ETAPA MAILAKOAK
IHMO
Datorren asteartean, IHMO saioa izango dugu ordu osagarrietan. Norberaren baitan geratzen da eguerdian edo arratsaldean egitea.
Matrikulazioa
Matrikulazio garaia gerturatzen ari da eta honi lotutako bi aipamen egin nahi dizkizuegu:
- Ikastola ezagutzeko bisitak
Datorren astean zehar, Ikastola ezagutzeko bisitekin jarraituko dugu. Beraz, mugimendua ikusiko duzue eraikinetan.
- Kartelen bigarren “pegada”
Datorren asteazkenean, matrikulazioaren bigarren “pegada” egingo dugu. Oraingoan, Esmalteriako irakasleen artean egingo da.
Kartelak, astelehenean bertan eramango ditugu irakasle gelara.
ETAPA ARTEKOAK
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoa
Aste honetan ikuskariarekin izandako bilera batean irakasleok BakQ identifikazio sistema aktibo izatearen derrigortasuna atera da mahai gainera. Egun hainbat izapide (jazarpen protokoloena kasu) sinadura elektronikoarekin kudeatu behar ditugu eta etorkizunean ere joera hori izango dela adierazi digute. Webgune honetan topatuko duzue informazio guztia. Eskaera digitalki egitea zaila egiten bazaizue, jakizue udaletxe edo anbulategian nahiko modu errazean eska daitekeela.
IKASTOLA MAILAKOAK
IKT mintegia
Ordenagailuetan edozein haustura edo matxura baduzue, ahal bezain laster jakinarazi IKT arduradunari. Hausturen kasuan bereziki, gertatu orduko kudeatu, eguneroko erabilerak asko areagotzen baitu kaltea.