HIZKUNTZAK

Jarraipen Batzordea: 3. buletina (2021.11.09)

Jarraipen Batzordearen 2021-2022 ikasturteko hirugarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

KONFINATUTA DAUDEN IKASLEEN JARRAIPENA

LHko zuzendaritzak proposamen batekin joan zen batzordera. Zenbait xehetasun adostu ondoren hauxe da finkatutakoa:

          LH1

  • Ikasleei txostena emango zaie etxean egin dezaten. Konfinatu bezain pronto helaraziko zaie txostena (bulegoan utziko dira gurasoek jaso ditzaten).
  • Irakasleak egunero egingo du meet bidezko bideodeia ikasleak gelakoekin harremana izan dezan (30 minutuko deia).
  • Matematika lantzeko aplikaziorako sarbidea luzatuko zaie familiei.

    LH2

  • Ikasleei txostena emango zaie etxean egin dezaten (konfinatu bezain pronto helaraziko zaie txostena).
  • Irakasleak egunero egingo du meet bidezko bideodeia. Ikasleak gelakoekin harremana izateaz gain gelan lantzen ari direnaren jarraipena egiten ahaleginduko gara (ordu beteko deia).
  • Matematika lantzeko aplikaziorako sarbidea luzatuko zaie familiei.

*Tutoreak antolatuko du konfinatutako egunetako plangintza eta gainerako irakasleekin adostuko du zein arlotan egingo diren konexioak.

          LH3

  • Ikasleei gelako materiala emango zaie etxean egin dezaten (konfinatu bezain pronto helaraziko zaie gelako materiala).
  • Irakasleak egunero egingo du meet bidezko bideodeia. Ikasleak gelakoekin harremana izateaz gain gelan lantzen ari direnaren jarraipena egiten ahaleginduko gara (2 orduko deia).

*Tutoreak antolatuko du konfinatutako egunetako plangintza eta gainerako irakasleekin adostuko du zein arlotan egingo diren konexioak.

OHARRAK:

  • Esteka orokor bat bidaliko zaie eta bideodei guztiak esteka horren bitartez egingo dira.
  • Ikasleak txostena egitera bultzatuko ditugu. Ikasleak bideodeietan partehartzea aukerakoa izango da.
  • Baliabide anitzen zakua ere eskuragarri izango dute familiek Sites-aren bitartez.

Biharko ziklo bileran guzti honen berri emango zaie irakalseei.

Gurasoei berriz ostiraleko komunikazioan jakinaraziko zaie.

BASO ESKOLA

  • LHko kurtso guztietara zabaltzea proposatu dute gurasoek. DBHkoak ere proiektu jakin batzuek lantzera ere joaten hasiak dira. Aldiz LH 4-5-6 mailakoak ez dira sekula joaten. Maiztasuna berrikusteko proposamena egin dute maila guztiak joateko moduan izan daitezen.
  • Gaur egun LH 4-5-6 egiten diren proiektu asko baso eskolarekin lotura zuzena izan dezakete. Azterketa hau egiteko beharra azpimarratu dute, baso eskola maila hauetan erabiltzearen zentzuari jarraiki.
  • Lantzen diren edukiak eta baso eskolak dakarzkigun onuren inguruko ezjakintasuna nabarmena dela aipatu dute gurasoen artean. Honen inguruko lanketa beharrezkoa da (bilera orokorretan, bideo motzak sortuz…).

LIBURU MAILEGUTZA

  • Sortutako gaizki ulertzeak argitu dira.

ABN- INNOVAMAT

  • Urte gutxitan metodologia aldaketak sortzen duen kezkaren inguruan jardun aritu dira. Innovamatekin hasteak ABNerekin maila ona lortu ez dutela esan nahi ote duen galdetu dute.
  • Innovamatek ABN proposamena barne biltzen duela eta matematikaren proposamena borobiltzen duela adierazi dugu irakasleok.

HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK.

Mailaz mailako helburuak ezagutzeko beharra azpimarratu dute. LHko mailaz mailako helburuen mapa egina dago eta astelehenerako web orrian zintzilikatuko dute.

LH6: CHROMEBOOK

  • Ikasleek motxiletan ibiltzen duten pisua arindu beharra azpimarratu dute. Liburu eta kuadernoen pisuari ordenagailuen pisua gehitu zaio aurten. Irtenbide bat bilatzeko ahalegina egitekotan geratu gara (ordenagailuak ikastolan utzi gitzapean, asteko egun zehatzetan ekarri ikastolara…).
  • Ordenagailuen erabilpenaren inguruko kezka “filosofikoa” jarri dute mahai gainean. Zuzendari pedagogikoak honen inguruko kontrasteren bat egina zegoela aipatu izan die baina hone inguruko hausnarketaren berri izan nahi lukete.