ETAPA MAILAKOAK
IHMO formazioa
Oporren aurretik adierazi bezala, IHMO formazioari hasiera emango diogu datorren astean. Urtarrilaren 12an, e-mail bat jasoko dugu esteka eta pasahitzarekin. Horrela, 13an bertan, ordu osagarrietan, lehenengo zereginarekin hasteko moduan izango gara.
Matrikulazioa
2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina hastear dugun honetan, bakarkako zein talde txikitako bisitak ugarituko dira. Zuen egunerokotasunean eragina izango badu, jakinaraziko dizuegu.
Bestalde, ohiko moduan, informazio bila datozten familiei datuak hartu, ondoren gu harremanetan jartzeko.
IKASTOLA MAILAKOAK
Solasean: urtarrilak 11, norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketa eskatzeko azken eguna
Gogoratu nahi dizuegu Solasean-en epeak amaitzear direla. Urtarrilaren 11 da norberaren hausnarketa egiteko eta bakarkako elkarrizketa eskatzeko (iaz egin ez eta hala dagokienek edo iaz eginagatik aurten berriro egin nahi dutenek) azken eguna. Langile atarian (azpimarren atalean) duzue norberaren hausnarketa egiteko eta elkarrizketarako hitzordua eskatzeko aukera. Aintzat har ezazue gaia, mesedez.
Urtarrileko klaustroak: 2024-25 ikasturteko kontuen azalpena eta matrikulazioari, kontzertuei eta finantziazioari buruzko datuak eta zifrak
Otsailaren amaieran egin ohi den Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren aurretik eta datorren ikasturteko matrikulazio-kanpaina martxan jartzear, urtarrileko-otsaileko klaustroetan, besteak beste, 2024-25 ikasturteko kontuen azalpena eman eta matrikulazioak Eusko Jaurlaritzak esleitutako kontzertuetan eta finantziazioan duen eraginari buruzkoak aipatuko dira.
URTARRILEKO-OTSAILEKO KLAUSTROAK
- HH: otsailak 3 (16:45)
- LH: urtarrilak 22 (13:30)
- DBH: urtarrilak 13 (14:30)
- Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 3, 16:45)
Matrikulazioa 2026-27: hainbat ohar
HAINBAT DATA ETA INFORMAZIOA ZABALTZEKO LAGUNTZA-ESKAERA
2026-27 ikasturteko matrikulazio-kanpainak badu data eta zuen inguruan interesa izan dezakeen edonori Ikastolari lotutako ondorengo informazioa helaraztea eskertuko genizueke.
- 2026-27 ikasturterako matrikulazio-garaia: otsailak 2-13
- Ate irekiak (HH): urtarrilaren 20an (euskaraz) eta urtarrilaren 22an (gaztelaniaz), 17:30ean Esmalterian
- Talde txikitako bisitak (HH) eta bakarkako hitzorduak (HH, LH eta DBH): hitzordua hartzeko, oreretaikastola.eus/ezagutu-gaitzazu
- Informazio gehiagorako: 943 52 03 97 edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus
KARTEL “PEGADAK”
2026-27 matrikulazio-kanpainako kartelen “pegadak” egiteko garaia heldu da. Etapetako arduradunen bitartez jasoko dituzue gaiaren gaineko irizpideak eta xehetasunak laster.
HIZPRO | Urtarrileko kalko okerra
Eskura duzue urtarrileko kalko okerra Blaitu Klubaren atariko Jantzi euskaraz atalean. Ohi bezala, tutoreen esku geldituko da posterra inprimatzearen ardura.
ETAPA ARTEKOAK
DBH-Batx | Euskal Olinpiadak 2026
Orain hiru urte hasitako bideari jarraiki, Euskal Olinpiaden hirugarren edizioa egingo dute gaur Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako DBH 4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailakoek elkarrekin, hiruren arteko harremanak eta loturak estutzeko helburuz.
Batx | Eguberriko Topaketa 2025
Pasa den abenduaren 23an egin zen Oiartzoren 2025eko Eguberriko Topaketa Orereta-Errenteriako Niessen Kulturgunean. Langile atarian (albisteen atalean) duzue ikusgai argazki-galeria.
BESTELAKOAK
AEK-k jakinarazi du 24. Korrikaren ibilbidea
Atzo jakinarazi zuen AEK-k noiz eta nondik pasako den 24. Korrika, martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon amaituko dena. Informazio gehiago: korrika.eus