- Ikasleak jasotzeko zailtasunik izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri eta Esmalteriakoek Linokoak bezala ikasleak 16:15etan jasotzeko aukera bermatuko da.
- 1A-1B Galtzaraborda (Onintza-Alaitz)
- 1C-1D Fanderia (Maialen-Kristina)
ESKOLA KIROLA
- Diziplina arazoak daudenean indarrean dagoen protokoloaren berri eman da.
IKT ETA HATZ10
- LH4, 5 eta 6. mailan lantzen den konpetentzia digitalaren mapeo curricularra partekatu da.
SIMULAKROA
- Martxoko egun jakin batean, su alarma aktibatuko dugu, ebakuazio ensaioa antolatuz.
KILOMETROAK
- Milimetroak, apirilaren 26ean, Gernika 85. bonbardaketaren urteurrena izanik, Ibarra, Haurtzaro, Pasaia eta Orereta ikastolako DBHko ikasleak goiz pasa egingo dute.
- Sormena lantzeko saioak antolatu dituzte.
- 20:00etan Herriko Enparantzan, saio berezia antolatu da. Kantua, musika, dantza, Mikel Urdangarin….
BIGARREN EBALUAZIOA
- Notak apirilaren 8an banatuko dira.
- mailako ebaluazio bilera, martxoak 22
- LH6 mailako ebaluazio bilera, martxoak 23
- LH3 mailako ebaluazio bilera, apirilak 4
- LH4 mailako ebaluazio bilera, apirilak 5
Linoko gela batean bildu gara 18:30ean hasi eta 20:50etan amaitu arte.