Jarraipen Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:
LEHEN EBALUAZIOA
-
- Disziplina arteko proiektuak:
1. eta 3.ebaluazioa
– 2.ebaluazioa (balorazio eta doikuntza fasea)
- Emaitzen azterketa: NOTAK
- Alexia: buletinak
Lan kargari buruz ikasleei beraien sentsazioak eskatu zitzaizkien Zuzendaritzatik. Hori objetibatzeko azken astetako lanak eskatu zitzaizkien, beraz.
Talde lanetan, aldiz, lasaiago ibili diren sentsazioa izan dugu. Horren balorazioa eskatuko zaie ikasleei ere, galdetegi baten bidez, tutoretza saioan bideratuko da. Guk, ere gure balorazioa egingo dugu. Horretarako, hausnarketa egiteko 2. ebaluazioan makro disziplina-artekorik ez egitea erabaki da.
Aurreko Jarraipen batzordean gurasoek eskatu bezala, hemendik aurrera errendimendua hobetzen ez badute errepikatzeko arriskua izan dezaketela berreskurapen emaitzekin batera komunikatuko da, ez lehen deialdian.
Oiartzori buruz, saltoarekin kezka agertu dute gurasoek.
GURASO BILERAK ETA GURASO BATZORDEAREN OSAKETA (gurasoen balorazioa jaso)
Guraso batzordeak falta diren gelak: 3A , 3C, 4A, 4E
DBHKO ORDUTEGIA: PROZESU PARTE HARTZAILEA
- Prozesua eta bozketa
- Ikuskaritza
- Kronograma
Ordutegi desegonkorra. Gurasoek batzordean prozesuaren jakitun dira. Leiho txiki bat ireki da eta bidea egiteko baldintzak jakinarazi zaizkie.
Ordutegi proposamena egingarria den bakarra da. Arratsaldeko saiotan aurkezten dena kontsultatu dugu inguruko eskoletan (STL, Haurtzaro,…)
Astearteak: Interes desberdineko planteamenduak egitea.
Osteguna: Tutoretza, ikasleen jarraipena.
Publikoek extraeskolarrak/bidelagun proiektua etab. eskaintzen dute. Ikastolak finantziatua ez den Bidaide proiektua abiatu zuen. Azken 2 ikasturtetan Covid dirulaguntza bitartez finantziatu da. Agian kuotak jartzea edo aztertu beharko litzateke.
Klaustroetan 65/75etik baiezkoa atera da. Hiru etapek onartu dute ordutegi berri honen proposamena. Ikastolako irakasle klaustroak, beraz, ontzat eman du.
Ikasleen bozketa baiezkoa aterako dela pentsatzen dugu, erronka handiena gurasoen bozketa da. Bozketa abenduko oporrak baino lehenago aurkeztu beharko genuke, baldin eta hezkuntza komunitateak onartu Gurasoek diotenez, abenduaren 10ean baino, hobe da 13an hastea, 13-17 bitarte gurasoen bozketa bideratu, hortaz.
Ikasleentzako onura izango dela argi aurkeztu behar zaio Hezkuntzari. Herriko gainerako ikastetxeek ere prozesu bera abiatzeko intentzioa agertu dute. Inklusiboagoa izan daiteke herri mailan.
Gurasoek arratsaldetako tarteekin zer egingo den galdetu dute. Kezka azaldu dute atzoko guraso batzordean esan zirenekin.Ezkor agertu dira.
Hori dela eta, jakinarazpena abenduaren 13an, astelehenean, banatzeko proposamena egin dute, asteburuan desinformaziorako aukera gehiago dagoelakoan.
Abenduaren 14an batzarra egitea hobetsi da, eta hortaz, 13an gutuna bidaltzea egoki baloratu da.
Beraz, gurasoen atzar IREKIA abenduaren 1418:00etan Linon, gurasoek bideratuko dute.
NORBERAK LEKARKEENA
Zangolarien janaria berotzeko aukera, gero ezetz esan zitzaien.
Zangoak bakoitzak bere etxera eraman behar izan zuen.